2009/12/01

TXULOTXOAN SARTUTA

Irakaskuntzan gabiltzanontzat astebukaera luzea izan da. Ostiralean festa izan genuen, beste bat gehiago! eta esperantza handia nuen hiru egun hauetan asko gozatzeko...

Ostirala lasai lasai pasa nuen hainbat enkargu bainituen egiteke eta amaitu osetan taldekide batekin alde zaharrean pintxo bat hartzeko geratu ginen. Mokautxoa hartzearena aitzakia hutsa zen. Larunbatean oso ongi pasa nuen Pasai San Juanen bazkaldu bainuen nire bizitzaren bidaikide onenarekin. Igandean ordea, goizean Oiartzunen futbol7ko partidua Estanko Mendizabal futbol7 taldearen kolore beltza defendatu eta arratsaldean Belodromora Euskal Herriko bertsolari txapleketaren semifinala entzutera. Tamalez unerik zailena Ugaldetxokoa izan zen...

Domekan angelusaren orduan genuen norgehiagoka. Hamar taldekide elkartu ginen, gehiegitxo agian, baina gutxienez talde sena hartzeko indartzeko balio dezake.

Merino jarri zen atepean, beste 6 gol jaso zituen, Astudillo eta Barrilete Stoper lanean, Maurizzio eta Falop hegaletan, Erelantz euskarri? eta Trole aurrelari. POpes, Elso eta Alvarito, azkenean etorri da!, kanpoan geratu ziren.

Oso ondo hasi zen partidua. Taldeak baloiaren jabetza zuen eta zentzuz eta sakontasuna emanez aritu ginen. Hiru edo lau aukera garbi izan genituen baina ez genuen gola egiten jakin. Badakizue futbolean badela lege bat barkatzen duenak... eta tamalez horrela izan zen.

Falopek baloi bat galdu eta aurkariek 1-0 aurreratu ziren. Berriro ere gure ahuleziak agerian geratu ziren. Gauza bat da futbolean aritzeko zailtasunak izatea baina markagailua aurka dugunean oso errez jeisten ditugu besoak errezegi.

Honela atsedenaldirako burumakur egoteaz gain sentasazioak ez ziren bat ere onak. Gertatu zena ausnarketarako balio badigu hobe. Aldaketekin hainbat gora behera izaten ditugu. Partiduetara goazen jokalarien perfila nahiko antzeko da eta aldaketak postu konkretu batean pilatzen badira, ba tokatzen zaigunon kalterako bada ere horretan geratu behar dute. Postu batzuk ukiezinak izan beharko lukete. Zer nahiago dugu lehiakorrak izan ala guztiok berdin jokatu? Azken hau bada erantzuna aldaketak minutuen arabera egiten ditugu eta kitto! Lehengo Igandean aldaketak gure taldea zoratu zuten eta oreka izatetik anarkiara iragan ginen. Harrigarria da baina batzutan zentzuz jokatzea kosta egiten zaigu.

Bigarren zatian Falopen beste akats batek beste gol bat suposatu zuen... etsipena , amorrua, ezina eta orduan azkarregi eta momentuko berotasunean hartu behar ez nuen erabakia hartu nuen, gehiago ez jokatzea. Eskerrak mosketeroak alboan izan nituela eta hanka sartzea ikusiarazi egin zidatela. Horregatik eta beste mila gauzenagtik MILA ESKER!

Bigarren zatian taldeak sistema aldatu zuen eta 2-2-2 jokatu omen genuen. Ez zuen etekin handiegirik eman eta ez genuen egoera iraultzeko aukeraik ere izan. Hala ere, ez pentsa dena txarra denik Alvaritoren debuta ona izan zen eta urreko postuen konpetentzia areagotuko du eta taldeak eskertuko du.

Hurrengo astebukaeran ez dago partidurik. Urtea bukatzeko bi norgehiagoka ditugu Olentzerok ikatza ekar ez diezagun. Tamalez berdin jarraitzen dugu...

Nor Baino Nor:

Merino SALDUTA (3,5) Geldiketaren bat edo beste egin bazituen ere azken aldiko golak ez dire bere errua... Guztiok dugu zer hobetua.

Astudillo LANGILE (3,25) Defentsa lanetan txukun baino bere tokitik ateratzen denean aztoratu egiten da. NOrberak jain behar du bere mugak non dauden.

Migel ZATO (3,25) Ez zuen aginte makila behar bezala erabili. Agian erabakiak guztien artean hartu behar ditugu baina zure eraikuntza lanak faltan bota ditut.

Erlantz GALDUTA (3) Tokia bilatu behar diogu bere jokoari etekina ateratzeko. Helagala, euskarri, bigarren aurrelari? Momentuz ez du duen jokorik azaldu taldekide ia gehienbek bezala.

Falop AHUL (2,5) Futbolean oso ahul eta psikologikoki... egoera iraultzea zure esku dago!

Maurizzio GRIS (3,25) Ea noiz eransten diodan "man"... Taldearen maila eskearen adierazle, beste gauzetan puntuazio hobea duzu...

Trolebusa ANTZU (3) Golak eskatzen badizkiogu aurrelariari eta sartzen ez baditu... izan zituen baina ez zuen asmatu.

Alvarito ARGIA (6) Bi golek eta agertu izanak balio dute puntuazioa. Jokatzeko era berarekin aldatu egiten da.

Elso EGOSKOR (3,25) Norberaren nahaiak taldearen zerbitzura jarri behar dira. Pibote baino atze lanetan hobe ikusten zaitut.

Popes GASOLINA GABE (3,25) je,je,je... Nabaizten zaio ia partidurik ez duela jokatu eta erritmoa falta zaio. Taldea egiten handia!


P.D: Belodromtik BECera, Oiartzunetik...

22 comentarios:

Takoncitos-Mobitx dijo...

Egia esan oraingoan ezin det esan puntuaketekin ados nagoenik. Hala ere ez da nereagatik, nerea oso ondo ikusten det petral ibili bait nintzen, baina orokorrean ez det uste Atilak horrelako sarraskia egin behar zuenik!!

Bestalde, Erlantzi buruz azken aldian komentatzen ari geranarekin ere ez nago ados. Hau beti pibote izan da, eta gure taldean ere pibote ikusten det. Egia da aurrera joateko erreztasuna duela, baina bera dagoenean taldea horretara ere egokitu beharko litzateke, batez ere aurrelari bakar batekin ari garenean. Lehengo urtean ere eztabaida berdina egon zen Garirekin eta zentral postuarekin, gogoratzen?

Beraz, ez gaitezen topikoetan erori.

Estankobision:

3-Astu: Izugarrizko lana atzean, eta aurrera jo zuenean erdiraketa liluragarriren bat ere egin zuen.

2-Erlantz: Borrokalari eta arriskutsua. "el incomprendido"???

1-Alvarito: BiGOL Mortensen berria. Horrek gutxienez puntu bat merezi du, nahiz eta jokoan ez zen taldea orokorrean baino askoz hobeto ibili.

;)

Taconcitos-Mobitx dijo...

Oraingo honetan ez nago guztiz ados puntuaketekin. Ez nereagatik, petral ibili bait nintzen, baino ez dut uste Atilak horrelako sarraskia egin behar zuenik!!

;)

Bestalde, azken aldian Erlantzi buruz dagoen eztabaidarekin ere ez nago ados. Bere bizi guztia pibote izan da eta gure taldean ere izan beharko lukeela uste det. Aurreraka joateko joera duela egia da, baina taldeak ere horretara egokitu beharko luke batzuetan, batez ere aurrelari bakar batekin gaudenean.

Lehengo urtean eztabaida berdina eduki genuen Garirekin eta zentral postuarekin, gogoratzen???

Estankobision:

3-Astu: Lan izugarria atzean eta aurrera igo zenean erdiraketa liluragarriren bat ere egin zuen.

2-Erlantz: Langilea eta arriskutsua. "el incomprendido"???

1-Alvarito: BiGOL Mortensen berria. Horrek gutxienez puntu bat merezi du.

Trole dijo...

Barkatu errepikatzeagatik.

Lop, ahal badezu bigarren mezua borratu!!

Bestalde ere Lop-eri barkamena eskatzen diot jokaldi hartan egindako garraxiengatik.

Aurrara mutilak!!

Gorka dijo...

Dinamika aldatu behar dugu!! Arlo guztietan...

ESTANKBISION

3.- Astu: Kaiser(lauten)
2.- Albarito: 2 gol , 2 puntu
1.- Miguel: Behar dugulako

Lasai estankeros, ondo etorriko zaigu deskantsoa...hurrengorako txip aldatu ondoren garaipena etorriko da

Ah! Gaztarekin topatu nintzen ta eskuminak eman zizkidan...bloga astero irakurtzen du asi q badaki gure egoera jeje

Goezan estank!!

Antropos dijo...

Epa!

Mundu ikuskera ezberdinak daudenez nola ez dira futbol ikuskera ezberdinak egongo... Ea guztiok topikoetatik aldentzen garen! Aio Pelaio!

P.D:Sarraskirik ez da egon, nahi baduzue 5etik aurrera puntuatuko dut hemendik aurrera. HAPPY HAPPY!

Trole dijo...

Badaezpada esaten det,

Topikoena ez nuen Falopengatik esaten. Guztiengatik baizik.

Sarraskiarena ez nuen 5tik aurrera ez izateagatik esan, baina 3,25ak, 3ak eta 2,5ak gutxitxo iruditzen zaizkit.

Ez txinatu!!


;)

G Haundia dijo...

Aupa ekipo,

... ikusten det gauzak ez direla asko aldatu, betiko martxan jarraitzen dezue...

Badakit azken aldi hontan ez naizela asko ikus ta entzun arazi baina jakin zazue astero irakurtzen ta jarraitzen zaituztela...

Beno ondo segi ta ea pronto berriro ikusten garen...

... ta segi berdin, behintzat badakazue irakurle ta jarraitzale bat ta eskerrak batez ere Blog honen editoreari, bere luma zorrotz horrekin idaztegatik...
Jaso nun mezua...

Ondo ibili ESTANKEROSSSSS !!!!

Trole dijo...

Aupa Gaztakus!!

Hemen gabiltza bai betiko moduan.

Askotan pentsatzen degu noiz kalibratuko dezun behingoz 20a, barkatu, 48a esan nahi nuen.

Ondo izan!!

Anónimo dijo...

Talde!ª!!!!!

Ea betikoa, iritsiko dira momentu hobeak, proposamen 1 : erlantzen postua, jokua, izena, pixka batez ahaztu, erlajatu guztiak eta lasaitasunez hitzegin, bale??
ojalá el problema o la cuestión fuera solo de puestos, argi geratu behar zaigu, gure maila zein den, eta horrela, ez ditugu txineak eramango, disfrutatzea eta aldi berean talde moduan egotea bat datoz.
puntuation.
Alvarito 3, 2 gol eta mogimendu onak
Astu 2, norbait hain ausarta denean, askotan jasoko ditu puntuak
Gazta 1 edo 20ja,ja, seinaleak emateagatik!!!je,je,

Maurizzio

PD, falop, ez genuen ezer egin, zu lasai, batzutan erreakzio horiek onak dira etorkizunerako, momentuan onak ez badira ere, beraz, animo ta burua gora!!!!

Benga talde!!ah!! un buena afari-juerga, arreglaría muchos males!!!

Gabonetan?????????????

Anónimo dijo...

x cierto, azken puntua erlantzi, erdiraketa bikainarengatik

Maurizio

erlantz dijo...

Aupa equipo, no he querido contestar hasta ahora, porque he querido contar hasta tres antes de tener que arrepentirme despues, pero la verdad es que no me he sentido demasiado comodo con la actitud de algunos del equipo.
No quiero echar mas leña al fuego, y quiero ser positivo y seguir mirando hacia adelante, que creo que aun podemos mejorar muchas cosas y llegar a disfrutar.
Mi actitud desde el primer partido ha sido el de darlo todo, incluso mi ilusion al principio de temporada era la de un niño de diez años, pero despues vinieron los problemas, y me siento bastante injustamente atacado. Esta claro que no tengo porque gustar a nadie con mi forma de juego, pero creo que es muy peligroso entrar en debates personales acerca de las posiciones en el campo. Yo tambien tengo muchas dudas de donde deberian jugar algunos, pero no creo que tenga derecho a criticarles, porque se que dan lo mejor, aunque no sea lo mejor para el equipo.
Mi posicion siempre ha sido de pibote, atacando mas que defendiendo pero intentando sacrificarme y corriendo todo lo que puedo. A quien no le guste, lo siento, pero yo no se jugar en ningun otro lugar.
Aupa estanqueros!!!!

Merinoskov dijo...

Yo por primera vez tengo que objetar que si un jugador tiene un 3 y otro un 6, es que el del 6 ha sido el puto amo de la barraca. Yo no lo vi así. Alvarito si que es verdad, metio dos goles y tal...pero estuvo desaparecido en combate el 90% del tiempo, como la mayoría.

Lo mismo diría si me pones a mi un 6 y al resto un 3. Porque considero que ese partido, nadie estuvo a esa altura de diferencias.

Dicho esto me piro a New York.

Onak izan!

P.D. "Un gran portero se hace encajando 400 goles...claro que no debe recibirlos en el mismo campeonato" - Dino Zoff -

Merinoskov dijo...

Yo por primera vez tengo que objetar que si un jugador tiene un 3 y otro un 6, es que el del 6 ha sido el puto amo de la barraca. Yo no lo vi así. Alvarito si que es verdad, metio dos goles y tal...pero estuvo desaparecido en combate el 90% del tiempo, como la mayoría.

Lo mismo diría si me pones a mi un 6 y al resto un 3. Porque considero que ese partido, nadie estuvo a esa altura de diferencias.

Dicho esto me piro a New York.

Onak izan!

P.D. "Un gran portero se hace encajando 400 goles...claro que no debe recibirlos en el mismo campeonato" - Dino Zoff -

Erlantz Lehendakari dijo...

El fucking comentarios se ha duplicado. Por cierto, se me ha olvidado decir, que yo por Erlantz MAAAA TOOOOOO

P.D. El portero nunca hace ni buenos ni malos partidos...hace lo que puede.

Dr. Zoidberg

ANTROPOS dijo...

Kaixo taldekideak!

Argitaratu nuen azken artikulu honen inguruan idatzi dituzuen zenbait komentario direla eta, zenbait gauza argitu nahi nituzte. Guzti honen abiapuntua artikuluak eta bertan azaltzen diren aipamenak ahalik eta erakitzaileenak izaten direla beti.

Hasteko Eralntzen postuaren inguruan esandakoak beste askorekin egin izan dut: Garirekin lehengo urtean, Astudi(lo)rekin ere aurreratuago jokatu duenean ere beste horren beste eta aurrelari jokatu dudanean ere askotan esan izan dut hori ez dela nire tokirik egokiena. Beraz, era horretako aipuak dozenaka egon dira.

Azken artikuluan agian ez nuen behar bezala idatzi. Era ez poetiko batez adieraziko dut nire BENETAKO ausnarketaren funtsa: partiduetara joaten garenean zenbait jokalari antzekoak gara eta errotazioak ez lukete talde osoa ukitu behar. Horixe zen benetako debatea! Guztiek berdin jokatu ala bakan batzuk taldea orekatzen dutenak zelaian mantendu? Ia astero irakurtzen didazuenak badakizu kolektiboari garrantzia handiago ematen diodala norbanakoari baino.

Baten bat mindu baldin badut barkamena eskatzen diot baina gogoan izan hainbat buru hainbat aburu.

P.D: Arikulua guztion ekarpenekin idazteko prest nago.... AUPA ESTANKOOOOOO!

Anónimo dijo...

apala! Elso naz.
Gogorik ez zaigu falta eta hori da garrantzitsuena. Bakoitzak ikusiko du nun eman dezakeen bere onena baina hortaz haratago non gozatzen duen gehien da neretzako garrantzitsuena. 8 urte zentral edo lateral postuetan eman dituenak badaki zertaz ari den. Ni orain arte ez dut asko gozatu, eta nere buruarekin haserretzen banaiz askoz gehiago egiteko gai ikusten naizelako da. Hagian lasaitu beharko nintzateke eta nor garen eta zer garen asimilatu, batez ere ni gaur egun zer naizen asimilatzen hasita: nere urterik onenak pasa direla, hobe zentral eta poliki, guazen ongi pasatzera eta ea irabazten dugun, patatin eta patatan...JA!! y una mierda!! hori egiten dudan egunean ez naiz ni izango eta ez nauzue galtzamotzetan gehiago ikusiko. aupa estankeros!! hasta la victoria, siempre.

erlantz dijo...

Elso portero!!!!

Trole dijo...

Badakit askotan hitzegin degula postuei buruz, hala ere nire textuan esaten det "Erlantzi buruz komentatzen ari garenarekin". Honek ez dio Lop-i eta bere kronikei erasotzen, talde guztian eztabaidatu da eta zalaian jende ezberdinari entzun diot Erlantzen postuaren komentarioa.

Nire textua horri buruz zen, eta ez Lop-en komentarioari buruz, nahiz eta hau taldean hitzegiten denaren islada izan.

Hala ere, eta denontzako, ez det uste gauz hauek txinatzera eraman behar gaituiztenik.

Elsorekin ados nago gauza batzuetan baina bestetan ez. Norberaren ongizatea eta dibertitzea bilatu behar degu baina baita taldearena ere. Eta hori lortu daiteke. Momentu batzuetan atzean eta besteetan erdian jokatu daiteke, gainera atzelari izanda ere igo daiteke. Jokatzeko modu ezberdinekin malgutasun asko bilatu daitezke.

Eta neretzako gakoa guzti hau da, Elsok erdian jokatu nahi duela kontutan hartzea, Erlantz pibote peto petoa dela, Garik igotzeko joera duela eta albotik ere min handia egiten duela... Baina honek ez du esan nahi Elsok eta Garik atzean ez dutela jokatu behar ezta ere Erlantzek momentu batean aurrelari bezela edo alboan jolas ez dezakeenik.

Anónimo dijo...

apala, elso naz
nik ez nuen esan nahi defentsa ez dudala jolastuko. TaldeaREN BEHARRETARA EGOKITKO NAIZ ETA DENEK ONDO PASATZEA IZAN BEHAR DU HELBURUA, NOSKI.
APA ESTANKEROS!!

Troleimobitx dijo...

Bueno jende!!

Hemen jendeak asko hitzegin du baina estankobisioa bakar batzuk heman degu. Asi ke, benga!! aurrera zuen puntuazio horiekin!!

Aurrera estankeruak!!!!

Gorka dijo...

Dejemonos de comernos los rabos y hagamos
una comida/cena/desayuno y zanjemos ahí lo que haya
q zanjar y después unos buenos chistes made in lop
porq tanto coach no sirve de mucho, ok???

Gorka dijo...
Este comentario ha sido eliminado por el autor.