2008/05/26

UDABERRIA IRITSI DA!


Lehengo astean telebistan eguraldia aurkezten duen gizonak ez zuen eguraldi onik iragarri astebururako. Azken egunetako emaitzei begiratzen badiegu ordea eguzkia distiratsu aritu zela esango nuke . Bejondeizuela!

Larunbatean arratsaldeko 18:30tarako taldeko ia gehienak Beasaingo futbol zelaira agertu ginen, ardi beltzen bat kenduta. Gure aurkariak guk baino 2 puntu gehiago zituen eta azken aldiko bolada onari eusteko aukera paregabea zen. Bazirudien horretarako baldintza egokiak izan zitezkeela eta horrela gertatu zen.

Zelairatu ginenak: Borja Izaskun atepean, izugarria bada bere inplikazioa joko maila are handiagoa da, Gazta eta Astudillo atzen sendo, Barrilete euskarri, Falop eta Aranburu “Salou Conection” hegaletan eta Trole aurrelari. Ardi beltza partidua hasita iritsi zen baina oraingoan bazuen berandu iristeko aitzakia. Aupa txuriak!

Zortzi jokalari soilik joateak bere onurak eta arriskuak ditu. Alde batetik partiduan sartzea eta erabat kontzentratua egotea errazagoa da eta bestalde jakitun gara fisikoki nahiko hanka motz gabiltzala eta honek partidu amaieratan sufritzera garamatza.

Nahiko ongi hasi genuen partidua, bakoitzak bazekien zeukan guztia eman behar zuela taldearen mesedetan. Baloia genuenean zentzuz mugitu genuen eta eroso sentitu ginen Goierriko hiriburuaren belar sintetikoaren gainean. Areatik gertu egin ziguten falta bat oso ongi jaurti zuen Gaztak eta atezainak ezin izan zuen ezer egin. Aurretik jartzea lortu genuen eta norbanako zein taldearen sentsazioak nahiko onak ziren.

Bigarren zatia hasi eta 2-0 igoarazi genuen markagailura Troleren burukada on bati esker, aipagarria da egindako jokaldi osoa , erdiraketa eta Killeraren errematea… momentu horretan garaipena atzamarrekin ukitzen hasi ginen eta hirugarren gola sartzeko aukera izan genuen. Ez genuen partidua erabakitzen jakin eta ondorioz sufritzea egokitu zitzaigun.

Atzera begira jarri ginen, Borjak gure bizkarrak gertuegi ikusten zituen. Aurkariek gol bat sartu eta markagailua estutu zuten 2-1 ipiniz. Asko sufritu genuen baina azkenean sari nagusia lortu genuen: garaipena.

Argi eta garbi esan daiteke E.M taldeak azken aldian duen tendentzia ona dela. Inertzia honek partiduak irabaztera garamatza. Asko dira gure egoera bideratzen lagundu duten faktoreak: bermezko atezain bat izatea, joko sistema aldaketa eta nola ez norberak bere buruarekin exijentzi maila handitzea.

Partidu bakarra geratzen zaigu 2007/2008 denboraldia amaitzeko. Egindako inkestaren emaitzak argi erakusten du ez ditugula denboraldi hasierako helburuak bete. Hala ere egoera ez da hain iluna, badirudi negua pasa dela eta udaberria ikusten hasi garela.


Nor baino nor:

Borja IKUSGARRIA (8) Hiztegian begira aritu naiz duen jarrera eta kirol maila adierazteko adjektibo bat bilatzen.Ez dut aurkitu eta jarritakoa zerbait gerturatzen da.

Gazta: LANGILE (7,5) Talde gizon petoa! Defentsan sendo eta baloia hanketan oso txukun. Gol polita, bejondeizula!

Astudillo: PRESENTE (6,75) Automobilean egindako konfidentziak albo batean utzita, hurrengo urtean zurekin bidaiatzen jarraitu nahi dugu. Atzean ondo baina baloia duenean gauza zailak egiten ahalegintzen da…

Barrilete Do Ron: JUGON (7) Aurka izan deun estatistika haustea lortu zuen eta irabazi genuen. Ez zituen zelai erdian baloi askorik galdu eta taldearen mesedetan lan egin zuen. Asko jokatzen du eta garrantzitsuena ingurukoak jokatuarazten gaitu.

Aranburu: KEZKATI (7) Pasatako astea ez zen onena izan baina aste-bukaerak erakutsi du iluntasunaren ostean argia etorri oi dela. Txukun aritu zen ohiko lan eskerga eginez!

Falop: TXIKI-TXIKI (6,5) El partido se gana así.Uno: el nerviosismo, dos: !que ocasión!, tres. ! Que fallo!, cuatro: !Que subidón!...

Trole: ERREFERENTZIA (7) Gola sartu zuen eta besteren bat ere sar zezakeen. Aurrera begira ondo baina atzera bueltatzea asko kostatzen zaio.

Oier: SARTUTA (7) Beeerandu iritsi arren, buru belarri aritu zen. EZ zuen zalantzarik adierazi eta lan itzela egin zuen. Asteburuan lortutakoagatik zorionak!

P.D: Ondo ereindako uztak fruitu onak ematen ditu. Gora txuriak! Gora beltzak! Ez ahaztu bizitza grisez betea dagoela.

17 comentarios:

Anónimo dijo...

Epa!

Ez dakit jabetu zareten baina Bolgean goian eskubi aldean gure kontu korrente zenbakia ipini dut. Ordaindu ez duenak orain du ordaintzeko aukera. Bestela honatx zenbakia 2101 0011 96 0011963139. Aioooo!

Anónimo dijo...

Aran paridurako prest, me pongo alpreincipio, asi no tengo k kortar ni pegar:)

Gorka dijo...

Zorionak Ekipooooo!!!

Buena victoria la del otro dia eh!! Me alegro molto!

Yo tb prest pal match aunq me pierda la 2ª parte de la Real..mejor asi...no sufro viendo q me va a dar un mal un dia d estos...

Goazen Estankooo Goazen Realaaaa

Spirou dijo...

Beldurra ematen dit azken partidua izana aurkaria ez agertzea baina hala ere, ni ere joango naiz jokatzera.
Hirugarren garaipen segidan lortu behar degu ta!!!!

Anónimo dijo...

Epa!

Azkenean, Lizarrara Igandean noa egunpasa orduan Falop hantxe izango da. Momentuz:

1.-Gazta
2.-Aranburu
3.-Popes
4.-Barrilete
5.-Falop

....

P.D: Dale Estankoooooooo! Aio

Spirou dijo...

Interesgarria izango zan partidu ondoren afari bat egitea... Nire elkartean lekurik badagoen ikusiko det...
Konfirmatuko dizuet baina badaezpada jartzazue zure izena zerrendan etor nahi badezute.

1. du Ron.
2. Merisan.
3. Motorized Gaztakus.
4. We are the Champions Haritz.
5. We are the Champions Oier???
4. U F??
5.

Ekaitz dijo...

Zorionak azken partiduko emaitzagatik.
Ez nau batere harritu Aranek emandako futbol irakaskuntza. Ezta ere Troleren aurrera joateko gogoa eta atzera bueltatzeko aserrea.
Zorionak guztioi eta ea Gasteizen ikusten garen.
Muxu bat nire "Gordito"ari.

Anónimo dijo...

Kaixoooo, Erlantz naiz, zorionak egin dezuen urteagatik, zeintzuk zeaten ikusita, benetan ez nuela espero ain ondo bukatzea...jeje
Afarirako .....prest (inor kontra ez badago...)

1- we are the champion erlantz

Trole dijo...

Jode!! kuanto ilustre!!

Ni ere partidurako pret!!

Gariri buruz oraindik ez dakit ezer.

Afarirako oraindik ez dakit... (Ostiralean beste bat daukat)

ea noiz bidaltzen digun agurtxo bat Arkak!!!

1.-Gazta
2.-Aranburu
3.-Popes
4.-Barrilete
5.-Falop
6.-Trole

Spirou dijo...

1. du Ron.
2. Merisan.
3. Motorized Gaztakus.
4. We are the Champions Haritz.
5. Cheíto Erlantz
6. U F??
7. Irure

Anónimo dijo...

1. du Ron.
2. Merisan.
3. Motorized Gaztakus.
4. We are the Champions Haritz.
5. Cheíto Erlantz
6. U F??
7. Irure
8.-Falop?

P.D: Neskak?

Trole dijo...

nik neskekin proposatzen det.

ea ametsek gogoa duen...

Anónimo dijo...

Kaixo berriz!

Popesekin hitz egin dut eta "kint ez doa, astu kili kolo dabil baina agertuko daeta KIke ez daki..." Beraz partidurako:

1.-Gazta
2.-Aranburu
3.-Popes
4.-Barrilete
5.-Falop
6.-Trole
7.-Astudillo
8.-Borja?
9.-Meri?
10.-Gari?

Trole dijo...

Gari badator

1.-Gazta
2.-Aranburu
3.-Popes
4.-Barrilete
5.-Falop
6.-Trole
7.-Astudillo
8.-Borja?
9.-Meri?
10.-Gari

Gorka dijo...

BUff casi se me salta la lagramilla al ver q personalidades entran en el blog..asustao!! jeje este equipo es mu grande..

Miguel la cena era una idea wapa pero yo tengo otra a escasos 400 metros de la tuya y no puedo faltar aunq tras la cena podriamos quedar...o me acercaria a tomar una a la tuya...bueno q de eso mañana hablamos...

Los q bihar vayan al futbol en el descanso quedamos en la estacion del topo y vamos pa mati? yo ire en motorbike...por si tengo q llevar a alguno..

GOAZEN ERREALAAAA GOAZEN TXAPELDUNNN (voy avisando q vamos a Gasteiz..por si alguno se apunta)

ESTANKOOO 4EVER

Spirou dijo...

AFARIA:

1. du Ron (Miguel)
2. Merisan (Marisol, ez Merino)
3. Motorized Gaztakus.
4. We are the Champions Haritz.
5. Cheíto Erlantz
6. U F?? (Josu)
7. U F E?? (Urrezko Falop-en Emaztea)(Amets)
8. Irure
9. Falop?
10.Irrati FM (Falop-en Maider)

Anónimo dijo...

Borja.

Veo que hay mucha gente pero si merino al final no va contar conmigo si quereis.