2008/02/19

JARRERA ONA EMAITZA TXARRA

Klausura txapelketako bigarren ihardunaldia burutu zen joan zen aste bukaeran. Beste behin azken unera arte ez genekien zenbatek parte hartuko genuen antzeztu beharreko zirkoan.... Azkenean bederatzi jokalari agertu ginen eta horietatik bi ez ziren taldekoak: Borja Izaskun atezain ona eta Igor Pujol erdilari antolatzailea.

Batxilergoko ikasleentzat, nireak barne, azterketa garaia da. Bi ordutan erakutsi beharra dute ebaluazio osoan egindako lana eta nahiz eta azken orduko lasterketak lagundu , asteetako lana azterketan islatu ohi da. Gure kasuan, astero pasatzen dugu horrelako frogaren bat, eta tamalez irakaslearen boligrafo gorria tintarik gabe uzten ari gara.

Eguerdiko hamaiketakoarekin batera nola jokatu behar genuen pentsatzen hasi ginen. Hala ere ohikoa den zailtasun baten topatu ginen, nola demontre dakigu zein sistema erabili behar dugun zenbat joango garen ez badakigu? 2-3-1, 3-3,2-2-1, bai ondo kontatu duzue ez baikenekien 7ra iritsiko ginenik ere!...Igeldoko magaletik ateratzen ari ginela baieztatu ziguten 8 jokalari gutxienez bageundela eta azkenik 2-3-1 sistemaren alde egin genuen.

Zelairatu genuen zazpikoa: Borja Izaskun atepean, Astudillo eta Gari atzelari, Aranburu, Igor Pujol eta Kike zelai erdian eta nola ez Trole aurrelari. David eta Falop kanpoan geratu ziren taldearen mesedetan.

Hasieratik ondo kokatu ginen eta norgehiagokak iraun zuen minutu guztietan buru belarri aritu ginen ; garaipenagatik borrokatu genuen. Gure aurkariak oso azkarrak ziren eta minutuak aurrera joan ahala euren gorputzek ez zuten denboraren iragana nabaritzen. Guk ordea, gorantz errazegi egiten genuen eta beherako bidea egitea asko kostatzen zitzaigun, gehiegi.

Lehenengo zatia nahiko orekatua izan zen; epaileak ikusi ez zuen jokoz kanpo batek eta gure defentsak protestatzen aritzeari kasu gehiago egin zion jokaldia jarraitzeari baino, honek guztiak beraien lehenengo gola asko erraztu zuen. Ondorioz, 1-0ekoa markagailura igo zen eta zalantzak areagotu egin ziren.

Atsedenaldian taldeak gutxitan erakutsi duen jarrera oldarkorra azaldu zuen eta bizirik geundela azpimarratzen genuen behin eta birritan. Bigarren zatia hasi eta bihotz taupadak antzeman genituen. Iosuk area barruan jokaldi on bat burutu eta baloia erdiratzea lortu zuen , hantxe zegoen Aritz baloia sarera bidaltzeko eta gainontzekoei bizipoza areagotu zitzaigun.

Momentu horretan gauzak aldatzen hasi ziren... Aurkariek ez zuten horrelakorik espero eta beraien jokoak kolpe latza pairatu zuen. Harrigarria badirudi ere, golak sortutako apar aldia aprobetxatuz eta aurten oso gutxitan bezala guregan sinesten hasi ginen eta garaipena atzamarrekin ukitu genezakeen.

Bizitzan batzutan hobe izaten da burua hotz izatea, ba futbolean ere antzeko zerbait gertatzen da. Golak aurrera egiteko indarra berritu zigun eta agian horrek galbidera eraman gintuen. Bi gol gehiago jaso genituen eta beste behin partidu bat galdu genuen: hori bai azaldutako jarreraz harro egon gaitezke. Badakizue, ikasleei ere antzeko zerbait gertatzen zaie, jarrera onak soilik ez du 5 bermatzen.


Nor baino Nor:

Borja Izaskun (7) OSO ONGI Ze gozamena den horrelako atezain batekin jokatzea. Bere jarrera ezin hobea da eta gehiagotan etortzeko prest azaldu da. Gure taldearentzat luxuzko atezaina.

Astudillo (6.5) SENDO Zein ondo etorri zaion aste bete oporretara joateak eta lasaiago etortzea. Aurten jokatu duen partidu onena, hauxe da guk fitxatu nahi genuen jokalaria. Bide onetik doa.


Kike (6) ARIN Zelai erdian jokatzeak atzeko lanak egitetik libratu zuen eta bere jokoak eskertu zuen. Maila hartzen ari da nahiz eta baloia jokatzea kostatzen zaion, gainontzekoei bezala.


Gari (6) 1 FORMULA Azkarra baina zaldi gehiegi dauzka. Partidu anarkikoetan errege, bere barne indarra bideratu behar dugu. Berak agintzen du, edo hala nahi du, bera baita legea betetzen den ala ez arduratzen dena..

Pujol Marti (6,5) HIERARKIA Zelaian jartzen badaki, aginte makila hartu zuen eta kilometro pila bat egin zituen... Fitxaketen merkatuen harri bitxia!! Fisikoki hobeto balego...

Aranburu (6,5) BADAGO Askotan uste dut ez duela duen guztia eman oraindik. Beti nago zertzelada hori noiz agertuko zai. Agian ezin du koadrorik irudikatu!

David (5,5) TRECET EDO TREZEGET 13 darama soinean eta zama dezente da. Psikomotriztate arazoak dauzka eta partiduan 4 huts egin zituen baloiari ezin joz! Ari zera...

Falop ( 6) POZIK Baretu da Falop ... agian gehiegi eta baloira badoa hanka edo gorputza sartu behar duenean beldurtzen da.

Trole (6) JOKOZ KANPO Larunbateko partidua ez zen bere ezaugarrietara moldatzen. Agertzen denean taldeari erreferentzia emateaz gain ateari begira jartzen da, hala ere noizbehinka ageri da.


P.D: Momentu honetan nire ikasleak ingeleseko azterketa egiten ari dira, irakasle mahaitik altxa eta paseotxo bat emango dut ea txuletarik dastatzen dudan...

11 comentarios:

Anónimo dijo...

q grande lo de las fotos a un lado y sus comentarios encima!!! jajajaj...
popes, a ti no te he entendido nada!! ;)
bueno, este sabado no puedo ir a veros,asiq hacer el favor de jugar como este finde, q como ganeis uno al q no puedo ir..
q es bromaaaa
GORA ESTANCOOO!!!!!!!

P.D: Unai no seas cabron, y deja q copien agusto hombreee

david dijo...

A ver chicos, en el curro hemos sacado una web http://943.diariovasco.com, la llevan unos chavales que llevan una revista que se llama 943, el caso es que en la web tienen una sección dedicada a el torneillo de futbol7, y me han dicho a ver si nos interesa salir en el cuestionario, en la web podeis ver que tipo de preguntas hacen, a ver que me contais.
Son peña maja aunque hayan cedido al maligno ;)

Gorka dijo...

Daivis creo q conozco a los elementos q editan la revista (bueno creo q les conozco porq hicieron practicas en localia) jeje no he entrado en la web pero ayer justo pille la revista...a mi q salgamos me da iwal pero fotos no eh jeje

por cierto el sabado no conteis conmigo

Anónimo dijo...

Que pasa jefessss veo que sin mi tampoco mejora el tema. Por lo menos veo que la actitud es como la del ultimo dia, no pasa nadaaaaaaaaaa.

Deivid, si hay q posar Popes y yo nos ofrecemos voluntarios para hacer una sesión de fotos pornos.

Os dejo chabales que tengo q jugar al ajedrez con uno de la uni xD ahora le metemos al mus y a la ajedrez...gora empresariales la ostiaaaaaaaaa!!!

ESTANCO POWAAAAAR!!!

Anónimo dijo...

Antropos

Aupa !

Osteguna da eta astebukaera honetarako ere jendez larri. Erregionalek ezin dute, kint lesionatuta, Oier Kili kolo eta ez koikili, Popes lanean, Davidek bazkaria...

1.-Aranburu
2.-Falop
3.-Astudillo
...

Trole dijo...

1.-Aranburu
2.-Falop
3.-Astudillo
4.-Gari
5.-Probably Trole
6.-
7.-

Spirou dijo...

Saludos desde Toletvm!!!

El "scouting" de jugadores por Castilla para EM no ha dado sus frutos.

Seguiremos buscando...

Un abrazo.

Unknown dijo...

Aki KInt.
Creo que voy a ir.
Tampoco es seguro pero bueno...
R&R

Anónimo dijo...

Epa!

Kike etorri daiteke?

Anónimo dijo...

Kaixo, Kike naiz.
Bihar Lezon egongo naiz dana ematen!
Gora Euskadi!

Anónimo dijo...

Lop. jungo naiz.
Kint