Igandea da eta Marrutxipiko gure etxean argi izpiak indarrez sartzen ari dira. Azken egunetan izan dugun euri jasen ondoren, eskertu egiten da eguzkia gure gorputzak ferekatzen sentitzea…
Zerua ilun zegoen partidua jokatu behar genuen egunean. Maitazaren hirugarren astebukaera bereziak izaten dira Kemenen inguruan aritzen garenontzat. Lizeaga sagardotegian elkartu oi gara eta eguerdi zoragarria igarotzen dugu. Egiten zuen eguraldiak ez zuen gehiegi laguntzen, baina urtero bezala oso ongi pasa genuen.
Ilunabar aldean Matikogoxotegi futbol zelaian partidua izan genuen. Zorionez eguraldiak zertxo bat atertu zuen. Bertara joan zen astebukaerako jokalari berberak urbildu ginen eta emaitza ere ez zen bat ere aldatu.
Zelairatu genuen zazpikoa honako hau izan zen. Merino atepean, beste behin zeinen lan txukuna egin zuen, Gari eta Barrilete atzean, a ze Stoper parea, Erlantz euskarri lanetan aritu zen, Unai eta Alvarito hegaletan eta Trolebusa Barrebusa aurrelari. Falop albo batean geratu zen …
Norgehiagoka hasi eta baloiaren jabetza erabat gurea izan zen. Gure aurkariak jokalari bat gutxiagoz zeuden eta defentsa lanetan aritzearekin aski zeukaten. Presa handiegirik gabe, hau da gure azken emaitzen gako nagusienetakoa, baloia zentzuz mugitu genuen eta meritu handiko jokaldiak burutu.
Gure giharrak berotu zirenean 2-0 aurreratu ginen. Aipagarria da lehenengo golean Erlantzek erakutsitako maisutasuna eta zeinen ondo bukatu zuen jokaldia. Bigarren gola Alvaritok sartu zuen.
Taldea lasaitu egin zen eta lekua galtzearekin batera, lehenengo zalantzak sortu ziren. Honela aurkariek gure atea zulatu zuten eta atsedenaldira 2-1ekoarekin iritsi ginen.
Azken jardunalditan taldeak beste aurrera pausu bat eman du. Bigarren zatian ez zaigu zoramen kolektiborik sartzen eta sufritzen ikasi dugu.
Alvaritok partiduko bere bigarren gola sartu zuen eta bi taldeen artean zegoen diferenetzia marakagailuak isaltzen zuen. Aurkariak 3-2 gerturatu ziren eta normala denez, gure jarduna ez zen hain sendoa izan…
Partidua amaitzeko gutxi falta zela Falopek baloi on bat eman zion Trolebusa Barrebusari, atzokoan ez zuen golik egin aukera onak izan bazituen ere, honek area zapaldu zuen eta bere jaurtiketak ezkerreko postea ukitu zuen ; Unaiek patxada izugarria erakutsiz, erretsazea probestu zuen eta 4-2koa igoarazi zuen markagailura.
Kirol emaitzei begiratuta taldearen egoera ezin hobea da. Azken garaipenek argi erakusten dute neguko fitxaketak taldea hobetzen lagundu dutela. Amaierara arte borrokatu behar dugu eta gertatzen dena geratuta pozik egoteko bigarren fasea egin dugu. Hala ere, ez dugu ahaztu behar taldearen filosofía zein den eta zergatik eta zertarako sortu ginen.
NOR BAINO NOR:
EREDUGARRIA Merino (8): Bere jarduna ezin hobea da eta azken aldian erakusten ari den joko maila asko igo da. Datorren denboraldian gurekin nahi zaitugu!
STOPER Gari (8): Taldeari defentsa lanean izugarri laguntzen dio. Langile, borrokalari… Mina handia hartu al zenuen amaieran?
TINKO Barrilete (8,25): Lezainak beti egon behar duen modua… ideak argi eta albokoak handiago buhirtzen gaitu. Bejondeizula.
AUSARTA Erlantz (8,5): Partidu borobila burutu zuen, defentsa lanean sendo eta lehenengo golean barruan daraman kalitatea erakutsi zuen.
NABARMEN Unai (8): Bere presentzia nabarmena da taldearen jokoan; hala ere kontuz ibili beharko luke baloi arriskuitsuak galtzen baititu zelai erdian.
KEMENtsu Falop (7,75): Garesti dago hegaletan jokatzea baina nahiz eta bere emaria txikia izan, hor dago.
OKERTUA Trolebusa (7,75): Honela izan zuen ikusmira. Defentsan lagundu zuen baina aurkarien atea txiki egin zitzaion.
MORTENSEN Alvarito (8,25): Bi gol! Mundiala! Taldeari esekitzen dion abiadura eta sakontasuna.Bejondeizula
ETXEAN Taldearen maleta (10): Asko gustatu omen zaio Marrutxipiko gure etxea. Biagrren astez jarraian gurekin baitago.
P.D: Norberaen indarra bakoitzaren kemenean dago.
22 comentarios:
Oso kronika ona! eta baita hitzen jokoa. ESTANKO ME.
Hala ere atsedenaldira 3-1 joan ginen. Alvaritok buruz sartu zuen azken unean.
Partidu ederra burutu genuen. Erlantz KRAK!!!!
Trole + Agirretxe = ??¿?¿?
Gora Estanko!!
ZORIONAK GUZTIEI!!!!!
Orain humore onez gaudenez....gauza pare bat esan nahi ditut.
Lehenengoz, denak zoriondu. Erakusten gauden maila pentsaezina zen oraindela hilabete gutsi. Ikusgarria da nola obetu degun zentzu guztitan. Azpimarratu nahi ditut ala ere, lehenengoz Merino. Azkeneko partiduetan izugarrizko geldituak egin ditu, partidu osoa animatzen pasatzen du eta kriston seguridadea ematen digu bera ateazpian egoteak. Eta azpimarratzekoa ere Unai Lopetegiren eboluzioa, benetan, egin dezun bigarren buelta hau...impresionantea.
Taldeak karakterra du, denak dakigu nun egon behar degun momenturo, eta norbait despistatzen bada...lasai Miguel dagoela zuzentzeko.
oso itsura ona ematen gaude, eta sailkapenak ez du gezurrik esaten, ala ere....Unai, lasai egon, ze talde asko dauzkagu partidu bat gutsiagorekin, beraz, nahiz eta gelditzen diren partiduak irabazi...ia ezinezkoa da igotzea...Ala ere, zorionak talde osoari.
HARRO NAGO !!!!
Ikusi dezute sailkapena??
jejejejej
Egia esan gelditzen diren 2 partiduak irabazita, uste det, bigarren gelditzeko aukera handiak ditugula.
Asteburu honetan partidua dago, hurrengoan deskanso eta hurrengoan azkeneko ihardunaldia.
Jendeari eskatuko nioke bi partidu hauetara etortzeko ahalegin handia egiteko. Azkeneko biak dira eta kriston saiakera egin behar degu!!
Aurreraaaa!!
Yo lo veo dificilisimo el que subamos....tenemos a 4 equipos con un partido menos...y conque uno de ellos gane los tres partidos que le quedan, nos quedamos fuera. De todas maneras....hay que intentarlo.
Pues devolviendo los cumplidos, creo que a parte de los dos fichajes de invierno (Alvarito y Unai), que son un lujo para nuestro equipo, hay que destacar también la continuidad de Gari y la adaptación de Erlantz al puesto de pivote.
Y también deciros que DE VERDAD, no os molesteis cuando os grito en el campo... sé que quizás a veces lo hago de manera demasiado "efusiva".
Zorionak denoi!!
P.D.: El fin de semana voy a Sevilla, así que me pierdo el partido.
Impresionaaaaaaaannte! (como diria josiena)
Egitan ez dakit talde honten lekurika dagoen nirentzako...hainbeste jolastu gabe...baina harro nago
Zorionak ta ea posiblen bukaeran partidaren bat jolastu...
... jakin zazue, prest nagoela ekipoari laguntzeko, jende beharrean baldin bazaudete, hasera batean arazorik gabe...
Hori bai ez dakit ondo kalibratu dedan ala ez !!!! ja, ja, ja
nor da G haundia????
G hadia, Gaztakus da.
Aupa Gaztakus me alegra oir eso. Ultimamente andamos escasos de defensas. Pero por favor, no las pares con la mano.
;)
Match! contra rival directo!
Larunbata 19.30 - Felix Garín (San Ignacio pa los amigos)
Konbo:
Bai
1-Trole
2-
3-
4-
5-
Larunbata 19.30 - Felix Garín (San Ignacio pa los amigos)
Konbo:
Bai
1-Trole
2-Falop
3-
4-
5-
Antes de nada, creo que la actitud del equipo en la segunda vuelta es inmejorable: BORRON Y CUENTA NUEVA como se suele decir. Hemos dejado el nubarrón negro de ser penúltimos y hemos sabido empezar de 0.
Los fichajes de invierno increibles como se han acoplado. Florenbarrilete ha estado fino.
Y por último...es mucho más facil jugar si cuando fallas tienes alguien al lado que la saque de la linea (3 personas diferentes en el último partido). jajajaja.
Vamos Estanko, aunque sea a quedar segundos caguen to!
Larunbata 19.30 - Felix Garín (San Ignacio pa los amigos)
Konbo:
Bai
1-Trole
2-Falop
3-Meri (se va a intentar apurar)
4-
5-
Larunbata 19.30 - Felix Garín (San Ignacio pa los amigos)
Konbo:
Bai
1-Trole
2-Falop
3-Meri (se va a intentar apurar)
4-Unai F.
5-
Larunbata 19.30 - Felix Garín (San Ignacio pa los amigos)
Konbo:
Bai
1-Trole
2-Falop
3-Meri (se va a intentar apurar)
4-Unai F.
5-erlantzito
6-
7-
8-
jo que maravilla leer todos estos comentarios, zorionak Peru aldetik!!!
Subidon enorme, egitan, bejondizuela!!!!
maurizio Colmenero, ni es mangui ni putero!!!
pd: acordaros de hacer la preinscripcion para el año que viene y que no sean ni lop ni popes los que la hagan
Pd2, saludos a todos, gaztakus, you are welcome!!je,je
Animo kraks, hay que creer, os imaginais quedar segundos??je,je
Maurizio
Gari duda (lesionado), hoy ultima sesion de masaje, ya veremos mañana, pero esta dificil. Avisare el mismo dia.
Gari duda (lesionado), hoy ultima sesion de masaje, ya veremos mañana, pero esta dificil. Avisare el mismo dia.
elso
todavia me duela pero si no hay gente ire
Alvarito me ha preguntado hora y lugar, así que supongo que se apunta a la convo.
Acordaos que yo estoy en Sevilla...
Bai
1-Trole:
2-Falop
3-Meri (se va a intentar apurar)
4-Unai F.
5-Van Erlantzito
6-Alvarito
7-
8-
Kili-kolo:
1-Elso
2-Gari
P.D.: Si Gazta puede, QUE SÍ PUEDE, no hay duda de que hay que llamarle.
Pues no se hable mas
Astu puede.
Asi ke...
Bai
1-Trole:
2-Falop
3-Meri (se va a intentar apurar)
4-Unai F.
5-Van Erlantzito
6-Alvarito
7-Astu
8-Gazta
Kili-kolo:
1-Elso
2-Gari
Publicar un comentario