2008/06/02

GERO ARTE BAT BESTERIK EZ DA...



Larunbat arratsaldean E.M futbol taldeak 2-2ko berdinketa lortu zuen. Hirugarren astea da taldeak ez duela galtzen eta azken aldiko bilakaera onari eutsi genion. Azken hilabetetan egindako lanarengatik eta emaitzengatik zorionak guztioi!

Azken jardunaldiko norgehiagokak azken aldiko zapore goxoa zerbait garraztu zuen. Irabazteko partidua zen baina zelaiaren gainean tentsio gehiegi antzematen zen. Nire lumak iradokitzen duen tentsio ez zetorren Asiar kontinentetik soilik… irabazteko grinak egiten al gaitu horrela?

Kirol jardunari dagokionez honako 7koa zelairatu genuen: Borja atepean, hiztegia zabaltzea eta hitz egokirik ez aurkitzea frustantea da, Astudillo eta Gazta atzelari, Barrilete, niretzat garrantzitsuagoa da barriletea rona baino, euskarri, Falop eta Popes “Asia conection” eta Trole aurrelari. Gari eta Aranburu zelai ertzean geratu ziren bere aukeraren zain. Azken honek indarrak gorde behar zituen, gauerako noski, eta partidua aulkian hasi nahi izan zuen.

Hasieratik baloiaren jabetza gurea izan zen. Gure zelaia utzi eta aurkariarena zapaltzen genuenean beraien presio hasten zen. Baloi mugitzen ez genuen asmatu eta batzutan gehiegi gidatu genuen. Baloiaren aurrean geundenok estatikoegi geunden eta baloia zuenari aukera gutxi eskaintzen genion. Alabaina lehenengo zatia 2-0 amaitu genuen eta aipatu bezela tentsio asko antzematen zen Martikokotegiko bigarren futbol zelaian. Burutazio bat zetorkidan behin eta birritan “hainbeste aldatu gara gaizki jokatu eta 2-0 irabazten joateko?”

Gure taldearen historia laburrak zerbait irakatsi badigu, partidurik ez dugula erraz irabazten da. Larunbatekoak hau berrestu zuen. Bigarren zatian sufritzea tokatu zitzaigun, 2-1ekoa falta batez sartu ziguten eta ohiko zalantzak areagotu zitzaizkigun. Berdintzea ere lortu zuten ;partidu amaieran edonork irabaz zezakeen. Azkenean markagailuak 2-2 adierazi zuen eta ia gehienak burumakur geratu ginen. Jarrera honek gure bilkaera islatzen du, lehen berdinketa bat eskuratuta pozarren geunden eta azken aldian garaipenak baino ez gaitu asetzen.

Larunbata “Aitzakia” elkartean bukatu genuen lagunez eta neska lagunez inguratuta. Oso gustura aritu ginen hitzekin jolasean, aldamenekoarekin berbetan eta baten batek albokoari xirri ere egin zion. Oso argi daukat talde bat gehiago garela! Eskerrak luzatu nahi dizkizuet guztioi baina bereziki horrelakoak antolatzen aritzen zaretenoi honelako afariek talde izaera indartzen baitute eta harro sentitzen naiz zuen artean tartetxo txiki bat izateaz.

Bukatu dira aurtengo txineak, irribarreak, dutxa barruko xaboi erorketak e.a. Behar den hausnarketa egin ondoren datorren denboraldiari begira jarri behar dugu eta horretarako 15 egun barru ,ekainak 15ean, egingo dugun bazkaria aukera paregabea izan daiteke konpromisoak berritu eta betetzen hasteko.


Nor Baino Nor:

Borja: (7,5) Jardunaldiko MVP! Badakizue zergatik ez dudan adjektibo edo izenik erantsi.

Astudillo: MAKAL (4) Denboraldia bukatzeko ez zuen egun onena izan. Bezperako parrandak…

Gazta: SOLIDARIO (5) Nahiz eta lan txukuna egin Astudillorekin solidarizatu zen lehenengo golean. Gaizki Gz hasten da!

Barrilete do Ron ERTAIN (5,5) Ohituak gauzka gauza onak egitera eta erdipurdiko zerbait egiten duenean gutxi egiten duela dirudi.Sponsor ona, sukaldari txukuna, jokalari…

Popes: LURRIKARA (4) Txinan lurrikarak egon omen dira, ba guk gurea gertu sentitu dugu. Zorionak Lierni!

Aranburu: ARRIBITXI? (6) Zein partiduetaz ari ziren kirolaz ala bizitzaz? Zelaitik kanpo askoz hobea zara…

Gari. UDALTZAIN (6) Datorren denboraldian lanak uzten badio gure kirol jardunaren oinarritako bat. Asko laguntzen gaitu nahiz eta askotan erruak berari bota. Taldeak behar zaitu!

Trole FALOPDUN (5) Beste gol bat Adunako aurrelariarentzat. Urrezko Falopa irabazteagtik mila zorion. Ez ahaztu Falopa dela…

Falop: URDURI (4,5) Lurrikaren eskalan 1,1! Gehiago gozatu behar du! posible al da? Je,je,je…

Erlantz: UMORETSU Seguru tronpeta jotzen duzula? Arpa jotzen hobea zara!!
Tito: ENPERADORE
Tote: PRESENTE
Mari…..: PINPIRINA.
Amets: IRRIFARTSU
Maider:BIDAIKIDE

P.D: Zoragarriak zarete! Aurtengoan gaizki esanak barkatu eta ongi idatziak kontuan hartu! Besarkada handi bat

8 comentarios:

Anónimo dijo...

KIKE
Bueno chavalotes ya veo que estais ganando puntos en estos partidos...
Tampoco podre ir a este partis porque sigo con lo mio..y ademas igual os rompo la racha.
Ya os he ingresado los 150E en la cuenta.
agur y a ganar tambien este ultimo

Anónimo dijo...

Vale Kike tranqui q este lo ganamos de fijo!!

Anónimo dijo...

Aupa team!!!

Hemen aran, zorionak ere guztioi!!!

Gauza bat, uste det urrengo urterako inskripzioa ekainean egin behar dela, horregatik, hona hemen nire proposamena:
TALDEAN 12 INGURU GARA, BERAZ UNAI ETA POPES EZ DIRA EZERTAZ ARDURATUKO, URTE OSOA EGON BAITIRA HORRETAN, BESTEAK MUGITU BEHARKO GARA, EPEAK, KOPURUAK... INPLIKAZIOA

Ni ere oso gustora egon naiz, urrengo urtean, gehiago!!!

Estanko 4 ever!!!!

Gorka dijo...

Vamos a ver...El domingo bazkari en Ikasbide antes de ver como seguimos otro añito en 2ª despues de la enculadita q nos metieron en Gasteiz??

Hay q reservar..y bueno por saber cuantos iriamos y tal y asi hablar del año q viene...

Ya ireis diciendo si eso...iwal la semana q viene alguien entra por aki y contesta..

Spirou dijo...

Kaixo Popes & friends!!

Conmigo no contéis que trabajo en el Atano... Final del manomanista!!!
Y supongo que tendré que estar allí para las 15:30h.
Por cierto, Josu, si consigo queos dejen pasar tendrías que venir a la misma hora que yo... Ya te avisaré.

Anónimo dijo...

Borja soy.

Yo tampoco puedo ir pues me voy a mallorca con los coleguis el sabado 14.

Ya estaremoss!! aiO!!

Anónimo dijo...

Que coño, no va nadie???? pues yo me apunto, con el permiso de Gorka...
Tengo ganas que me conteis vuestra experiencia en gasteiz, jeje
Y por cierto, no os hagais ilusiones, que por dos cenas que haya ido, no quiere decir que quiera volver a jugar con vosotros... ni mucho menos, lo que pasa es que no tengo amigos, nada mas.
Ale, todos al ataque. Muxu.

Anónimo dijo...

Por cierto...por si no habeis adivinado..el de antes soy erlantz.