Astero aurrean dudan orri zuriarekin topatzen naizenean neure buruari erronka berbera jartzen diot; aurreko esapideak ahalik eta gutxien errepikatzea eta ahal dudan heinean berritzailea izatea. Zuria urdinez margotzea erraza da baina kolore horrek paisaia islatzea zaila da.
Larunbateko eguna pertsonalki oso ondo hasi nuen, baina eguerditik aurrera mugikorrak etengabe jotzen zuen. Popes zen deika ari zena eta taldearen egoeragatik kezkati azaltzen zen: fitxak non ote zeuden, maleta nork zuen, atezainik ez genuela... Arratsaldean Martikotxotegira abiatu nintzenean Gorkaren zalantzak neure bilakatu nituen; alde batetik ez genuen bermearik eskainiko zigun atezainik eta bestalde taldearen motxila neurekin neraman...
Azkeneko partiduetan bezala hilerri pareko futbol zelaian jokatu genuen Herri Irratia.com-en aurka. Quintana partidua ikustera gerturatu zen eta azkenean gure atea zaintzen aritu zen. Bere aurrean Astudillo eta Gazta jarri ziren, Popes, Barrilete eta Falop zelai erdian eta nola ez Trole aurrelari. Lander apaiza eta Gari bere aukera noiz iritsiko zai zeuden.
Taldeak azken aldiko sistemarekin ekin zion norgehiagokari. Baloia mugitzen ahalegindu ginen baina ez genuen joan zen asteburuko erraztasunik. Ez genuen ez motzean ez luzean asmatzen eta ez geunden bat ere eroso.Hori guztiari gure akatsak gehitzen badizkiogu erraz ulertu daiteke 5-2ko emaitza.

Jaso genuen lehenengo gola ez zen nolanahikoa izan, Barriletek, nekearengatik zato itsura gehiago zuen, sekula galdu behar ez den baloia galdu eta aurrelariak Ice-Manen atea zulatu zuten... beste behin 1-0 galtzen eta aurrera egin beharrean aurkitu ginen. Halako batean gure kontraeraso bati esker 1-1 berdintzea lortu genuen beraien atzelari batek baloia bere atean sartu baitzuen. Posible izango al zen joan zen astebukaerakoa errepikatzea? Berehala jabetu ginen ezetz 2-1ekoa sartu ziguten eta markagailua iraultzea benetan zaila zirudien.
2. zatiari oso gaizki ekin genion eta 3-1ekoa berehala igo zen markagailura... hortik aurrerakoak sakontzea alferrikako lana da... beno, aipagarria da Trolek beste gol bat sartu zuela eta azkeneko partiduetan aurkarien atea errez zulatzen ari dela. Zorte onak jarrai beza! Azkenean 5-2 galdu genuen eta askotan bezala buru makur atera ginen Matikotxotegitik.
Hurrengo egunean Españiar estatuko hauteskunde eguna zen, sarri politikoek aniztasunaren alde hitz egiten dute. Gure taldekideei begiratzen badiete gure herriak duen aberastasuna antzeman daiteke. Ezberdin pentsatzen dugu baina errealitate bat osatzen dugu. Aitzakia elkartean taldekide batzuk bazkaltzeko elkartu ginen janari goxoaren aitzakian. Oso gustura aritu ginen futbolaz eta beste gai batzuei buruz berriketan. Horrelakoek indarberritu egiten naute... mila esker guztioi!
Datorren astebukaera Servirueda taldearen aurka jokatzen dugu, sailkapenaren erdian daude eta irabaztea lortzen badugu aurrerapauso garrantzitsua izango litzateke.
Nor Baino Nor:
Quintana KILI KOLO (3) A ze marroia gu ikustera etorri eta atezain bezala bukatzea. Ikustera etortzeak inplikazioa adierazten du. Urtzen hasi al da?
Gazta TEMATI (3,5) Partidu hasiera txarra izan zuen eta baloiak ez zituen behar bezala jokatu. Bigarren zatian taldearen ardura hartu zuen zer eginik ez zegoenean.
Migel AHUL (3) Leher eginda etorri zen eta honek bere jokoa era bat baldintzatu zuen. Akatsik ez egiten eta mugak non dauden jakitea garrantzitsua da. Igandeko bazkaria puntuatu beharko banu nota bestelakoa litzateke.
Lander COITUS INTER RUPTUS (3) Taldeak eskainitako maila eskasarekin bat zetorren, askoz gehiago eman dezake. Galduta zebilen, normala...
Astudillo ETEN (3) Bere goranzko tendentzia eten egin zen, ez zuen egunik onena izan. Batzutan gauza zailenak egiten ahalegintzen da.
Popes SUKALDARI (3,5) Aspaldi abestu nuen bertso bat datorkit burura; futbolean sukaldean bezain ona bazina... Bazkarian ikusitakoak, “ai popeeeeeees......!
Gari DESOREKA (3) Taldeari ematen dion sakontasuna bere anarkiak desegiten du. Berak egin eta desegin! Bere indarra bideratzen badugu jokalari ona da talderako.
Falop BERRI (2,5) Zapatila berriak zeramatzan eta ez zioten eroso jokatzen uzten. Aurten noizbait jokatu al du?
Trole AIRTON (5) Azken aldian golak sartzeko SENA erakusten ari da. Bejondeizula! Nahiz eta asteburu zaila izan, ez zen gola sartzeaz abstenitu. Fisikoki hobeto dago eta nabari zaio.
P.D: Popes fitxak azaldu dira ezta? Gure Sporten al daude? taldearen maleta zuk duzu ezta? Eskerrak motxilak gutxiago pisatzen du!.

7 comentarios:
Fitxak agertu dira...nik dakat maleta (ostegunean martura eramango dut)
Ta larunbatererako honela daude gauzak,,
Astu
Trole
Kint
Kike
Aran
Gari?
Julen?
Besteok ezin dugu...ejem
Epa!
Jendez larri bazaudete ni ere agertu naiteke, sagardotegian bazkaria daukat.....
Epa ekipo!!!
Esan faltarik gabe nola dauden gauzak, x cierto popes eta agian lop-ek ezin dute jokatu, xlo k no se deberian preokupar de nada, asi k besteak, a dar señasles ya y si no llegamos, a buskar alternativas!! Gogoratu, taldea GUZTIONA DELA!!!
Asteburu honetan garaipenaren bila!!!!!!!
Gaztakus & me llegaremos cuando podamos...
Recordad que tenemos partido de regionales el sábado a las 16:30h. en Orio. Saldremos pitando, pero no sabemos cómo andaremos...
Esperemos que lleve todo algo de retraso y lleguemos a tiempo.
Gari ez dator.
Beraz...
Astu
Trole
Kint
Kike
Aran
Julen?
Miguel --> Berandu
Gazta --> Berandu
Txungo pastel...
Aupa ekipo!
Barrilete do Ron bazkariko argazkiak pasako dizkidazu? Animo estanko!!
P.D: Baietz aste honetan garaipena lortu! eutsi goiari!
Ezin naiz joan. Partido en Alegi.
Ondo pasa oporrak
Publicar un comentario