ERREALA ZULO BELTZEAN:
Dagokigun tokian gaude. Gogorra da baina azken boladan Errealak erakutsi duen joko mailari erreparatzen badiogu horixe da dagokigun tokia 2. maila. Daukagun zulo ekonomikoa ere ez da nolanahikoa. Egoera ,beraz, ez da bat ere erraza.
Aspaldiko filosofo greziar batek gizakiaren izatea bitan banatzen zuen arima eta gorputza. Non egon da gure taldearen arima? Zertan aritu dira gure jokalarien gorputzak? Badakizue filosofiaren xede nagusietako bat galderak egitea dela eta ez erantzunak ematea. Irakurle nahi izanez gero, elkarrekin erantzunen bila abia gaitezke… alabaina bidaia honetarako aurreiritziak albo batera utzi behar dira eta hausnarketak era eraikitzailean egin.
Egun hauetan jardunean dagoen kirol kontseiluak egin berri duen “due dilligence”aren berri emango die bere akziodunei. Bertan, Errealak duen “benetako” zulo ekonomikoa zenbatekoa den aitortuko du. Zuloaren sakonerak gauza bat argi erakusten du urte askotan gure kirol izaera aholkatzen zuena baino askoz gorago bizi izan garela/direla. Errealak hainbeste diru utzi al zezakeen erdipurdiko fitxaketetan? Loturarik ba al dago gastatu den diru kopuru handi eta hemendik pasatako jokalarien mailaren artean? Egokia al da Errealak Arsenalek baino langile gehiago izatea? Diruak al du guztiaren errua?
Pixkana gakoetara hurbiltzen ari garela uste dut… norbanakoak jakitun izan behar du noraino heldu daitekeen eta mugak non dauden. Azken urtetako buruzagiek nahiz eta horrela ez aitortu, aldaketa filosofikoa eragin dute eta berarekin batera inguru guztia mugitu du. Handi bihurtu nahi genuen baina ez txikitasunak eskaintzen dituen bertuteak probestuz, diruak egingo omen gintuen garaile. Baina zer gertatzen da diru iturria ixten denean?
Denboraldiak iragan ditugu 2. maila gertu genuela jakitun eta akatsak errepikatzen genituen behin eta berriro; gizakia omen da harri berean birritan jausten dena. Mailari eusteko, ez genuen dirua gastatu genuen eta zuloaren sakonera handitzeaz gain argi izpietatik urruntzen joan ginen. Azkenean kanpokoekin asmatzen ez zenez, diru inbertsioak ez zuen behar adinako etekinik ematen eta amildegira jauzi ginen.
Bigarren maila infernua zela zioten duela urte batzuk bertan egondako talderen batek. Infernua baino zulo beltza da, baina ez dugu ahaztu behar kanpoan argi izpiak daudela eta eguzkia ikusteko deseatzen ari garela. Diruak lagunduko gaitu soilik putzutik irteten ?
ESTANKOREN BERRI:
Gure futbol7 taldeko zenbait xehetasun kontatuta nahi nituzke. Joan zen igandean Ikasbide K.Ean taldekide batzuk elkartu ginen eta taldearen jardunaz eta etorkizunaz aritu ginen. Guztiak ados geunden taldearen bilakaera denboraldi amaieran hobea izan dela eta oro har ez ditugula denboraldi hasierako helburuak lortu.
Bertan geundenok, Aritz, Popes, Gazta, Falop eta Trolek taldearekiko konpromisoa berrestu genuen. Uste dugu Astudillok jarraitu nahi duela baina gainontzekoek zer egingo duzue? Kike, Gari, Quint, Oier,David, Barrilete, Meri… eta Borja azkenean zer egingo duzu? Gure taldeko ateak erabat zabalik dauzkazu!
Beraz, 6 jokalari ziur ditugu eta gainontzekoen erantzuna lehen bailenen izatea komeni da. Jarraituko dugunok Ekainak 24 baino lehen 150 sartu behar ditugu gure taldeko kontu korrontean, goian eskuinean dagoena. Honela gutxienez lehenengo ordainketari aurre egin diezaiokegu. Taldearen inskripzio orria internetez bidaliko diet lehengo denboraldiko baldintzekin: larunbatean jokatzea, Matikoxotegin, e.a…
Beno jakitun zarete hartutako konpromisoak zeintzuk diren, orain guztioi dagokigu zerbait egitea, norberak jakingo du “zerbait” hori zertan datzan.
P.D: Eguraldia ere triste zegoen gaur goizean baina ohartu al zarete eguerdian eguzki atera dela?

9 comentarios:
Aupa Kodrila!
Eurokoparen finala ikusteko afaritxo bat prestatuko dugu. Garaiz abisatzen dizuet.... Beno aio eta ondo izan!
Idei bikaina!!
Horrela taldeko afaria, UF ematea, ta norbaiten agurra egin dezakegu batera...
Nere elkartea prest dago nahi badezute..baina berdin zait non egin (telebista daukadana noski)
Ondo izan jabats
Aupa Team!
Zer moduz? Badirudi eztarriak tregua eman didala eta hobeto nago... erosi dugun bigarren eskuko portatiletik idazten dizuet. Beno Igandera arte Españiara noa Noeno herrira Huescatik 5 Kmtara. Iganderako etorriko naiz eta finala zuekin ikustea espero dut.Aio eta ea gorriak final erdietan galtzen duen...Je,je,je.
Aio eta gora Estanko!
Behera gorria!!
Gora txuri, gorri eta berdea!!
Aupa Athletic!
FORZA RAYO
Behera gorriak???? benga hombre, fijo ez baleude jolasten, zu ez zinela futbola ikusten agongo. Beraz, gauzak garbi, GORA GORRIA ETA GORA ESPAÑA!!!!!!!
Entzun nahi zaitut Xabi Alonsoren aurrean "behera gorriak" esaten...
Horrelako jendearekin, ez dakit datorren urtean zuekin jolastru nahi dudan.
Jesus.... Erlantz naiz, nork idatzi du hori???? kobarde.... zuk ere ez dezu hori gure aurrean esaten...gainera izena jarri gabe...en fin, ke mal rollo!!
Bueno ex-ekipo, dagoeneko Txilen naiz, hemen negua da baina han pasa dudan hilabetea baina eguraldi hobea dago, gainera hasi de eskiatzen hasteko garaia, asi ke asteburu honetan mendira, ea horrela futbolaren tximua (monoa????) jeje, kentzen dudan.
Hablando de monos....Josu, hasi ahal dezu pretemporada???
Ale, muxu handi bat guztioi (gorri bati ezik) eta eskerrikasko egin didazuten jarrerarengatik.
Publicar un comentario