2008/04/01

ITZULERA GOZOA

Aste hasiera da, hilabetea ere iragan da eta azken aldiko oporraldi osteko lehenengo lan egunak dira. Astunagoa izango zela uste nuen baina azken asteek niregan utzitako lasaitasuna antzematen hasi naiz... Orokorrean itzulera nahiko gozoa izaten ari da igandean Anoetako atsekabea kontuan hartzen ez badugu noski.

Joan zen larunbatean arratsaldeko 16:00tan E. Mendizabalek norgehiagoka berri bati aurre egin zion. Aurkaria azkena zen sailkapenean eta horrelakoetan orain arte sofritzea tokatu izan zaigu.Jende kopuruz nahiko ongi genbiltzan, atea ondo zainduta genuen baina zalantza bat genuen: Aste beteko geldialdiak nola eragingo zion azken aldian zelai gainean azaldutako sendotasunari?

Guztira 10 jokalari gerturatu ginen Gros auzora, eta baita hiru jarraitzaile ere: Amets, Garazi eta Lier(ni). Eskerrak luzatu nahi dizkiet gu ikustera etortzeagatik eta haien presentziak handiago sentiarazten gaitu gure txikitasunean.

Partiduari azken aldiko sistemarekin ekin genion. Borja atepean, gero azalduko dudanez ez zuen egun onena izan, Astudillo eta Gari Stopper lanetan, Falop eta Aranburu hegaletan “Salou Conection” eta Iosu aurrelari.Zelaiaren albo batean Kike , Popes eta Oseis geratu ziren. Bere aldamenean Gazta aritu zen gure nondik norakoak zuzentzen eta bere entrenatzaile sena azaleratu zuen.Bejondeizula.

Gure antzeko taldeak aurrean ditugunean zalantza dezente sortzen zaizkigu. Normalen talde “handien” aurka ari garenean atzean itxaroten diegu eta kontraerasoren bat edo beste egiten ahalegintzen gara, baina baloiaren jabe garenean eta partiduaren tenpusa eraman behar dugunean gauzak zeharo aldatzen dira.

Partiduak ez zuen dirdira berezirik izan. Partidua nola kudeatu jakin genuen eta burua galdu gabe aritu ginen. Joko aldetik eskas baina azkenean guretzako beharrezkoa zen garaipena iritsi zen. Lehenengo zatian joko erauntsirik gabe 2-0 aurreratu ginen Iosu eta Falopen golei esker. Bideratua zirudien baina deskantsurako minutu baten faltan gure atezaina eta atzelariek sekulako opari egin eta markagailua estutu zen. Zoritxarrez hiltzear zegoen gaixoari hauspoa eman genion.

Deskantsuan ohiko zalantzak, begirada kezkatiak eta batek baino gehiagok belar sintetikoari etengabe begiratzen zion burua ezin altxatuz. Psikologiak gure eguneroko ihardunean eraginik badu futbolean antzeko zerbait gertatzen da. Elkarri animoak eman genizkion, albokoaren esanek barne oreka indartu eta zuhur baina irmo atera ginen. Futbola futbola da eta edozein gauza gerta zitekeen... tamalez 2-2koa igo zen markagailura eta zalntzak areagotu ziren. Gure barneko ahotsak “ berriro ez!...” oihukatzen zuen. Zorionez Aranburuk 3-2 igoarazi zuen markagailura eta gizalegez jokatu eta atezaina agurtzera joan zen. Momentu horretan kirol psikologiak eta giza izaerak elkar besarkatu zuten. Emaitzari eusteko kapaz izan ginen eta epaileak amaiera adierazi zuenean aspaldi generaman zama arindu zen.

Sailkapenean jauzi txiki bat egin dugu eta 11. postuan kokatu gara. Aste bukaera honetan Ezproi garagardotegiaren aurka jokatzen dugu ; gu baino postu pare bat aurrerago daude. Jarraituko al du gure gorakadak?



Nor Baino Nor:

Borja GOZO GAZI (4) Gaizki ohitu gaitu, jakitun izan behar dugu gizakia dela eta akatsak egin ditzakeela. Geldiketa onak ere egin zituen. Zalantzarik gabe urteko fitxaketa onena.

Astudillo ITOTA (3,5) Beroak ere eragina izan zuen guztiongan baina gorputzari buelta eman ezinik aritu zen. Sari nagusi asko ala?

Gari AZ(S)TORATUTA (5) Indarra eta kemena. Hori guztia bideratzea dagokigu. Aztean Stoperrak badaude zelai erdiko hegalean aritu behar du.

Aranburu LIZENTZIATU (7) Gola eta talde lana. Pixka bat astun eta erritmoa hartu ezinik? Babarrunengatik? Lizentziatu egin zara eta doktoradutza noizko?

Falop SALTSER0 (6,5) Gustura aritu zen eta barrua zeraman elastiko berdea erakusteko gogo handia zuen. Zorionak!

Quintana BERPIZTU (7) Salamankako aste nagusiak eraginik izan al du? Berpiztu egin zaigu eta eskerrak zelai erdi horretan faltak egiten dituen norbait dugula.

Ose(i)s LARRI (4,5) Fisikoki larri eta baloia duenean nahi du baina kosta egiten zaio. Ikusi bai burutu....

Kike TXUKUN (5,5) Bere izaera bezala. Apurka taldera eta jokatzeko erara egokitzan ari da. Lanagatik lo gutxi eginda etorri zen. Eskertzekoa!

Popes OZPIN (5) Momenturen batean Figo itzuli zela iruditu zitzaidan, pena erdiraketarekin ez zenuela asmatu. Ahoan duen indarra zelaira bideratuko balu...

Trole AL(L)KILER (7) Aurrelari totala! Golarekin duen hartu emanarengatik Amets jeloskor egongo da...hala ere, azken aldiko partidurik apalenetakoa jokatu zuen.

Gazta MISTER (7,5) Taldearen ardura kanpotik hartu zuen eta bigarren zatian egindako aldaketak taldeari mesede egin zioten. Amara Berri K.E entrenatzaile eskolak bere uzta jasotzen ari da.

P.D: Muchas personas se pierden las pequeñas alegrías mintras aguardan la felicidad Pearl s. Buck

17 comentarios:

Trole dijo...

ieup!!

haserako hamaikakoan Kint jauna ahaztu zaizu!!

Gazta MVP!!

Anónimo dijo...

Arrazoia duzu! Paperean idatzi dut baina ordenadorean jarri naiz eta ahaztu zait. Partidua larunbatean 19:30tan Zubipen.

Anónimo dijo...

kike
este sabado no puedo ir, me pilla currando

Anónimo dijo...

Beno asteazkena da eta apurka apurka jakin beharko dugu zeintzuk goazen.

1.-Falop
2.-Aranburu? (Iristen ahaleginduko da)

...


Oker ez banago Astudillo kanpora doa, Gazta lesionatuta, erregionalek 17:30tan partidua, Kikek ezin du. A ze panorama lehen bait lehen jakitea onena! horrela laguntza behar badugu jendeari deitzeko.Aioooooo.....

Gorka dijo...

Ziztada batzuk

1. Ez badirudi garaipena poztu egin nau

2. Aranburu jauna mila esker (ta ez gol sartzeagatik bakarrik)

3. Larunbatean lana dakat Amorebietan, ezin det jolastu

ESTANKO 4EVER!

Spirou dijo...

Aupa chavales!!

Va a estar dificil pero a seguir la racha.

Yo no puedo ir. El fin de semana estoy fuera.

Ánimo, estanco!!! Esto es fruto del trabajo de toda la temporada.. JUA JUA JUA!!!!

Barry.

P.D.: Por cierto, Haritz... en la foto como Michael Jordan... con la lengua fuera (pero sólo la puntita).

Gorka dijo...

En caso de emergencia quizas y solo quizas podria aparecer a las eso d las 7:30 pasadas por Hernani para echar una mano...porq dependendiendo de cuando acabe el curro podria ir...para las 7 podria tener acabado el curro y llegaria para el 2º tiempo...o final el del 1º...ya me contareis...

X cierto si creeis q nos conviene o es posible vernos por 2 vez antes de ir a ver a la real este domingo..stoy dispuesto a volver a prepararos algo para comer en Ikasbide...ya me direis

GOAZEN ESTANK!

Anónimo dijo...

Ieup!
Kint naiz.
Parezco una vieja porque siempre me quejo de algo, pero es verdad. Tengo el tobillo un poco "in the night" pero iré a jugar. (Todo sea por el club, coño!)
Ale pues! Larunbaterarte!
R&Roll!

Anónimo dijo...

AupI!

Ey ni azkenean fijo noa. Examinak eta dauzkat baina bestela M VOY A MORIR EN CASA!

Enga larunbaterarte!!

Borja

Anónimo dijo...

A Lop se le van a saltar las lagrmas Borja!!
Vaya jabato!!

Yo volvere a 180km/h con tal d llegar caguentodo!

Esto es mas q 1 club!

Trole dijo...

Gari ez dator

1.-Falop
2.-Aranburu? (Iristen ahaleginduko da)
3.-Trolebusa
4.-Borja
5.-Popes bigarren zatira


jendea behar degu!!

Trole dijo...

Ni igandeko bazkarirako prest!!

Anónimo dijo...

Epa!

Borja gogoratu 16:45 Venta del Curron. Por tzierto konbokatoria gero eta hobeto doa:

1.-Aranburu (fijo)
2.-Oier Ardi beltza
3.-Borja Izaskun
4.-Quintana
5.-Trole
6.-Falop
7.-Gari?
8.-David?
9.-Pujol?

Ea zalantzak lehen bait lehen argitzen diren! Borjak esan zidan bestela jubenilen bat etortzeko prest dagoela...

Anónimo dijo...

Borjaaaaaaaaaaa!

BARKATU,GAIZKI JARRI DUT 18:45TAN VENTA DEL CURRON...

P.D: Dale Estankooooooooo!

Gorka dijo...

Q pasa lop q no quieres q vaya?
Yo q estoy dispuesto a jugarme el pellejo con tal de llegar...snif..

De todas formas hare lo posible por llegar aunq no juegue..

Desapunta a Gari q no va...(lo ponia Trole en un post)

David esta recuperado?

Yo creo q un juvenil deberia de venir auqn vaya Pujol Marti..Kint anda tocadito y Oier recien salido de la lesion..no se...

Trole la bazkari no se si tiene mucho exito..pero vamos q si quieres comemos tu y yo jeje

Trole dijo...

Pa la comida los que sean.

Si vamos 2 pues 2.

3 pues 3.

Bazkari y puriiiiiito!!

Ah! Garazi también vendrá.

Aupa estankeroak!!

Gorka dijo...

El equipo LAGUNEN ARTEAN ha sido dado de baja del torneo. Los puntos que se hayan obtenido contra ellos dejan de tener validez y se re-estructurará la clasificación como si no hubiera participado. Se mantiene el calendario y los que tenían pendiente el partido, tendrán jornada de descanso.

Info@FutbolSiete.com

La semana q viene JAIA q nos tocaba contra ellos...para q hagais planes...

Trole encantado q venga garazi...te voy a preparar un pisto (ahora no me vengas q no te mola q me chino..)q se te va a ir la olla...jeje