Joan zen Ekainaren 6tik 8ra KEMEN (Euskadiko elbarri fisikoen kirol elkartearekin) irteera batera joan nintzen. Urteak daramatza elbarri fisikoekin hainbat ekintza egiten. Bere sorreratik 1994an, etengabe hedatzen doan proiektua da; gaur egun eski, atletismo, txirrindularitza eta igeriketa sekzioak dauzka eta urtero Behobia Donostia lasterketaren ardura ere berea da. Burutzen dituzten jarduera horien arteko bat irteera hau da.
Larunbat goizean Murillo de Gállegon elkartu ginen eta raftinga egin genuen. Oso polita izan zen esperientzia eta bizitzan probatu beharreko zerbait da. Oso jaitsiera lasai da, 5 urtetik gorakoentzat, eta honelako kirol batekin hasteko, gomendagarria. Beldurrak edo ezjakintasunak ez zaitzala geldiarazi! Honen ostean herrian bertan geratu ginen bazkaltzen eta paella oso goxo bat hartu ostean, harri zaharrak ikustera habiatu ginen. Batzuk San Juan de la Peñara joatea erabaki zuten eta gainontzekoek Loarreko gaztelua ikustera joan ginen.
Egia aitortu behar badut zirrara berezia sortu zidan arratsaldeko bisita honek. Urteak neramatzan leku hau ikusi nahian eta azkenean hainbestetan irudikatzen nuena begien aurrean izan nuen. Eraikuntza honen arrastoak, historiak zonalde horretan utzitako lekuko irmoa dira. Barrutik zenbait gauza antzeman daitezke, antzeman diot historian neure ustez fikzio asko dagoelako, baina bada asko hunkitu ninduen gune bat. Gazteluko leiho batetara gerturatu eta a ze paisaia ikusten den, a ze nahasketa gizona, natura nor baino nor… benetan posible baduzue gerturatu zaitezte eta denboraren leihotik jarri zaitezte naturari begira.
Beranduago Aguero herria ezagutu genuen. Badu eliza polit bat bere portiko erromaniko eta guzti, merezi du gerturatzeak. Ez du Loarrek duen handitasuna baina bai bere txikitasunak ematen dion xarma.
Hurrengo egunean, Verticaliaren eskutik zuhaitzetik zuhaitzerako ibilbideak burutu genituen. Altuera, eta han goian zintzilik egon beharrak, dezente urduritu ninduen eta nahiz eta zenbait atal burutu; zaila zen egoerak sortzen zidan ezinegona era egokiz kudeatzea… Goiza, beraz, ongi iragan genuen sustoren bat edo beste izan arren.
Eguerdian bazkaldu eta Donostiarako norabidea hartu genuen. Asteburuko berririk txarrena errepidean bizi izan genuen, irratiak Errealaren Gasteizko tragedia kontatzen baitzigun eta egun horietako zapore goxoa zerbait garraztu zigun.
Hurrengo astean, Huescara egin dugun bigarren txangoa kontatuko dizuet. Horren aurrekaria Blogean zintzilikatu dizuedan Formigaren jaitsierako argazkia. Ondo izan!
P.D: Bidai lagun onak izan ditut baina onena aurkitu dudala uste dut….

3 comentarios:
(Borja)
Ey ekipo! Saludos desde USA!!
Como van los refuerzos para el ano que viene??
Yo finalmente estoy admitido en pamplona asi que de poca ayuda os podre ser la temporada que viene...
Aupa estankO! AIO!!
Epa taldekideak!
Zer egingo dugu Barriletek esan zuenarekin? hilabete honetan elkar gaitezke...Aioooooooooooooo!
Q pasa chavales!
Vista la situacion en la que estamos en este momento y dadas las circunstancias, deberiamos juntarnos antes antes de que acabe el mes y decidir que es lo q hacemos...me encontre con Gazta y comento q staria bien cenar algo (jeje) y comentar..pero bueno como veais...cuando concretemos fecha avisamos a todos y los q podamos vamos..
A Astu habra q preguntarle por si comento algo con sus colegas..y a ver si movemos algo del patrocinio jiji
Ondoizan
Publicar un comentario