2008/02/05

KLAUSURARAKO PREST!

Estanko Mendizabal futbol7 taldeak 2007/08 denboraldiko lehen fasea amaitu berri du. Azken partiduan 1-1eko berdinketa eskuratu zuen eta azken aurreko postuari eutsi zion. Partidu honetako aurrelari titularrak azaldu digunez “taldeak itxura ona eman zuen.”

Or-har gure taldearen kirol jarduera nahiko gora beheretsua izan da. Hasierako norgehiagokan lortutako emaitza onek baikor izateko aukera eskaini ziguten baina basamortuetan gertatu oi den bezala ez zegoen benetako oasirik.

Orain artekoak baliagarri suertatu behar zaizkigu. Hasteko badirudi taldeak 2-3-1 joko sistema onetsi duela. Gehiengoa horren aldekoa bada aurrera baina hausnarketarako bide bat zabaldu nahi nuke: jokalariek sistema egiten dutenez, pelikula bakoitzeko aktoreen araberako filma proposatzen dut.

Guztiok dakigu 3. mailan gaudela eta taldearen zein norberaren maila non jarri behar den. Ez gara profesionalak, ados, baina lehiakorrak izan behar dugu eta horretarako gutxieneko adostasun batera iritsi ginen. Horretan gabiltza, ardi beltzak zuritu nahian, taldearen berotasunak ea Ice Man urtzen duen, “L” irudia bizkarrean daramagunok ea zama hori arintzen dugun e.a…

Baikor naiz! Norberako dauzkan mugak zeintzuk diren jakinik eta bakoitzak duena baina gehiago ematen badugu taldearen jokoa gorantz joango da, ondorioz emaitzak iritsiko dira.

Aste hasieran aste honetan hasiko dugun bigarren faseko zozketa burutu zen. 3. mailako C taldea egokitu zaigu eta aurkariak honako hauek dira: Herri Irradia.com, Servirueda Uria, Kyb, Eibartarra Dc, Alañileria Fco Garcia*, Almeida Viajes, Pipirita*,Aiscumi F.C, Lagunen Artean, Research Systems, Ezproi Garagardotegia, Pub Ezpala eta el café de gros. Izartsoa duten taldeen aurka iada jokatu dugu aurten.

Klausura hasteko aste bukaera honetan Piperita taldearen aurka jokatuko dugu. Basamortuan murgiltzen bagara eta oasiren bat ikusiko bagenu bertara gerturatu gintezke, eguzkipetik babestu eta bertan gera gaitezke, zer iruditzen?



Nor baino Nor:

Julen GALDUTA. Bere pisuan berarekin bizi direnez gain norbaitek ba al daki zertan dabilen. Ea laster osatzen den eta ile beltzak zuritzen zaizkion.

Merino AKTORE Batzutan atepean dagoenen benetan rol hori hartzen duela iruditzen zait. Atezain ona da, eta Goya bat emango bagenio?...

Oier ESKALE. Azken aldian hemen azaltzen diren zenbait iritzirekin ez dator bat. Burua eta gorputza partiduan murgilduta baditu atzeko aldea sendotu dezake, baina baloia atera behar denean ez ezazu hainbeste arriskatu.

Popes ARIMA. Taldearen inguruko lanetan horixe da, bati deitu, bestearekin hitz egin e.a..Zorionak! Orain futbolean gehiago zentratu behar duzu eta taldeari askoz gehiago eman diezaiokezu.

David BERRI. Aurtengoa lehenengo denboraldia da futbolean “serio” jokatzen duela. Gabeziak nabaritzen zaizkio baina nahiko tematia da eta egoera irauli dezake. Kakagueeeee!

Gazta ZAHAR Taldeko beteranoa, aurtengoan lesioek ez diote lasai jokatzen utzi. Talde gizona da, ez du Urrezko Falopik irabaziko baina taldea orekatzen asko laguntzen du. Aupa G!

Kike NOVEL. Taldekide berriak, futbol7… hau ere egokitzen! Saiatzen da eta apurka bada ere hobeto ari da.

Quintana ASTUN Lehengo denboraldian Urrezko Falopa irabazi zuen eta zama horrek ez dio duen maila erakusten uzten. Egoera irauli behar duzu Ice Man!
Gari AZKARRA Erreboluzio askorekin jokatu oi du eta hori batzutan ona da baina bestetan... Toki guztietan egon nahi duenean azkenean ez da inon egoten. Bideratu behar dugu, postu aldaketa?

Astudillo EGIKITZEN Denboraldia hasi eta zenbait jardunaldi generamatzala etorri
zen. Kostatzen ari zaio maila fisikoa hartzea, aldagelan gainontzekoekin ondo murgildu da baina talde jokoari gehiago eman behar dio bestela….

Falop ZAIL Zerotik bostera iristean aurrerapena ikusten da baina bigarren denboraldian aurrera egitea ere oso zaila da. Zoriontsu dabil eta ea hori zelaian islatzeko gauzan den.

Miguel KAPITA(N)( L): Taldearen babesle, ardura beregain hartu oi du eta taldeak eskertzen du. Hala ere, gogoratu guztia ezin duzula bakarrik egin.Ea Blogean azaldu diren bere adierazpenak betetzen dituen.

Aranburu GOSE Jaten duen adina jokatuko balu! Je,je,je…Azken pase hori badu nahiz eta batzutan defentsako lanak deskuidatu. Talde jokoari sakontasuna ematen dio. Esan didatenez sotana bat erosi behar omen du….

Trole (I)LEGALA: Gure taldeko aurrelari peto petoa. 7 gol sartu ditu, baina hemendik aurrera ez zaitugu golak sartzeagatik soilik puntuatuko. Lortuko al du esan digun bezala Klausuran 15 sartzea?
P.D: Trole guretzako ez zarete legez kanpokoak. Kontuz , Futbolean, jokoz kanpo geratzerarekin!

7 comentarios:

Anónimo dijo...

Aupa Ekipo!

Partidua larunbatean 21:30tan Berion.Zeintzuk gaude jaoteko prest?

1.-Falop
2.-...

Spirou dijo...

Ni ez naiz joango partidura...

Afari bat prestatu behar det Elkartean eta oso berandu da partida.

Pena ematen dit baina afaria orain dela hilabete bat zegon antolatuta.

Buahhhhh!!!

Anónimo dijo...

kike
yo este finde no puedo,espero que pueda pa el siguiente

Gorka dijo...

Yo ire mecagoentodoloqsemueve!!
Miguel q antes te he visto desde el semaforo y me ha hecho ilusion saludarte!! Te echaremos en falta...a ver si alguno pilla los galones y hace boss in the middle of the field.

1.- Falop
2.- Popes
...
...

Anónimo dijo...

Epa!

A ze mugimendua duen Blogak. Batzuk esan dute ezin direla etorri eta argi gorria pizten hasi da:

Konbokatoria:

1.-Popes
2.-Gazta
3.-Oier
4.-David? (Atzo kolpe bat jaso zuen..)
5.-Falop
....

Ez datozenak:
-Barrilete
-Aranburu
-Julen
-Kike

P.D: Merino etor zaitezke? Dale Estanko....

Gorka dijo...

Q pasa elements!

Kintana viene aunq tiene alguna lesion q quizas el servicio medico del club deberia analizar porq me insinuo que quizas podria jugar de goalkeeper...

A meri le he mandado un sms...waiting answer

Trole jauna vendra?? Gari jauna vendra? porq si necesitamos refuerzos es el momento de mover hilos...

GOAZEN ESTANKEROS

Anónimo dijo...

Caballeros

el sr MErino asistira al encuentro (un poco perjudicado de tanta farra el cabron eso si)

vayamos confirmando el temita eh