2008/11/29

EZ DIOGU BELDURRIK NEGUARI!

Larunbat honetan sailkapen erdian geunden bi taldeen arteko norgehiagoka jokatu genuen Estanko Mendizabal eta Ingeniaria Syslanek. Uefa postuei hurbilagotik begiratzeko aukera paregabea zen baina sutsu ahalegindu ginen arren ez genuen emaitza onik lortu. Pena da horrelako aukerak ez baitugu maiz izango…

Astean zehar bagenekien taldea osatzeko bereak eta bi ikusiko genituela eta horrela izan zen. Azkenean bertako 5 jokalari joan ginen; G handia, Gari, Asta, Julen eta Falop. Eskerrak Lander eta Arakaitz Antia etorri zirela bestela… Españiako Estatistika Institutuan lan egiten duen funtzionario apaizarengatik izan ez balitz…

Partiduari honela ekin genion: Falop atepean, argi geratu zen Meri eta Lisensiado Aranen atzetik dagoela eta 3. atezaina dela, Astudillo eta Gari atzean, G handia euskarri, Julen eskuinean eta Lander ezkerrean , Antia aurrelari. Bada Vila Real taldean Arkaitz Antia jokalariaren antza duen jokalari turkiar bat…

Partidua ez genuen bat ere gaizki hasi, hasieran errezeloz begiratzen genion aurkariari baina berehala jabetu ginen baloiaren jabetza gurea zela eta beraien zelaian itxaroten gintuzten. Hasi al gara jada aurkariak izutzen ? Ez genuen gol aukerarik sortzen baina beraiek apenas zaplatzen zuten gure area. Jokaldi on batean eta baloia ederki ukituz 1-0 aurreratu ginen G handiaren golari esker. Ze poza! Apurka apurka guregan sinesten hasi ginen eta partidua nahiko kontrolatua genuen. Baina a ze zoritxarra! Falop (bertsoak) abestea gustatzen zaio eta gelditu beharreko baloi batek sarea laztandu zuen. Belar sintetikoa luzeagoa zirudien… baina handik minutu batera Garik sekulako zartako jo eta a ze nolako gola! Gogoratzen al duzue Castillos Huescari sartutako hartaz…

Deskantsura 2-1 iritsi ginen eta harro geunden egindakoaz. Bigarren zatian baloiaren jabetza gurea zen baina agian luzeegi jokatzen hasi ginen eta baloia errazago galtzen genuen. Honela, kontraerasoen bidez markagailua iraultzea lortu zuten, azkenean 4-2 galdu genuen. Golen bat gehiago sartzeko aukera ere izan genuen. Gogoan dut, bikainki ateratako falta bat, Garik erdiratu eta Antia turkiarra iritsi ez zena…

Gure liga aurten sailkapen erdian dago. Guztiak gorantz goaz eta berdin da zein jokalari goazen, Estanko Mendizabal futbol7 taldearen ibilbidea handitzen doa bai zelaietan baita zelaietatik kanpo ere.

Datorren aste-bukaeran ez dugu futbol partidurik; negua urbilago egongo da baina horrela jarraituz gero…


Nor baino Nor:

Falop: ABESLARI (5,5) Gogotsu hasi zen, baina ilusioari patxada eta erantsi behar zaizkio. Nahi izan zuen baina…

Astudillo: BEHIA (6,5) Taldearen jokoarekin sendotzen ari da. Atzean lan eskerga ikaragarri da! Behor izateari utzi dio.

Gari: ZENTZUDUN (6,75) Zentzuz jokatzen duenean eta aztoratzen ez denean, jokalari ona defentsa lanetan oso ondo aritu zen.

G Handia : ERAIKITZAILE (6,5) Beti aipatu izan dut bere defentsa lana, baina berriro ere erakutsi zuen aurrerago jokatzeko gauza dela. Taldea zuzentzeko ardura hartu zuen.

Julen: GAIXO (5,5) Asko egin zuen gizajoan agertzearekin erdi gaixo zegoen eta juxtu juxtu bukatu zuen partidua. Gehiago inplikatzen ari da.

Lander apaiza: TALDEKIDE (6,25) Apurka apurka taldearen dinamikan sartzen ari da, Bloga astero irakurtzen du eta jendea falta denean etortzeko prest dago, fitxa egingo nioke jendez larri gabiltza eta honelako partidu gehiago egongo dira.

Arkaitz Nihat: KORRIKALARI (6) Nabaritzen zaio korrika egiten ohituta dagoela, hankekin jokatzea kostatzen zaio baina hor egiten da.

P.D. Popes, aste-bukaera honetan jokatuko al dugu duela aste batzuk jokatu ez genuen partidu hura?...


21 comentarios:

Trole dijo...

Ondo zeok Lop!!!

Oraingoan rekord guztiak hautsi dituzu!! Igandean kronika zintzilik!!

Pozten naiz partiduaz gozatu zenutelako.

Pena bat partidurik ez edukitzea, ea zeozer montatzen degun.

Aio.

Aran dijo...

BEHORdizula ASTU!!!

Aran dijo...

TALDE, BADIRUDI ITXURA POLITA eman zenutela, asko pozten naiz!!!!!

bide zuzenetik gaude
zorionak Gian Luca Gazta!!!

josu, k te pilla!!!

Trole dijo...

Seri un honor ser pillado por Gazta!!

Anónimo dijo...

Huurraaaaaaaaa

Anónimo dijo...

Epa Team!

Partidua Larunbata 13 19:00 Usurbilen....

1.-Falop

Anónimo dijo...

ni ere banoa
1.-falop
2.-astu
3.-?

Trole dijo...

ieuuuup!

1.-falop
2.-astu
3.-Trole
4.-Gari
5.-

Goazen!!

Anónimo dijo...

... esto no hay quien lo pare !!!!

1.-falop
2.-astu
3.-Trole
4.-Gari
5.-Gazta
6.- ?

Anónimo dijo...

Siento cortar la cadeneta, baina, neskekin partidua dakat añorgan, ta gainera Oier ez dago, beraz, os quedais sin mi corta-pega!!

Zorte on estankeros!!!!!!
MAURIZIO LIZENTZIATUA

Anónimo dijo...

1.-falop
2.-astu
3.-Trole
4.-Gari
5.-Gazta
6.- Meri?

Nahiko pronto da partidua baina saiatuko naiz. Confirmaré asistencia o desasistencia lop!

Gora StanK

Anónimo dijo...

Epa ekipo!

Miguel etorriko al da? Pujol eta landerro mezua bidaliko diet etor daitezkee? Zer dakigu Julen eta Asturi buruz? Aiooooooo

Anónimo dijo...

Goizeko rdu hautean edonola idazten dut, barkatu!

Trole dijo...

Astu listan dago!!

Gorka dijo...

Sentitzen det baina Iruñera noa...berriro lana...

Animo ta ea irabazten dugun..

Anónimo dijo...

popes te echo de menos cariño....

Anónimo dijo...

espi ez dator, baina julen bai
1.-falop
2.-astu
3.-trole
4.-gari
5.-gazta
6.-meri?
7.-julen

Anónimo dijo...

Epa! Pujol badator...

1.-falop
2.-astu
3.-trole
4.-gari
5.-gazta
6.-meri?
7.-julen
8.-Pujol
9.-Miguel?

Trole dijo...

apa lagunok

miguel ta meri baldin badatoz... Ekipazo!

Animooo!

Anónimo dijo...

Epa ekipo!

Miguel ezin da etorri eta Merinorena zaila ! Lander etortzeko prest!

1.-falop
2.-astu
3.-trole
4.-gari
5.-gazta
6.-Lander
7.-julen
8.-Pujol

Ez datoz: Meri?, Miguel, Aran, Espi, Popes, Osesis,...
Eutsi goiari! Aupa Estanko!

Anónimo dijo...

Aupa ekipo! Azken orduko berri zoragarria... atezaina dugu.

1.-Falop
2.-Astu
3.-Trole
4.-Gari
5.-Gazta
6.-Lander
7.-Julen
8.-Pujol
9.-Merino

Aupa Estankooooooo!