2008/12/16

URTE AMAIERA POLITA!

Larunbata egun tristea zen… abenduak 13 udazkenaren azken astean neguan geundela zirudien. Azkeneko artikuluan neguari beldurrik ez diogula idatzi nuen eta gure aldikako jokoak zein emaitzek hori berresten dute. Nekez lortutako garaipena izan zen baina azken finean 3 puntuak eskuratzea lortu genuen.

Azken aldian gauza bat dela eta bestea dela jokalari kopuruz nahiko larri gabiltza. Bada bigarren mailan plantila nahiko hanka motz geratzen ari zion gertuko talderik ere! Hau honela izaki, badago gure inguruan laguntzeko prest dagoen jendea, Lander Apaiza eta Pujol Marti. Benetan eskertzekoa da horrelako eguraldiarekin jokatzera etortzea, beraiengatik izan ez balitz… mila esker bioi!

Bertaratutakoak talde txukuna genuela iruditzen zitzaigun eta aurkariek 2 puntu gutxiago izanda norgehiagoka estua aurreikusten zen. Zelairatu ginen lehenengo 7 jokalariak: Merino atepean, Astudillo eta Gari atzean, G handia euskarri, Barrilete eta Falop hegaletan eta Trole aurrelari.Bakoitza zegokion tokian hasi al genuen partidua?.. Marti eta Apaiza albotik ahal zutenean laguntzeko prest!

Partidua nahiko orekatua hasi zen. Baloiaren jabetza ez zen talde bakarrarena eta noizean behin arriskua bi areatan gertatzen bazen ere. Honela “G” handiak gola sartu zuen eta 1-0 aurreratu ginen, bere bigarren gola 2 partidutan! Aurkariek aurrean presio handia egiten ziguten eta 1-0 eko pozak gutxi iraun zuen 1-1 markagailura igoaraziz. Alabaina taldeak egindako jokaldi oso on bat hobeto bukatu zuen Barrilete Do Ronek hanketan duen kalitatea erakutsiz.

Bigarren zatian gauzak antzeko bidetik joan ziren. Ahal genuen moduan eutsi genuen eta kontraerasoan aukera garbiak izan genituen beraien atea zulatzeko. Ai Falop Falop! Azkenean 2-1 irabazi genuen…

Garaipen polita beraz larunbatekoa. Abenduaren 31. zenbakira hurbiltzen ari garen heinean balantzea egiteko ardura izan oi da. Aurtengo urtean nekez ahaztuko dugun urtea izan da. Arlo pertsonaletik begiratuta ezin hobeto joan zait dena eta kirol emaitzei begiratuta gure taldearen onura nabarmena izan da.

Joan zen denboraldiko bigarren fasean izan genituen sentsazio onak azken boladan berresten ari gara. Batzutan tokia galtzen badugu ere taldea sendotzen ari da. Hurrengo urteko helburua emaitzei eusteaz gain lehiakorragoak izatea da. Orain arte egin dugunarengatik zorionak eta bejondeigula!

Nor baino Nor:

Merino BERMEA (6,5) Talde honek gorantz egiteko gako garrantzitsuena ez bada garrantzitsuenetakoa. Aurtengo FITXAKETA!

Astudillo TRISTE (6) Larunbatak berri onegirik ekarri ez bazion ere, ahalegindu zen egoera iraultzen, garaipenak goxatu al zizun eguna?

Gari SENDO (6,25) Bera gainditzea zaila da, sendotasun ematen dio defentsari. Aurrerauntz doanean sakontasuna ematen digu.

G Handia GOLEGILE (6,25) Azken bi partiduetan bi gol! Beharrak egintzen badu ardura gehiago hartzeko prest.

Barrilete Do Ron PRESENTZIA (6,25) bera zelai gainean badago taldeak beste itxura bat du. Arlo psikologikoan eragiten gaitu! Hegala al da jokatzeko toki egokiena? Ezezkoan nago…

Falop SALTSERO (6) Fisikoki sasoia hartzea kostatzen ari zaio, astean zehar Marturako bidea ahaztuta baitu… Gol aukerak izan zituen baina lasai ez dago nekatita.

Trole LANGILE (6,25) Taldearen dinamikan, baloiak jaistea egokitzen zaio… ez du lan erraza baian batzutan erabakiak azkarrago hartu behar dira.

Lander KORRIKALARI (6)Langile, adoretsu baina baloia hanketan larri dabil. Talde gizona.

Pujol Marti LANGILE (6) Taldeari edozein tokitatik laguntzeko prest. Bizarrari begiratuta Olentzero gure taldean zegoela zirudien.

P.D: Penaz esango diot agur 2008ari datorrena hobea izango delakoan…

5 comentarios:

Anónimo dijo...

Gran cronica Falop!!

Azken emaitzan ikusita penaz utziko dugo 2008a. Ea 2009 emaitzan gurekin gaude!

Aste ona izan gende!

P.D. Se sabe cuando se juega? Tengo preferente casi de seguro (sabado 4.30 mas o menos...)

P.D.2. Sto Tomás egunean topatzen bagera...no soy yo, es la sidra.

Trole dijo...

Lasai Meri

Hasta el finde del 11 de enro no hay match.

Esto va a ser muy laaaargo!

Ondo pasa denok eguberriak!

Gora Olentzero!! Behera Erregeak!!

Gora Euskal Errepublika!!

Gorka dijo...

Vosotros si que sois grandes...a ze nolako garaipena!!
Los fitxajes externos dan resultado asi q al secretario tecnico de turno zorionak!

Pa variar se comenta lo de un match en Gabonas..si somos 14 montamos un partido...yo lo dejo ahi en el aire..

Lop, Gazta y yo corremos la San Silbestre...si alguno mas se apunta que diga...

Espero q nos veamos sino el 11 todos y saquemos la foto del team para cambiar la q tenemos q ya nos vale...

GORA ESTANKO! ET VIVE LA REPUBLIQUE!

Anónimo dijo...

Popes no es por nada...pero yo si salgo a correr la san silvestre igual luego a la noche no rindo con las neskas

jajajajajajajajajajajajajjajajajajajajajajajajajajajajajajajjaajjaja.


P.D. Me apunto al match ;)

P.D.2. jajajajajajjaja

Anónimo dijo...

Aupa Ekipo,

.... aprovechandome de la tecnologia punta, eguberri onak pasa ta urte berri on, guztioi !!!!
Por pedir, pediremos salud que es lo que nos va ha hacer falta para afrontar todos los retos que nos vayamos ha proponer para el año 2009....