2009/04/29

HUESKANAL

Astebukaera honetan Hueskan gertatu dena ongi islatzea zaila izango da. Hala ere, saiatuko naiz bertan egon ginenei zenbait oroitzapen berbizitzen eta hemen geratu zinetenei nola ibili ginen kontatzen.

Azken aldian, zenbait gora behera tarteko, ingurukoengandik deskonektatzea beharrezkoa sentitzen nuen. Aldarte horrekin arratsaldeko 17:45tan geratu ginen Hueskara abiatzeko asmoz. Zita honetara Popes, Lier(ni), Maurizzio, Astudi(lo), Maider eta Falop agertu ginen. Beste biak, G handia eta Trole, hemen geratu ziren baina gurekin egon balira bezala izan zen. Jesuuuuuuuuuus hori da mobil dantza ostiral gauekoa!

Bi kotxeetan egin genuen bidaia. Gure kotxe grisean Maider, Maurizzio eta Falop joan ginen. Ia hiru orduko bidaiak elkarrizketa mota ezberdinetarako beta ematen du. Gauza bat oso argi geratu zen, bizitzaren abentura honetan bidaikide onak aukeratu ditudala.

Iluntasunak arratsaldeari argia kentzen zionean iritsi ginen Hueskara. Hostatu hartu genuen tokira urbildu eta logeletara igo ginen. Bikote bakoitzak logela bana, beraz, bi gela “hetero” eta bat “homo”. Orduan hasi zen armairu dantza...

Afaltzera atera eta bapo bapo jan genuen. Aragoi entsalada ez zen beste paleteren pare egon, ze pena! Afaloste polita izan genuen eta piskanaka guztiek eraiki dugun mikrokosmos horretan murgiltzen hasi ginen. Mahai atzean zegoen koadro erraldoi batean kortxo pila bat zeuden, zetozkigun egunen adierazle, ulertzen?

Beranduago inguruan zegoen garagardotegi batera urbildu ginen. Bertako langileei “mis simpatia” titulua ematea erabaki genuen. Ez dut adierazpen xenofoborik egin nahi baina zerbitzariaren azala eta umorea paretsu.

Larunbatean Rafftinga egin genuen Murillo de Gallegon. Euskal Herriko beste probintzia bat zirudien euskaldunez inguratuta baikeunden. Gurekin egon zen monitoreak Eneko zuen izena eta oso atsegina izan zen gurekin. Uretan pasa genuen ordu eta erdi eskax hori polita izan zen eta gure taldeak izan beharko lukeen metafora. Guztiak norabide berean, koordinatuta eta sortzen diren arazoei elkarrekin aurre egiten. Gogora ezazue Falopsofiaren lehenengo esaera: talde izaeran dago gure indarra.

Ohiturari jarraiki, farre algarak ez ziren ur gainean bukatu. A ze nolako espektakulua dutxetan eman genuena... argazki kamararen zoomak lan handia izan zuen.

Bazkaldo eta gero Riglos herrira joan ginen. Kafea hartu eta bertan zegoen emakume batek argazki ederra atera zigun Arriglo polita egin zigun! Beranduago Loarreko gaztelura txangoa. Ingurune honetara urbiltzen bazarete egin beharreko bisita. Lehenengo urtean izan nuen toki hau ezagutzeko parada eta oilo ipurdia jarri zitzaidan... Eraikuntza honek badu leiho bat erraz ahaztuko ez dudana, paiasaia eta historiak elkarrekin ageri direna. Sartu aurretik Loarrepentidos musika taldearen argazkia atera genuen.

Gauaz eta igandean geratu zenaz hurrengo astean jarraituko dut.



Nor baino Nor:

Lier(ni) PIRULINA (8) Abestiaz gogoratze? Ez dut ahaztu argazki kamararen zooma zoratu zuen Suezeko kanala. Bizitzaren zebait esparrutan eraikitzaileagoa izatea komeni da.

Maider BIDAIKIDE (8) Bizitzak eskeini didan bidaikide onena. Zoragarria da hainbeste gauza elkarrekin pasatzea. Muack!

Popes ENERGY (8) Bihotz izugarria duen gizasema. Zenbait momentutan energia falta bazitzaion ere, txango honek berretsi dit alboan nahi zaitudala.

G Handia NECATi (8) Ostiral gauean Donostian iragan zuen eta lo gutxi eginda etorri zen. Beti bezala hankak lurrean. Galdetu gelakideei lo egiteko zein nolako gelakidea den.

Astudi(lo) ONGI ETORRI (8,25) Gure artean zein ondo integratuta dagoen baieztatu du. Bere ezizenari kasu eginez 2 aldiz! lo hartu zuen itzulerako bidaian. Ongi etorri Falopen mundura!

Trole ARIMA (8) Umoretsu, alai... bere hitz jokoa baloia buruaz jotzen duenean bezain ona. Potolo ordez Purov...

Maurizzio RED BULL (8) Ezizena oso ondo jarria du baina ez soilik nire umoreari farrez erantzuteagatik. Datozkizun abentura berrietan zorte onena opa dizut!. Lekukoa...

Falop GUSTURA (8) Zuekin nagoenean nire umorea biderkatu egiten da. Deskoneksiotik koneksiorako bidea egitea ez da hain erraza.

P.D: Momentuak bizi behar dira, pasatzen direnean gurekin geratzen badira ere, indarra galtzen dute.

23 comentarios:

Gorka dijo...

Despues de una semana de la escapada...tengo claro q fue un gran fin de semana...kronika polita lop...

Tengo ganas d ver esas fotakos y la 2 parte de la kronika...

Mila esker guztiei

Antropos dijo...

Kaixoooooo!

¿Culo o codo? je,je,je... erantzuna aste amaieran! Aio Pelaio

Anónimo dijo...

Codo jeje

Anónimo dijo...

igandean partido!!!!
kronika bikaina, la verdad, sois unos cracks, el amor por los colores existe, estanco YOU WILL NEVER WALK ALONE!!!gg
mauriziio ok!!!
tenemos que ser ASTU-tos si queremos ganar!!!je

Trole dijo...

Hombre, ASTU-tos no hace falta que seamos... con que sea solo el vale, no?

Ni duda naiz iganderako...

1-Lisensiado
2- Trole??????

Gorka dijo...

ASTU-pendamente!! Bonito dia para jugar!!

Felix Garin - 12h


1- Lisensiado
2- Trole??????
3- Popes
..
..
.
.


p.d: Lop estará de baja al menos este partido debido a un esguince grado 2. Informaremos de su evolucion en las proximas horas.Gracias

Anónimo dijo...

Lop!!!
que pasó??
Algun mal movimiento nocturno???je,je
Lop, ASTU-mado precauciones????
Maurissio

astu.a secas dijo...

lamentandolo muxo soy baja para el domingo.ya os comentare sobre julen y espi.
gora HUESKANAL!!!!!!!

Trole dijo...

Habrá que empezar a ASTU-diar incorporaciones que la cosa empieza a pintar txunga.

LOP, ze gertatzen da kronikaren bigarren zatiarekin??

;)

Antrops dijo...

Kaixo!

Azkenean interneten sar naiteke. Orain arte MArrutxipin egon naiz eta ez dugu ordenagailurik... Bigarren zatia idatzita daukat baina portatilean dago asi ke ez dakit noiz zintzilkatuko dudan...

Nire egoerari buruz ba ostiralean dantza egiten gertatu zen, "Joderrrr para una vez que me desmeleno!" eta urrengo astelehena arte bajan, eskolara joan gabe. Beno, eta galderari ez diozue erantzun: ¿Culo o Codo?... Je,je,je

Antropos dijo...

Epa!

Aspertuta nago etxean lasai egoteaz. Ikusi dut , sailkapenari begira behintzat, irabazteko moduko partidua dela. Ea pasatzen garen ,Maider eta ni, eta partidua ikusteaz gain argazkiak ematen dizkizuegun. Aupa Estankoooooo! Dale, dale!...

P.D Trole bidali U.F berritua, ez dakit zer egin dudan bidali zenidanarekin. Aio Pelaio!

Spirou dijo...

Yo esoy fuera el fin de semana, así que no podré acudir al parido...
Un saludo, chavales!!!

Anónimo dijo...

pujol, lander!!! jende gutxi gaude

Trole dijo...

Albondinata!!!

etorriko zera partidura???

astu.a secas dijo...

txabaleria!!!!!!!!!!malas news,
el trio calavera se cae de la conbo.portzierto,ke pasa kon el partio aplazao?porke si se juega el saturday yo si ke puedo.
lo del culo o codo yo diria que es ojaldre

Trole dijo...

Gari badator!

Gauza horrela dago:

1- Lisensiado
2- Trole??????¿¿¿¿¿
3- Popes
4- Gari
5-...

Goalkeeper?
Neri badaezpada kontatu komo si no fuera a ir. Hau da, ez kontatu.

dirus dijo...

... ya lo siento, pero yo tambien me voy fuera .....

Trole dijo...

Ultimas noticias:

1- Lisensiado
2- Trole 60%
3- Popes
4- Gari
5- Pujol
6- Merino
7-...

Gorka dijo...

Quien tiene la bolsa?...

Meri Cervantes (manco) dijo...

Aupa chavales ya he conseguido 2 individuos. Son bastante show, pero no he podido conseguir nada más porque casi todos los "cracks" tienen partido tambén.

Llevo toda la semana ausenta porque el Sábado me jodí el hombro en el partido que pìté y he andao de fisio en fisio. Tengo una contractura del 15 y hasta el miércoles andaba con la mano en cabestrillo xD.

Hoy tengo partido en Ondarru y parece que me encuentro bastante bien. De cualquier forma yo apareceré allí fijo con los dos frikis q incorporó.

Manco, Cojo o en camilla: ESTANKO HASTA LA MUERTE.

P.D. A lo loco se vive mejor.

P.D. Forza Rayo, gaur igoera postuetara.

Trole dijo...

Tranki elements!

La bolsa la tengo yo!!

Meri, espero que tus colegas no sean muy pakets!

1- Lisensiado
2- Trole 90%
3- Popes
4- Gari
5- Pujol
6- Merino
7- Paket 1
8- Paket 2

Lander al final Ke?

Gorka dijo...

Lander no me ha respondido por lo que me imagino que tendria movida...sino es d los q se apunta...

Anónimo dijo...

Aupa, soy Lander.Ya recibí el mensaje de gorka y tambien le respondí el mismo dia. No se que coño habrá pasado. Tenía que currar y no podía ir, si no ya hubiera aparecido.
Q habeis hecho por cierto?
Ondo segi