Berandu nator baina lasai azkenean iritsi naiz. A ze nolako astebukaera! Bai larunbata eta Igandea gelditu gabe aritu naiz gora eta behera. Larunbat arratsaldean Miguel Boseren kontzertuaren aurretik Zubietan Estanko Mendizabal Futbol7 taldeak partidua zuen.
Arritzekoa bada ere, partidua hasi baina 30 minutu lehenago 7 jokalari bertaratu ginen Errealak entrenatu oi duen kirol instalakuntzetara. Badakizue, egunei, esaldiei, aurpegiei eta keinuei erreparatzen diedala, puntualitaterarena zerbait kasuala da ala taldeak duen inplikazioaren adierazle?
Zelairatu genuen 7koa: Julen Lazkaoko morroxkoa atezain, G handia eta Astudillo atzelari, Lisensiatua euskarri, Julen eta Espi hegaletan eta Trole aurrelari. Popes eta Falop, beste behin, aulkian geratu ziren. Partidua hasita Barilete Do Ron iritsi zen...
Jakin bagenekien aurean genuen taldeak Liga hasiera ona egin zuela eta gol asko sartu zituela bere bi norgehiagoketan. Partidua hasi eta berehala oso talde serio ikusi genuen. Atzean, defentsa lanetan gogor aritzen ziren, gure eraso ahaleginak gogor mozten zituzten eta baloia hanketan zutenean ere azkar mugitzeaz gain zentzuz jokatzen zuten.
Partidua nahiko orekatua izan zen, ikusleentzat, neskalagun zein txakurrentzat ez zen bat ere ikusgarria izan baina bertan geundenontzat horrelako partidu leiakorretan norbere burua ikustea gozagarria da. Atzean sendo iraun genuen bitartean, taldea txukun aritu zen. Baloia mugitzea kostatzen zitzaigun, ez geunden erabat eroso. Lehenengo gola jaso genuen arren ez genuen burua makurtu.
Bigarren zatian 1-0 gindoazela taldeak eta gure jokoak gora egin zuten eta bi gol aukera garbi izan genituen... emaitza onen gosez gaude! eta honek taldearen leihakortasuna sendotzen du eta hobeak egiten gaitu. Bi gol gehiago jaso genituen eta azken emaitza 3-0ekoa izan zen.Argi dago gure aurkaria 2. mailara igortzeko taldea dutela baina gure taldeari begiratzem badiogu zein da gure xede nagusia? Uefako postuetan egotea!
Partidu ostean Kotxe tuneatu batean Amarara itzuli nintzen Miguel Boseren kontzertura joateko asmoz. Aurreiritziak albo batera utzita, oso ondo pasa nuen, kafea jartzen didan beltzara alboan bainuen.
Nor Bainoa Nor:
Julen (6) HANDIA gure atea zaintzen dutenen maila taldearen baina handiagoa da. Bejondeizula! eta nahi duzunean gure ateak zabalik dauzkazu.
G handia (5) JUSTU aurkariek estu hartu zuten, taldeak bezala sofritu zuen.
Astudillo (5) BORONDATEA Defentsan txukun berari ere sufritzea tokatu zitzaion.
Lisensiado (5) ZORIONAK Ze pena horren egun berezia gure garaipen batekin ezin ospatua. Distantzia luzean irabazten omen duzu...
Julen (4,5) LARRI Txapelketara eta taldera egokitzena ari da. Zenbait momentutan anarkiko xamarra da tokia galtzen du.
Barrilete (5) BERANDU Partiduan sartzea kostatu zitzaion eta gure jokoak nabaritu zuen. Taldeak behar zaitu baina ez ahaztu zuk ere behar gaituzula.
Espi (4,5) KANPOAN Kaliatea badu baina gehiago inplikatu behar du. Gogo handirik gabe!Apatiko xamar...
Trole( 4,5) MOTEL Botere fisikoa ez da bere ezaugarri nagusi izan , txispa falta zaio. Taldearen alde lanean ari da.
Popes (4,75) BADOA Lier etorri daiteke errekalamazioak egitera, je,je,je... Aurten aurrerapauso sendo bat eman behar duzu. Lasaitu eta ekin jokoari!
Falop (4,5) IKUSKIZUN Honela pasa du astebuakera... Txapelketaren erritmoa hartzea kostatzen ari zaio.
P.D:" Morena mía.....nadie como tú me sabe hacer café!"
10 comentarios:
Domingo 19/10
11:00h. - Félix Garín (Jesuitas)
1. Miguel.
Epa!
Ni ere joateko prest, ea joko bolada onak irauten duen...
1.-Miguel
2.-Falop
Ieup!!
1.-Miguel
2.-Falop
3.-Garikoi
4.-Jan Luka
5.-
Kaixo! Gauza arrorik pasatzen ez bada ni hor egongo naiz!!
Vamos gudaris!!
1.-Miguel
2.-Falop
3.-Garikoi
4.-Jan Luka
5.-Merinus
1.-Miguel
2.-Falop
3.-Garikoi
4.-Jan Luka
5.-Merinus
6.-Julen
7.-Aranbru
8.-Gazta ??
Ni Espi, Ni Astu
Bueno peña pues os confirmo: tengo partido a las 5 en zalla. Si tenemos en cuenta que hay que estar en tercera a las 3.30 y es 1 hora de viaje...quedaré cone l árbitro a las 2 mas o menos. Así que juego y no me podré quedar para celebrar la victoria xD.
Nos vemos en gros peñaaaaaaaaaaaaaaaaaaa
1.-Miguel
2.-Falop
3.-Garikoi
4.-Jan Luka
5.-Merinus
6.-Julen
7.-Lisensiado
8.-Gazta
9.-Popes
No se vosotros pero yo sali de muy mala ostia del partido...
Y yo no digo nada pero para que Lisensiadoooo se mosquee con el árbitro...algo raro pasa.
Por comentarlo nada mas.
Pasar buena semana estankeros
Un abrazo!
Mira Lop
no hay cosa que más me jodiera en la uni que pencar con un 4,75...baina gauza bat esango dizut...ikusitakoa ikusita...oso esku zabala izan zara eman dituzun notekin. Menos con mi primo...que ahora me entero que se llama Julen...jode...y yo toda la vida llamandole Mikel...mi tia me podía avisar no?¿?¿
Publicar un comentario