2008/10/06

Behelainoaren atzean ...

Igande honetan urteroko usadioari jarraituz Iruran Kilometroak festa antolatu zen. Bertara, euskararen alde ibilbidea egitera, jende andana gerturatu zen... euskarak bere bidea egin behar du eta guztiok behar gaitu. Estanko mendizabal fubol7 taldearen ibilbideari ere antzeko zerbait gertatzen zaio.

Goizeko 8:00tan iratzargailuak jo zuenean, ez nuen bat ere gogorik Beasainera joateko eta are gutxiago futbolean aritzeko. Pena handiz, ohekidea bertan utzi eta Anoetako dorre handira gerturatu nintzen peroidiko eta guzti. Lehenengo atsekabea!! Bruesaren estreineko partidua ACBn eta esku hutsik bueltatu ziren Pablo Lasoren mutilak.

Nahiko puntual Aritz Lisentziatua eta Crazy Meri agertu ziren. Gure inguruan neskatxa "bero" bat zebilen, gau pasaren arrastoak antzematen zitzaizkion. Gure gau pasa egileak Andy Pankoren antza hartu zuen baina saskia urrun geratu zitzaion.Barrilete eta Popes ere bertaratu ziren, eta han geundenok Beasainerako bidea hartu genuen.

Kotxe batean Lisentziatu Panko, Popes eta ni sartu ginen. Bertan hitz egindakoa bertan geratuko da baina honelako momentuek zentzua ematen diote bai kirol jardunari baita bizitza berari ere.Bejondeizuela!

Domeka goizek beldurra sortu oi dute. Ez dugu jakiten taldekideak zein egoeraten agertuko diren eta zalantzak oikoak baina handiagoak izaten dira. Joan zen astebukaeran partidua hasi aurretik bazen esperantza izateko adierazleren bat edo beste: Barrilete, Espi, taldekideak nahiko egoera txukunean...

Zelairatu genituen 7 jokalariak: Merino atepean, G handia eta Astu atzean, Barrilete euskarri, Espi eta Popes hegaletan eta Lisentziatu Panko aurrelari. Gari eta Falop zelai ertzean adi, ateratzeko aukera noiz iritsiko zain!

Norgehiagoka nahiko orekatua hasi zen eta taldeari tokia ondo hartzea kostatu bazitzaion ere aurrera egiten ahalegindu zen. Ahaleginak eta zelai gaineko aktoreek zerikusi zuena izaten dute. Lehenengo gola jaso genuen eta Espiren jokaldi on batek 1-1 igo zuen markagailura. Gure pozak gutxi iraun zuen handik gutxira 2-1koa sartu ziguten eta honela bukatu genuen lehenengo zatia. Sentsazioak ez ziren txarrak baina beharrezkoa zen urrats hori ez genuen ematen.

Bigarren zatian taldeak partidua irakurtzen asmatu zuen eta garrantzitsuena norberak taldean duen errola bazekien. Honela Gariri legezko gol bat anulatu zion epaileak, baina hurrengoan bai asmatu zuela... konturatzerako 3-2 aurretik geunden Gariren eta Barrilete nekatuaren golei esker. Aurtengo estreineko garaipenera urbiltzen ari ginen... Falopek jaurtiketa bat egin zuen eta atezainaren laguntzarekin ate barrura joan zen eta 4-2 aurreratu ginen.A ze poza! garaipena ia eskutan eta falopen zoramena! Atz lodia ahora eraman zuen eta saltoka hasi zen.Gertukoek soilik dakite keinu horren zergatia. Inguruko irrifar axolagabeek niri bost! Aurkariak estutu gintuen baina haien joko enbatari ondo eutsi genion.Lisentziatuak taldearen 5. gola sartu zuen eta norgehigoka erabat bideratu genuen. Azkenean 5-3 irabazi genuen!

Orohar taldeak igorri zituen sentsazioak onak izan ziren. Normalen gure aurrelaria erreferentzi argia da gure jokoarentzat baina atzo taldeak bi ezaugari izan zituen mugikortasun handia eta jokalareien polibalentzia.

Euskarak bere alde urrats asko behar ditu, gure atzoko partidua gure ibilbidean beste pausu bat izan zen. Bidean geundela behe lainoen atzean eguzkia antzematen zen, baten batek ilargia ikusten bazuen ere.

Nor Baino Nor:

Merino SEGURU (7) Zein garratzitsua den beremea duen atezain bat izatea! Asteburu honetan ere merituzko geldiketak.

Astudillo TEMATI (6,5) Saiatzen da eta defentsan sendo dabil baina baloia duenean gehiegi gidatzen du.

G handia HELDUTASUNA (6,75) Jokalariak heldutasunera iristen direnean urte onenak ematen omen dituzte. Txukun!

Barrilete Do Ron KAPIATAINA (6,75) Partidurik onena egin ez bazuen ere, taldeak bere presentzia nabaritzen du. Gure zelai gaineko arima!

Espi KALITATEA (7) Jokalari bakoitzak bere ezaugarriak ditu, eta bere azkartsunaz gain kaliatea du. Futbolean jokatzen daki eta poztasun handiak emango dizkigu. Zorionak debutarengatik eta sartutako golarengatik!

Popes GORUNTZ ( (6,5) Lehenengo hogei minututan ikusitakoak denboraldi osoan zer eman dezakezun adieraz dezake. A ze geldiketa egin zizun atezainak!

Gari MOTORRA (7,25) Zilindrada handikoa eta edozein tokitarako egokia. Sakontasun eman zigun indarra emateaz gain.

Lisentziatu Panko NEKAT(U)(I)TA (6,5) Bilabonan sartu ez zuen gola Beasainen sartu zuen. Bigarren zatian nekeak bere jokoan eragina izan zuen.

Falop BIDAIKIDE (6,5) Aurredenboraldian agindutako 4 goletatik lehenengo sartu zuen. Horrenbeste ajola al du nola ospatzen ditudan golak? Hobe da gauzak bizitzea eta ez...

P.D: Garaipen gosez dago taldea, baina noizko lehenengo afari edo bazkaria?

17 comentarios:

Anónimo dijo...

Aupa Lop,

... egia esanda eskertzekoak dira zure hitzak, zer errexa den gauzak ondo dihoaztenean positiboki idaztea, ezta ?
Zure ikuspuntua behintzat neria baino positiboagoa da, edo hori izan ziren nire sentsazioak futbol zelaian....
Baina nere ustez bide zuzena hartu degu ta gertuago gaude lehengo denboraldiko bukaeran egin genuen jokotik... Gainera jende berria etorri zaigu ta nire ustez gure maila altuagoa izan beharko luke, ta hori da bidea gure joko maila igotzea....
Beno, reflexio honen ondoren lanera bueltatu beharko det...

ZORIONAK ESTANKO !!!

Anónimo dijo...

Joe... Para un día que el patrocinador se estira y reparte unas camisetas y unas mochilas... ¡¡¡Ni una mención!!!

















Jejejeje!!!

Anónimo dijo...

Hau da bidea ekipo!!Ze gozada da taldea ondo jokatzen ikustea. Naiz eta irabazi oraindikan askoz gehiago egin dezakegu!!Ondo ibili astean!!

Patrocinador IDOLO

Gora ESTANKOOOO


P.D. Reunion gastronómica nahi duzuenean

Anónimo dijo...

Era el primer partido de esta temporada y mejor imposible...
Hablaba antes con Lop y le decia que en el tiempo q llevo con Amara/E.Mendizabal no habiamos jugado (creo) un partido asi...y encima ganar.
Entiendo cuando gure kapitaina dice que prefiere perder 2-1 q ganar 7-0, pero palmar muchas veces sin merecerlo terminar por rayar jeje..y el otro dia ganamos porq la 2ª parte fue casi perfecta..
Gazta tiene toda la razon cuando dice "zer errexa den gauzak ondo dihoaztenean positiboki idaztea, ezta ?" pero creo q hacia falta poder hacerlo..
Por supuesto q tenemos margen de mejora y en eso esta el tema...seremos capaces?
Este finde contra los lideres tendremos otra revalida..
Vamos por buen camino..y por lo menos mis sensaciones son diferentes a las de otras veces (por lo menos el otro dia en el descanso pese a ir palmando habia otro giro)
No se, es pronto para todo..pero iwal este año va y jugamos a futbol jeje
p.d1:Miguel las camisetas y minimochila de puto lujo..mila esker egitan
p.d2:Lop mas viajes en coche juntos hacen ekipo..no solo las cenas/comidas (q tb eh)
p.d3:aunq me chine por unos minutos con el toy de acuerdo con q Gari hizo un gran partido y si le sento mal mi chine q me disculpe joder q no queria chinarme...ya me conoceis

ESTANKERO NAIZ TA HARRO NAGO

Anónimo dijo...

Epa!

Partidua larunbatean 18:00tan Zubietan "de Lujo..." Anoetara zoaztenentzat ez hain ondo!

Konbokatoria:

1.-Falop

P.D Popes Igandean hiru hondartzak bai! eta Bruesa ere bai...

Spirou dijo...

Amara Berri Regional juega a las 17:30h. en Martu.

A ver cómo me las arreglo.

Gorka dijo...

Ahora no hay q abandonar...encima los gudaris de la real no hacen mas q darnos motivos para q vayamos como locos el sabado...

1.-Falop
2.-Popes

Spirou dijo...

ZORIONAK GAZTA!!!!!

35 urte!!!!

ZORIONAK BENETAN.

Si yo libro de los regionales -tengo que negociarlo con Patxi- voy a jugar, no a ver a la Real...

Anónimo dijo...

maurizzio ere!!!

Ados nago esandako guztian!!!
Talde (eta ez bakarrik ekipo) honek itxura ona dauka, bakoitza bere tokian, gogotsu!!!

Zergatik ez lehenengoei aurre egin?
Estanko 4 ever!!!

Esk asko arropagatik mikelon!!!

Zorionak gaztakus!!!!

Trole dijo...

Joder!! a ze banda!!

Pa un dia que falto y me organizais semejante partido!!

Tendré que ir penssando en faltar a mas no? ;)

Y tu Popes? primer match y ya txinandote kon Gari? kagüen todo...

Patrozinatzaile!! me habrás guardau alguna mochila y alguna camiseta talla XXXXXXXXXXXXXL, no??

konbokatoria:

1.-Falop
2.-Popes
3.-Lisensiado Red Bull
4.-Jan Luka Troli (oraingoan ez zerate nitaz libratzen)
5.-Gazta?
6.-Gari saiatzen ari da.Zaila dauka
7.-Miguel (Patxi dejanosloooo!!)

Gorka dijo...

No quisiera joder el buen rollito y la ilusion pero me parece molto importante que Meri venga..y no se q me da q a esa hora el sabado pite en vete tu a saber donde...y sin goalkeeper...malo..
mañana a la tarde sabemos la ultima hora...
a ver si astu-espi-julen dan señales
y gari confirma...

animo estankeros

p.d: zorionak gaztakus..me apunto la fecha jeje

Anónimo dijo...

Voy a ir por partes (como Jack el destripador) para que luego no me echeis en cara mi falta de coordinación en lo escrito.

Tengo la peor resaca desde año nuevo de 1999 xD. En las ultimas equpo jajajaja. Ahora es cuando tengo que decir la mítica de: NO VUELVO A BEBER MAS xD.

Segunda cosa, LISENSIADO, dime que tomas para poder estar sin dormir ni ostias...yo tengo clase ahora y creo que me puede dar un coma ahí dentro.

Tercero, jodido lo del partido tios...supongo que tendré PREFERENTE y pitaré a las 4 lo más probable...

Os comunicaré algo en cuanto lo sepa.

GORA RESAKASTANKO!!!!

P.D. La LITUANIIIII AN PUAAAA

Spirou dijo...

No estarí de más ir mirando a alguien que pueda jugar de portero el sábado...
Es una pena que la buena línea que llevamos se rompa porque no tengamos un portero de garantía.

Yo al 60% sí y subiendo...

Trole dijo...

Miguel, pues si vienes no se te olvide mi correspondiente camiseta y moxila!!

;)

Trole dijo...

Gari EZ dator...

Nola gabiltza jendez??

Anónimo dijo...

En fin chavales..no hay nada mejor q tener contactos ande sea...

We´got it!!

Habra goalkeeper...y creo q de garantias...de la gipuzkoa profunda, un gudari, pero mas majo q la ostia, pues..

convocatoria definitiva?

1.-Falop
2.-Popes
3.-Lisensiado Red Bull
4.-Jan Luka Troli (oraingoan ez zerate nitaz libratzen)
5.-Gazta?
6.-Astu
7.-Miguel (Patxi dejanosloooo!!)
8.-Julen
9.-Espi
10.- Mikel (the goalkeeper)

Espero q Miguel venga porq aqui no sobra nadie y hay q dar la sorpresa!!

Menu para antes del match

Ensalada de pasta (450gr.)
Bistec a la plancha (500 gr.)
Macedonia de frutas (50 gr)

Y todo esto para las 3 como muy tarde en el estomago

Venga Estankers

Spirou dijo...

ZORIONAK LISENSIAAAAADOOOOOO!!!!!

Etzakit zenbat diren baina...

ZORIONAK BERRIZ, BESARKADA HAUNDI HAUNDI BAT!!!

P.D.: Y el menú para después del partido???

-- Ensalada templada de gambas y gulas.
-- Revuelto de hongos.
-- Txuletón de viejo.
-- Volcán de chocolate con helado de mandarina.

¿Qué os parece? Sólo hace falta encontrar el sitio...