2008/11/24

MAMUAK HURBILTZEN IKUSI GENITUEN

Aste honetan ere Amilibia jaunaren kronikarekin konformatu beharko zarete. Barkatu denok Falop-en maila ez berdintzeagatik.

Larunbat gauean Berion elkartu ginen partidua jokatzeko. Batzuk justu xamar iritsi ginen eta azkenean zazpikoa osatzea lortu genuen. Popes bidean zetorren eta partidua hasita zegoelarik elkartuko zen gurekin.

Sentsazioak gozoak ziren partidua hasi baino lehen, eta gau polit baten aurrean geundela zirudien.

Zelairatutako zazpikoa: Merino atezain, Barrilete du Ron eta Astu behorra atzean, Ander Iglesias euskarri, Gari eskubitik, Lisensiatua ezkerretik eta Mirri eta Txiribitonen laguna aurrean. Popes bere aukeraren zai zegoen baina oraindik kotxean.

Partidua hasi eta ondo jokatzen geundela zirudien, aukera nabarmen batzuk ere eduki genituen baina ez genituen ondo definitu. Esan bezala gozatzen geunden. Zatiaren erdialdean Trolek area ertzeko jaurtiketa batean (eta baloia atzelarian jo ondoren) lehen gola lortu zuen. Arerioak ez ziren beste munduko ezer baina jokalari oso on bat zeukaten. Hala ere gu ondo ari ginen, atzean fin, alboetatik ondo sartzen, erdian Ander oso ondo jokatzen eta aurrean kunplitzen. Aurrerago oso jokaldi polit batean bigarrena iritsi zen; Trolek atzelariaren aurrean Anderrentzat ikutu, honek Lisensiatuari albora iriki, Lisensiaturen erdiraketa berriz ere Trolerentzat eta honek barrura. Dagoeneko 2-0 gindoazen eta Popes alboan zegoen bere aukeraren zain. Horrela iritsi ginen atsedenaldira.

Bigarren zatia hasi eta hamargarren segundura 3-0 jarri ginen. Du Ron-en pase luze bikaina Popesentzat eta honek zetorkion bezala “Cesta Punta” moduko erremate batekin gola sartu zuen. Dena alde geneukan baina…
Arerioen zortzi zenbakia oso tipo ona zen eta agian gure erruz ere (konfidantza) bi gol sartu zizkigun bi jokalditan, markagailua 3-2 eta betiko mamuak hurbiltzen ikusi genituen, neri behinik behin kriston kakalarria sartu zitzaidan. Minutu txarrak izan ziren beraiek estutu ziguten eta gaizki pasatzen ari ginen. Jokaldi aske batean etorri zen gure laugarrena. Garik bandaz luze atera eta Trolek, penalti puntuan, buruz baloia barrura. Hori bai izan zela aire freskua, zama ederra kendu genuen gainetik. Hortik aurrera partidua berriz gurean izan zen eta aukera dexente izan genituen, horietatik bi, Ander Iglesias-ek gol bihurtu zituen oso partidu on bat borobilduz, emaitza 6-2. Azken momentuan beraien zortzi zenbakiak hattrick-a lortu eta azken emaitza igo zuen markagailura, 6-3.
Oso gustura gelditu ginen partiduarekin. Baina gau borobiltzearen errudun nagusia hirugarren zatia izan zen, hau da, La Esperanzan ospatu genuen afari “in extremis”-a. Parre batzuk egin, Griffiño batzuk erre, eta Falopez zeozer gogoratu ginen (zer “sobremesa” luzeak egiten dituen tipo honek, aizu!), politikaz luze hitzegitera ere iritsi ginen (Ian Luka zinegotzi jaun txit gorena bere saltsan zegoelarik). Egia esan hiru zati izaten dituzten partiduak izaten dira diferentziaz hoberenak. BEJONDEIZUELA!!
Nor baino Nor:

Lisentziatua: JUGON (6,5) Handia izaten jarraitzen du. Jokan asko sartzen de eta hegaleko erreferentzia dela esan dezakegu. Partidura datorrenean taldeak nabaritzen du, batez ere partiduak hiru zati dituenean. Lop ez dagoenean, besteren batekin ez da hain Red Bull izaten.
Astudillo: SEGURTASUNA (6,5) Defentsa lanetan zoragarri berriz ere, nere ustetan behorraren maila aspaldi pasata dauka eta behi modura ikusten hasi gintezke. Hirugarren zatitan ere dexente gozatzen du mutilak. Hattrick-a afarian, hiru Kokakola sartu zituen bular eta bizkar artean.
Ander: OSOA (7,5) Asko gustatzen zait jokalari hau. Lehengo urtean bi partidu, joko oso ona eta bi gol. Aurten partidu bat joko bikaina eta bi gol. Askotan etorri dedila mesedez!Barrilete: BOTERETSU (7) Bera dagoenean ere taleak eskertzen du. Larunbatean ez zen euskarri lanetan ibili baina atzekaldean ederki kunplitu zuen. Gainera aurrera asko eta ondo igo zen. Pena bat ez zuela falta jaurtiketarik sartu. Berriz ere ezker-eskuin teknikarekin liluratu gintuen. Puru oparitzaile bikaina.
Popes: PILOTARI (6,25) Cesta puntan trebea. Partidu dexentea egin zuen naiz eta berandu iritsi. Ikutu zuen lehen baloia sareetara bidali zuen. Azken aldian ez da Txinara hainbeste bidaiatzen eta horrek ere osasun psikologikoa ematen dio taldeari.
Merino: TOKIAN (6,25) Ez dago esan beharrik zein garrantzitsua den mutil hau guretzako. Partiduan ez zuen lan handirik izan nahiz eta hiru gol jaso. Geldiketatxoren bat egin zuen eta gol horietan ez zeukan gehiegi egiterik. Segi horrela!
Ianluk: KAKOLA (7,25) Dakigunez, ez da munduko aurrelaririk azkarrena. Hala ere golak sartzen ditu eta hori bada zeozer. Jokaldiren batean ere laguntzera jeitsi zen. Bizkarrez gehiago jolasten ari da. Hattrick bikoitza egin zuen, partdiuan hiru gol eta afarian hiru kokakola. Partidu ostean pailazo batekin hizketan egon zen.
Gari: GAMELU (6,25) Bi ikuspuntutatik, bata, basamortuan ura edonondik atera dezakeelako, eta bestea, zein izango da bestea? Konstruktiboki oraindik ez du behar haina aportatzen, baina baloiak lapurtzen, borrokatzen eta adorez lehenengoa da. Batzutan pixkat reboluzionatzen dela? bai, baina beharrezkoa den nerbio toke bat ematen dio taldeari.
Falop: SOBREMESALARI (¿?) Ez dakigu nola ibili zen bazkal ostean, asko jan zuen, asko edan zuen edo bertsotan ibili zen, baina dakiguna da bere kronikarik gabe gauza ez dela berdina.
P.D. Urrezko Faloparen sailkapen mota aldatzeko proposamenak egon dira. Sistema berri bat diseinatuko dugu. Puntuazioak berdin berdin emango ditu Falopek baina sailkapena egiteko momentuan beti partidu gehienatara datorrenak ez irabazteko, lehengo urtean gertatu zen bezala. Proposamen bat egingo det hitzegindakoarekin ea jendeak onartzen duen. Hitza beti herriari eman behar zaio.

P.D.(2): Nola zabaldu ditzakegu bide berriak gure herrian?

19 comentarios:

Trole dijo...

Puntuazio berriaren proposamena:

1- Sailkapena puntuen batazbestekoaz egingo da.
2- Ez etorritako partidu bakoitzagatik %1,5-eko penalizazioa egongo da.
3- Gutxienez denboraldiko partiduen erdiak jolastu behar dira (13 partidu).

Guzti honekin jokatutako partidu zenbakiak garrantzi pixkat galtzen du eta puntuazioak berak pisu gehiago hartzen du. Hala ere, partiduetara etortzeak oraindik ere garrantzia edukiko du penalizazioa kontutan hartuz.

Jendeari zer iruditzen zaio?
Eman zuen iritzia!

P.D. Lehengo urteko sailkapena rekalkulatu det eta txapeldun berdina ateratzen da. jajaja.

Spirou dijo...

Kaixo jende!!!

Por mí ya sabes que bien.

Habría que hacer alguna que otra prueba para ver si la penalización es justa o habría que subirla un poco...

Es importante jugar bien, pero en este equipo lo es aún más acudir a los partidos. Aunque es cierto que es una pena que gente como Aran, que teniendo una puntuación alta y una implicación excelente, no pueda acceder al UF por sus compromisos con el equipo femenino., por lo que la correción me parece perfecta.

Saludos!!!

P.D.: La crónica perfecta y las puntuaciones, en mi opinión, muy acertadas.

Trole dijo...

He hecho pruebas con 3%, 2% y con 1%.

La verdad que 3% es altísimo.

2% se quedaba un pelín alto y 1% demasiado bajo. He estado a punto de poner el 2% pero al final ni pa ti ni pa mi. 1,5% y point.

Creo que sale bastante justo.

Por ejemplo lo del año pasado:

Clasificación antigua:

1-Trole:21 par. 118,0 pt 5,62 pt/p
2-Aran: 20 par. 112,5 pt 5,63 pt/p
3-Lop: 23 par. 110,0 pt 4,78 pt/p

Clasificación nueva:

1-Trole:21 par. 118,0 pt 5,37 pt/p
2-Aran: 20 par. 112,5 pt 5,29 pt/p
3-Gazta:14 par. 79,0 pt 4,80 pt/p

Anónimo dijo...

jende!!!!

Egunero harroago nago ekipo eta batez ere TALDE honetaz!!!
Kronika bikaina kokakol!!!

Inplikazioarena ere, ba eskerrik asko, aurten batez ere, hori eta askoz gehiago emateko gogoa gero eta handiagoa da.
3.denbora ere bikaina... Meri!!!! acabé con 2 chicas... Miguel testigo!!je,je, hurrengoan, a aguantar 1 poko mas!!!!
PD..Politikariek afarian erakutsi zenuten jakituria eta ERRESPETOA izango balute...

Izan ongi!!!
Animo G HANDIA!!!! ta 1000 sker du ron and troli!!!!!!

LISENSIADO!!!!

Anónimo dijo...

jende!!!!

Egunero harroago nago ekipo eta batez ere TALDE honetaz!!!
Kronika bikaina kokakol!!!

Inplikazioarena ere, ba eskerrik asko, aurten batez ere, hori eta askoz gehiago emateko gogoa gero eta handiagoa da.
3.denbora ere bikaina... Meri!!!! acabé con 2 chicas... Miguel testigo!!je,je, hurrengoan, a aguantar 1 poko mas!!!!
PD..Politikariek afarian erakutsi zenuten jakituria eta ERRESPETOA izango balute...

Izan ongi!!!
Animo G HANDIA!!!! ta 1000 sker du ron and troli!!!!!!

LISENSIADO!!!!

Anónimo dijo...

AH!!!!

puntuaketa sistemarekin ados!!!

MAURISIO

Anónimo dijo...

A mi si la clasificación se queda como la de la derecha por mi como si le poneis el 4.5% TAE

Ondo ibili asteaaaaaaaan

Anónimo dijo...

meri, no te hagas el duro... comenta algo de lo de las 2 neskas....je,je
Maurisio killer; DOBLETE!!!!ja,ja

Trole dijo...

Partidua

Larunbata 19.30 - Berio

Ni duda!

Antropos dijo...

Kaixo!

Oraindik larunbateko eta igandeko bazkariak jeisten ari naiz. Jesuuuuuuuuuuus, beno orain serio Larunbatean 19:30tan Berion, guk baino 2 puntu dituzte. Sailkapen erdian gaude 7. eta irabaziko bagenu Uefa postueara urbilduko gara.

Konbokatoria:

1.-Falop

Spirou dijo...

Kaixo chavales!!!

Yo lo tengo bastante difícil para asistir el sábado al partido.

Tenemos la Asamblea General de Estankeros y empieza a las 17:00h., y supongo que se alargará unas 3 horas.

Ya lo siento...

Ánimo beste guztioi!!!

Gorka dijo...

Pa variar trabajo y no llego ni jart..

Ya podemos empezar a buscar peña debajo de las piedras q 4 tios son muchas bajas...

Y a ver Meri...

No digo más

Anónimo dijo...

arratsaldeon ekipo!todavia stoy kon las largas(no sabeis lo que se podria aguantar en una noche kn 3 kokakolas y un kafe solo,ama!ezin lorik egin).Irakurritakoa ta gero lisensiado ta Du Ron-ekin gelditu behar nintzen.
larunbaterako julen eta nirekin kontatu, ez dena etorriko espi izango da.
puntuazioena ondo iruditzen zait.
p.d.:hos dejo que me empieza a entrar la modorra

Anónimo dijo...

Kaixo jende, Lander naiz. Gutxitan sartzen naiz zuen blogean baino egitean gustora irakurtzen ditut kronikak.
Ni nahi duzunetarako prest nago zuekin jolasteko jende gutxi zaudetenean.
Aprobetxatuko det esateko aurtengo San Silvestre lasterketaren inskripzioak irekiak daudela eta egiteko www.sansilvestredonostiarra.com web orrian sartu.

Eskerrik asko.

Trole dijo...

doaz:

1.-Falop
2.-Astu
3.-Julen
4.-Trole?? duda oso handia



ez doaz:

-Popes
-Espi

Anónimo dijo...

Epa ekipo!

Espi, Popes, Barrilete eta Aritz ezin dira etorri eta Ian Luka zalantza, Merinok ere zail dauka!! Jende bila hasi beharko dugu, Lander etor dadila, Pujolekin ere hitz egin dezakegu. Zer dakigu Gariri buruz? eta G handia? Aiooooooooooo!

1.-Falop
2.-Astu
3.-Julen
4.-Trole?? duda oso handia
5.-Lander

Anónimo dijo...

Kaixo gende. Me voy de farra en 5 horas...eternas se me hacen jajajaja.

Va a ser complicao q pueda ir por la hora :S pero a ver si me dan un partio prontico y voy.

Lo de las dos neskas...yo sigo a "TWO CANDELS" osea a Dos velas como todo kiski...

Morena miaaaaaaaaaa pero cuando tu boca me toca me mataaaaa...5 son tus contienentessss en tus medias calienteeeeees

Trole dijo...

Gari badoa!

1.-Falop
2.-Astu
3.-Julen
4.-Lander
5.-Gari

Ni seguraski ez!

Badaezpada me kito de la konbokatoria.

Jendea behar da!!

Anónimo dijo...

Kaixo jente! Momentuz egoera:


1.-Falop
2.-Astu
3.-Julen
4.-Lander
5.-Gari
6.-Gazta
7.-Landerrek norbait lortuko du!
8.-Merino?
9.-Trole?