Joan zen asteburuko emaitzari (4-4) eta sailkapenari begiratzen badiogu, taldeak zulo beltzean jarraitzen duela dirudi, baina azkeneko norgehiagoketan aritu garenok ,jakin badakigu, taldea gero eta hobeto ari dela, talde izaera asko indartu dela eta azken unera arte partiduak irabazteko zorian egon garela.
2-3-1 sistemak guztioi egiten digu mesede, atzean eustearekin nahiko larri aritzen garenontzat lasaigarri ere bada jakitea atzean bi Stopper ditugula, aurrelariari baloi gehiago iristen zaizkio eta ondorioz gol gehiago sartzen ditugu. Alde psikologikoak ere gora egin du...
Lezon elkartu ginenok ez genekien taldeak zein nolako maila eskainiko zuen, gerturatutako 3 jokalari kili kolo zeuden eta guztiok dakigu partidu osoa irauteko fisikoki nahiko larri gabiltzala. Azkenean 10 taldekide bildu ginen eta guztien aurpegian ilusioaren printzak antzeman zitezkeen baita partidua irabazteko grina ere.
Honako jokalariekin ekin genuen norgehiagoka: Julen Valderrama atezain, bai! gogoratzen al zarete nor den Julen? nik aspaldi galdu nion arrastoa..., Gari eta Astudillo atzelari, Aranburu, Pujol-Marti eta Falop zelai erdian eta Trole aurrelari. Quintana eta Oier kili kolo zeuden ,nahiz eta Oier Koikili izan nahi zuen, eta Kike ere zelai ertzean geratu zen.
Partidua hasi eta berehala lehenengo ezustekoa. Baloiaren jabetza era bat gurea zen eta baloia alde batetik bestera mugitzeko gaitasuna erakutsi genuen. Aurkariek beraien zelai erdian itxaroten gintuzten eta askotan guk izandako rola bereganatu zuten. Bitartean, lehenengo zatiko 20 minutuak aurten jokatutako onenak izan ziren inongo zalantzarik gabe. Baloia erraz mugitzeaz gain, sakontasuna genuen eta gol aukerak bata bestearen atzetik zetozen. Honen ondorioz talde 3-0 aurreratu zen atsedenaldira iritsi baino lehen. Alabaina lehen zatiko azkeneko minutuetan tokia galtzen hasi ginen eta betiko gabeziak azaleratu ziren.
Atsedenaldian jakitun ginen partidua ez zegoela irabazita , orain arteko ibilbidea zein izan den kontuan hartuta are gehiago. Bigarren zatiari ez genion behar bezala ekin, taldeak 10 metro atzera egin zuen eta ez genuen baloiaren jabetzarik. Orduantxe hasi zen gure galbidea. Konturatzerako aurkariak lehenengo gola sartu zigun eta minutu bat ondoren bigarrena. Markagailua asko estutu zen 3-2 eta zalantza asko sorrarazi zizkigun. Taldekide gehienen begiek belar sintetikoari begiratzen zioten gertatzen ari zen sinestu ezinik...
Une horretan aurkariaren joko erauntsia gelditu eta baloiaren jabetza geureganatu genuen. Honen ondorioz 4-2 jarri ginen Josuren 3. golari esker eta arnas pixka bat hartzen lagundu zigun. Arnasestuka aritu ginen baloiaren atzetik, ondorioz 2 gol sartu zizkiguten eta 4-4 berdinketa igo zen markagailura.Apenas minutu pare bat gelditzen ziren eta gure begiradek belarra antzemateaz gain belaunek lurrarekin topo egin zuten...
Pena da horrelako aukera on bati alde egiten uztea! Larunbatean Lezon gertatu zena krudela izan zen... Hala ere, taldea sendotzen ari da, zelai gainean gozatzen hasi gara eta laster emaitza onak iritsiko dira. Bagoaz, eta onena ibilbide honetan nola eta nora goazen badakigula da! Hurrengoan bai! Taldekide batek ondo laburbildu zuen jazotakoa...
Nor Baino Nor:
Julen (7) BIZIRIK Jakitun zen bere postuan azken aldian konpetentzi handia dagoela ... Lesio batetik irten berria eta gauaren iluntasunean argi pixka bat ikusten hasi da. Ongi etorri!
Astudillo (7) GORUNTZ Lehengo astean hobeto ari zela azpimarratu genuen, ba joko onari gol eder bat erantsi behar zaio. Motibazio gehiagorekin dabil azken aldian; larunbatean berarekin etorri zenak zer ikusirik ba al du?
Gari (6,5) BERDIN Taldeak erabaki bat hartu behar du. Atzean sendo ala zelai erdian goruntz? Defentsarako Stopper onak aurkitzen baditugu karrilero jarri dezakegu. Baloia Askatu!
Oier ( 6,5) KILI KOLO Lesio batetik irten nahian. Ez izan jokatu izanaren damurik! Aurten taldearekin era bat inplikatuta dago!
Kike (6) IMPLIKATUTA Azken aldian bai taldearen jokatzeko eran eta talde izaeran murgilduta dago. Gorantz doa! baloiarekin zailtasunak izan arren...
Pujol Marti (6,5) APAL Bigarren norgehiagoka taldearekin eta futbolean eta futbol7an duen esperientzia nabari zaio. Talde gizona era bat; fisikoki hobeto balego... Taldearen onuran zer ikusia izan du.
Aranburu (6,5) AZTI Eztanda noiz iritsiko zai gauzka. Magoek magia egitean hauts magikoak darabiltzate eta berak ezin ditu erabili , horixe ote?
Falop (6) EGOKITZEN Kosta egiten zaio txapelketaren erritmoa hartzea. Gauzak berdin esan daitezke inor aztoratu gabe. Gehiago eman dezake.
Quintana (6) UMIL Lesionatuta omen zegoen gau batean izandako aferarengatik. Bere postuan ere konpetentzi handia dago eta ea horrek espabilatzen duen....
Trole (8) GOLEGILE Sartutako 3 golek atea zulotzeko sena erakusten dute. Gutxitan erakusten duen txispa antzematen zitzaion. Jokaldi batzuetan hartutako erabakiekin ez zuen asmatu.
P.D: Aste bukaera honetan lehengoen aurka jokatuko dugu, 3 partiduak irabazi dituzte. Berrestuko al dugu azken aldiko bilakaera?
15 comentarios:
Si contra una banda empatamos contra los primeros...no hay posibilidad alguna...
Lo del otro dia me lo imagino porq es algo q ya se ha repetido..mi pregunta es q hace falta para ganar ese partido q se pone de cara..o q va en empate y lo termianos perdiendo...nos falta algo (entrenamiento aparte) para saber ganar...nos puede algo...y creo q las palabras de "este es el camino..." y "vamos mejorando" desde mi punto d vista no van a ningun lado...porq si tropezamos siempre en la misma piedra hay algo q falla...
y como conseguimos no tropezar? ....
Perdón pero discrepo. Vamos poco a poco haciendo camino al menos los últimos partidos...No es lo mismo hacer el rídiculo que disputar los partidos. No debemos olvidar que en el futbol se gana y se pierde...
Beno serioegi jarri naiz baina irakurri dudanak berotu nau. Larunbatean partidua Matin 20:00tan konbokatoria:
1.-Falop
P.D: Eraikitzaile izan behar dut! Kritika eta gero zer? erantzunik ez dut ikusi.
Lop no te enfades conmigo ostia...no pretendo calentar nada ni a nadie y si alguien se ha sentido ofendido, disculpas. Creo q hemos disputado mas de un partido varias veces...y q despues de disputar hemos hecho algun q otro ridiculo...y de nuevo hemos vuelto a disputar algun partido...pero a lo q voy es siempre nos quedamos ahi...ttak...nos falta algo q es a lo q voy...porq el camino creo q mas o menos lo sabemos pero ir un paso mas alla de hacer lo d siempre es lo q nos falta...y es a lo q iba..
Creo q siempre he dicho q se puede perder y ganar d mil maneras pero nosotros stamos abonados a la misma...y seria curioso hacerlo de otra. Pero bueno q es una reflexion porq me hacia a saco d ilusion q el ultimo partido lo hubisemos ganado... ya sabes q reboto siempre q pasan esas cosas..ya me conoces tio...ez berotu Lop...q discrepe en lo del camino no quiere decir q no este de acuerdo en otras muchas...
1.- Falop
2.- Popes
p.d: creo Kint ya lo anunciara pero va a ser baja y para 2 semanas por empujar de pie con las jabatas de los sabados noche...puto element
ARAN!!!
el otro dia fue 1 pena, pero jugams agusto,y pronto llegará la garaipena. Ah! Yo lo tengo klaro, Gari de medio mutxo mejor!!
Aupa ekipo, Ni joan naiteke, pero paso de hacer un korta-pega!!!je
Kaixo!!!
Vuelve "Barrilete"... ¿¿¿o será Mr. Zato??? Jejeje!!
El caso es que este sábado me apunto. Estoy un pelín bajo de forma tras la semana de vacances, pero quiero aportar mi granito de arena. Juego donde queraís!!!
1.- Falop
2.- Popes
3.- Aran
4.- Miguel
P.D.: Cenita post partido???? Aunque sea unos huevos fritos con jamón...
Bueno jende, ni ere partidurako prest!!
1.- Falop
2.- Popes
3.- Aran
4.- Miguel
5.- Trigol
6.-
7.-
8.-
Uste det 2-3-1 jolastuta... Gari karrilero!!
Ah LOP!! zein dira asmatu ez nituen erabakiak??
Aio.
Aio.
kike
yo este sabado no puedo ir ,me pilla currando
Aki Kint!
Beste astebete behintzat jolastu gabe egon behar nahiz. Igandean ibili ezinda egon nintzen. Y no era por zumbar con Jabats, puto Gorkic!
Animo!
R&R!
Epaaaa!
Beno, David kili kolo ez dator,Oier, Julen, Kike eta Quint ezta ere... Jesuuuuuuuus!
1.-Falop
2.- Popes
3.- Aran
4.- Miguel
5.- Trigol
6.-Gazta
7.-Astudillo
8.-Gari??
P.D: Popes atezainarena mugituko dek?... Borjarena ongi legoke partidua igandean dute. Pujolekin ere hitz egin dezakegu, barkatu Pujol ala Marti?
Jode Lop si pensaba q estabas rebotau y no me hablabas jeje..
movere lo de Borja...y mejor invitarle nuevamente a Marti..
Lo de cenar algo Miguel me parece muen plan pero como digais...
Venga esa cenita!!!!
Andamos un pelín tarde para reservar sitio en la sociedad pero aunque seamos 5!!!
Gorka, dile a Lierni si quieres, porque si hacemos algo Marisol vendrá.
Lop, animate!!! Gazta, Astu, Trole???
En mi soci suele haber sitio normalmente asi q..a ver q dice la gente...
p.d: Borja me ha dicho q es posible q venga pero q mañana me confirmara
Epa!
Pujol Martirekin hitz egin dut eta bihar eguerdian erantzungo du, hemen badago fijo datorrela.
yo tengo partido a las 5.30 en herrrera. A q hora jugamos? SI es sobre las 7.30 puedo ir...
Gari ez dator!!
Publicar un comentario