2008/12/24

Padela Futbol7 ordez


Santo Tomas eguneko gehiegikeriak aitzakiatzat hartuta, gure taldeko zenbait jokalarik Padel partidu bat jokatzera joan ginen. Laukotea Pukol Marti, Popes Bei Jeing , Lisentziatu Aran eta Falop. Partidua hasi aurretik zaharrak berri, baten bat ia berandu iritsi zen e.a…

Arratsaldeko 17:00etatik 18:00 ak arte han aritu ginen jo eta ke ahal genuena egiten. Lehenengo norgehiagoka Lisentziatu Aranek Popesek oso erraz irabazi zioten Falop eta Pujoli… 6-0! Marti bere oiturari jarraiki " Esta vez si se jamó un rosco…" je,je,je.. Lekua hartzen eta pelota behar zen tokian jartzen nahikoa lan izan zuten.
Bigarren norgehiagokan Falop eta Aran "Salou Conection" bikotea ahalegindu zen beste biei sustotsoren bat edo beste ematen baina bere aurrean Popes handia zegoen.. eskerrak azkenean aurkitu dugu zertan den ona! Bazen garaia! Emaitza 6-1.
Emaitzak alde batera utzita, joko bakarra egin nuen ordubetean, oso ondo pasa genuen bai kotxean, bai Padel zelaian eta aldagelan nola ez, ze pena dutxak indibidualak zirela!
Beno azkeneko artikuluan idatzi nuen zaila izango dela aurtengo urtea hobetzea, baina gauza batetaz ziur nago zuek alboan bazaituztet gauzak askoz errazagoak izango direla! Muxu eta besarakada handi bana!
Nor Baino Nor:
Popes HANDIA (8,5) Azkenean… ba bai! Erraz jokatu zuen, beste maila batean dago.
Pujol Marti GORUNTZ (6) Lehenengo setean erakutsi ez zuen pazientzia bigarrenean erakutsi zuen. Gurekin korrituko al duzu San Silvestrea?
Lisentziatu Aran (7)UMIL Paretik zetorzkion probokazioetan ez zen erori. Oreka mantendu zuen eta txukun aritu zen.
Falop BLAI (6) Eta urtea bukatzeko nola ez erabat blai bukatu zuen, esfortzua handia etekina…
P.D:Ondo igaro egun hauek….

9 comentarios:

Trole dijo...

Bueno bueno,

Ondo pasako zenutela espero det!

Ah! eta beste baterako behar badezute abisatu. Ni ere padelerako prest!

Ea hurrengo F7 partidua laister iristen den...

Anónimo dijo...

urte berri on team!!!
larunbata 19.00tn, tengo liada familiar en oñati para todo el dia, asi que aunque de verdad me apetece y me da rabia, ezin izango det jolastu!!
Zorte on
LISENSIADO!!!!

Anónimo dijo...

Epa taldekideak!

Zer moduz hasi duzue urtea? ba ni ezin naiz kexatu... Beno partidua Larunbatean 19:00tan Matin. Aio Pelaiooooo!

Konbokatoria:

1.-Falop

Trole dijo...

Ni prest! hori bai 500 kilo inguru pixatzen ditut! Eta egoera fisikoa -2.

Aupa mutilak!!


Konbokatoria:

1.-Falop
2.-Trole
3.-...
4.-...

Anónimo dijo...

Aupa mutilak! Ni oraindik ez dakit noiz daukadan partidua, bainan nahiko ordu txarra. Ea goiz jartzen didaten partidua eta porterira iristen naizen!!!

Gorka dijo...

Q pasa gudaris!
Nada que yo tengo una movida en el Kursaal a las 8 y bueno q a la 1ª parte podria ir en caso de falta de gente...a ver si la gente comenta el plan...

Tenemos una cena pendiente en plan Team porq ya ns vale...

Anónimo dijo...

Epa ostirala eta oraindik horrela?

Zer dakigu G, Miguel Astu eta Ciaz eta Gariz?
LEHENGO LEPOTIK BURUAAAAAAAA! Aio eta dale Estanko! Dale, dale!

Gorka dijo...

AZKEN BERRIAK!!

1.-Falop
2.-Trole
3.-Astu
4.-Julen
5.-Pujol
6.-Lander
7.-Lisensiado
8.-Popes 1/2

Gazta gaixo egon da ta ezin du jolastu, Espi Logroñon, Meri epaitzen du ... ta Gari? ni idea...
Miguelek ezta

ESTANK 4ever

Anónimo dijo...

LEHENGO LEPOTIK BURUA!!

1.-Falop
2.-Trole
3.-Astu
4.-Julen
5.-Pujol
6.-Lander
7.-Lisensiado
8.-Miguel
9.-Astudilloren anaia...