Joan zen larunbatean erronka berri bati aurre egin behar genion, sailkapen erdiko borrokan sartu ala beheko postuetan jarraitu. Tamalez azken aldiko bolada onak eten bat izan zuen eta azkeneko postuetan gaude.
Talde erdia kanpoko jendeak osatzen zuen; Quintana kili kolo zebilen, Oier lesio batetik atera berria eta baten bat ez zebilen fisikoki oso ongi. Denboraldi osoa daramagu galdutako partiduei arrazoiren bat bilatzen baina, agian, garaia da behin idatzi nuena berresteko garena gara eta kito!
Zubipen arratsaldeko 19ak aldera 8 jokalari elkartu ginen; gogoz eta ilusioz beteta baina ohiko zalantzez josita. Zelairatutako zazpikoa honatx: Borja atepean, Pujol, iada ez diot Marti abizena erantsiko, Quinatana atzean Aranburu eta Falop hegaletan, partidu honetan ez zuen “Salou Conection”ek distira handiegirik atera eta Trole aurrelari. Oier berotu artean kanpoan geratu zen.
Sentsazioak eta jokoak ez zuten bat egin hasieratik. Taldeak ez zuen tokia ondo hartu baina lehenengo bi gol aukerak gureak izan ziren. Ez genuen gure egun onena izan; baloia genuenean ez genekien nola jokatu eta sarri berehala galtzen genuen.
Alabaina taldea 1-0 aurreratu zen Iosuk sartutako beste gol bati esker ; iada 14 gol daramatza denboraldi osoan. Aurten golak sartzeaz gain taldearen dinamikan gehiago sartzen ari da eta gure jokoak eskertzen du. Sistema aldaketak ere eragina izan du lehen baino aukera gehiago sortzen baitugu eta horren ondorioz aukera gehiago du bere Killer sena ateratzeko.
Aurkariak baloiaren jabetza hartu eta arriskua areagotzen hasi zen, honela gure atea hiru bider zulatzea lortu zuten eta orduan taldeak burua makurtu zuen.Deskantsua noiz iritsiko desiatzen ari ginen! Bost minututan hiru gol jasotzea gehiegi da eta gainera golak egitea asko kostatzen bazaigu ba...
Bigarren zatian taldeak nahi zuen baina azkenean markagailua bere horretan geratu zen. Gorantz joan ginen baina koordinaziorik gabe, atzean arriskuak hartuz eta egin genituen gol aukera eskasak aprobetxatu gabe. Gure jokoa ez zen ona izan baina partiduan sartuta egon ginen eta aurpegia eman genuen. Tamalez batzuena azken aldian ez da ageri…
Datorren astean ez dugu norgehiagokarik, gure aurkariak txapelketatik bota baitituzte. Klausura bukatu arte bost jardunaldi falta dira; gai izango al gara 2 partidu gutxienez irabazteko? Egun hauetarako proposamen bat luzatzen dut, futboleko baloi utzi eta saskibaloi partidu bat antolatuko bagenu?
Nor Baino Nor:
Borja: HANDIA (7,5) Joan zen aste bukaerakoa ahaztu eta bere benetako neurria azaldu zuen. Lesioek utzi izan baliote eta kirol gose handiago izan balu talde handiren batean bukatuko luke ziur.
Pujol TXIKI (4) Beti izan da txikia neurriz baian handia izatez. Lehenengo partiduan azaldutako distira itzali da. Batzutan gauza gehiegi egin nahi ditu eta gazteleraz bada esaldi bat “Quien mucho abarca…”
Quintana ERTAIN (5) Bere izaeraren antzeko, hanka kili kolo du eta aurten eskasago dabil. Saski baloian aritzen bagara aterako al du jeniorik?
Oier BADOA (5) Taldearen bolada onak bezala bere jokoak etena izan du lesioarekin. Beregan konfiantza gehiago azaldu beharko luke.
Ander ZUZEN (5) Taldearen mailan, honek ere oso zapore goxoa utzi zuen beste norgehiagokan baina larunbatean pase asko galdu zituen eta zelaian kokapena ez zen bat ere ona izan.
Aranburu: NEKATUTA ( 5,5) Txisparik gabe, ahalegintzen da baina bera falta denean taldeak nabaritzen du. Agintari gehiago joko zuzendari baino.
Falop: EZIN (4) Desioa eta aritzea ezin uztartuz dabil. Gogotsu dabil baina lehengo urteko maila txukunera ezin iritsiz. Presio egiten desastre hutsa!
Trole: URREZKOA (6) Aurrelariari golak sartzeaz gain azken aldiko txispa erantsi behar zaio. Adunako saloian baldaren batean tartea egin beharko du, 2007-08 Urrezko Falopa harantz baitoa.
P.D: Berrian Juanma Lillori buruzko artikulu bat irakurri nuen eta bertan Bilintxekin alderatzen zuten… Jendea ez dago ados fitxaketa honekin “Porque es bastante MALILLO”

9 comentarios:
Ondo LOP!!
Gaurkoan ere hamaikakoan bat aipatzea ahaztu zaizu!!
Saskibaloi partidua antolatzen bada agian parte hartuko det. Terapia modura oso ondo etorriko zaigu!!
Aurrera mutilak!!
ese patrozinatzaile!!!!
Lo del basket, hay k hacerlo fijo!!!!!
Epaaaaaaaaa!
Jokatuko al dugu Igande arratsaldean saski baloian? eta gero afari merienda! Anima zaitezte! Aiooooooo
Me apunto!!!!Haritz
Ze ordutan? Non? PArece buen plan a falta de fuRbol..
Le comentare a Kint..Kike..Astu..
Un 5vs5 puede ser jarto
Eso si gudaris el domingo viene un tiempo q como pa jugar en la jaula de sagües...o tipo asi..
We need a basketball court!! Yo tengo kirol txartela..
Ok! Le digo a Kike. Hacia eso de las 17h en algún sitio. Propuestas.
Kint
Ese taem!
!Así me gusta! Igandean 17:00tan Benta Berriko zelaietan? o en el infierno? ea eguraldi ona egiten digun.Bueno de momento estamos:
1.-Paket Popes
2.-Te das Quint
3.-Kike Megatrix?
4.- Dragu Aranburu
5.-Falop (Estaban) Martinez, Dale Boooooooooca....!
P.D¿Quien tiene la bolsa? habñia un balon de basket...
igandean una de madrugar toka, o algunos jabatos igual engantxamos..je,je, alguien sabe si hay algun after x urnieta??
Aran
Publicar un comentario