2008/02/12

BEHARREZKOAK AL DIRA INGENIARIAK ?

Joan zen larunbatean E.M futbol7 taldeak aurtengo denboraldiko bigarren faseari ekin zion. Aurkaria “Solo Goles” taldea zen orain eta arteko ibilbideari gainbegiratuta gure antzeko ezaugarriak zeuzkaten: lehen fasean azken aurrenak geratu ziren, beraien kirol maila nahiko apala zen…

Hasiera guztiek ordura artekoarekin haustura bat suposatzen dezakete. Taldeko partaide gehienak era batera zein bestera bultza eta bultza ari gara orain arteko egoera irauli nahian. Iraultza honen lehen urratsa partidua izan zitekeela uste genuen…. Lehenengo zaplaztekoa taldeak egun horretan izan zituen bajak izan ziren; ilusioa eta haustura tamalez jarraipen hitzarengatik ordezkatu behar genituen.

Gerturatu ginen jokalariak oso antzekoak ginen; atzealdeari nekez eusteko modukoak eta eraikuntzarako ez oso trebeak. Beharginak bai baina ingeniariak falta ziren. Partidua hasi aurretik elkarri begiratu genion eta 3-3 sistema berritzailearen aldeko apustua egin genuen. Txukun defendatu eta atea hutsean utzita kontraerasoren bat asmatzea. Amara Berri K.Ean ikusitako trolebusak txiki geratu ziren.

Gure zazpikoa honats: Merino atepean, Gazta, Gari eta David atzean, eta bigarren lerroan Popes , Quintana eta Falop. Oierrek berotzeko minutu batzuk behar zituen eta zelaiaren albo baten geratu zen.

Lehenengo zatian taldea ondo jarri zen, norberak bazekien zer egin behar zuen. Defentsan txukun aritu ginen baina ez ginen aurkariaren atera gerturatzeko gai, sakontasuna falta zitzaigun eta azkenean garesti ordaindu genuen.

Bigarren zatian baloiaren jabetza bi taldeena izan zen, zelai erdian jokatu genituen minutu asko eta ateak urrun geratzen ziren. Partiduan zehar David Popes eta Falopek elkarren artean aldaketak egitea erabaki genuen taldea sendotuko zelakoan. Gainontzekoek Gari joan arte zelai gainean eutsi zioten, etxearen eraikuntzaren oinarriari eutsi nahian.

Epaileak ez zuen bere egun onen izan eta gol bat anulatu zigun. Aste horretako dinamika jarraitu zuen epaileak.. Bost minutu faltan, Merinoren areatik gertu falta bat egin genuen. Jokalariak ondo aprobetxatu zuen hesiak utzitako hutsunea eta 1-0 igo zen markagailura. Lur jota utzi gintuen golak! Beste behin puntu batek alde egin zigun.

Igande bezperako beharginek ez genuen lortu etxearen oinarri sendoa eraikitzerik. Argi dago ingeniariak ere behar direla baina azaldutako jarrera benetan txalogarria izan zen. Datorren aste-bukaeran eraikina sendotzeko bigarren aukera dugu Martikotxotegin larunbatean arratsaldeko 19:00tan Asicumiren aurka. Gora Estankotarrak! Eutsi goiari!

Nor baino nor:

Merino (6) SEGURU La gutxi izan zuen, golean ezin zezakeen gehiagorik egin. A ze aldea atzelarientzat atepean atezain bat ikustea.

Gari (6.5) SALTSA Argiñanoren programan lana ondo egingo luke… saltsa guztietan dago, duen jokatzeko erak, baloia asko gidatzen du, egurra jasotzera oi darama

Gazta (6.5) OREKA Galdetu Otsoari ea bere taldean lekua egiten dizuten. Talde gizona, asko orekatzen gaitu. Otsoa dela eta non dago txano gorritsu ?

David (6) TEMATI Ari da, eta nahi du baina oraindik falta zaio. Horrela jarraituz lortuko duzu!

Quintana (6) ARGITZEN Badirudi iluntasunean argi pixka bat ikusten dela eta Ice Man urtzen ari da.

Popes (5.5) ZAIL Osasun aldetik aste zaila igaro zuen Txinatar peto honek. Zelai gaineko posizioak ez zion mesede handirik egin, eraikitzaile izan behar zuen.

Oier (6.5) BAIKOR Nahiz eta partidu hasiera aurpegiak urduritasuna islatzen duen oraindik, buru belarri aritu zen. Ez izan ezeren damurik…

Falop (5.5) SASIAGINTARI Oihuka igaro zuen partidu ia osoa taldeari tentsioa iragan nahian. Ez dira tentsioa eta urduritasuna nahastu behar!

P.D: Aurrelari onenak Berioko harmailetan (gradetan) zeuden!

14 comentarios:

Gorka dijo...

Gustatu zait Lop jauna...ondo idatzita...

Solo me queda aclarar q si me chino es algo pasajero porq me jode perder..a todos, lo se...pero yo me chino..no con nadie, yo solito...lo mejor es q me ignoreis jeje...luego se me pasa pero nada mas acabar y viendo una vez mas la misma pelicula pos me chino...no hubo nada q objetar a nuestra implicacion..me vi el peor con diferencia..a david le vi muy entonado, a gazta fuerte, a gari en todas partes dandolo todo, a kint le vi de boss, a meri sobrio (q no es poco), a lop revolucionado, a oier de tikitaka y a mi denabulando por ahi...en fin ellos eran como nosotros mas jovenes y 25 cambios y tampoco se noto tanto..el arbitro no coment,.de acuerdo no perdimos exclusivamente por el pero vamos...ya me entendeis...
Tras 5 meses jugando esta es la linea a seguir eh chavales!! nos ha coastado y tal pero oye...es bueno probar cosas y tras el 1-3-3 hemos encontrado nuevas sensaciones en el campo...jejeje...josu vete readecuandote a tu nuevo puesto...
GOAZEN ESTANKO!!!

p.d: se le echa un poco en falta al chileno ese no?

Trole dijo...

Pos si hay que adecuarse se adecua!! Luego me llaman a mi TROLEBUSES!!

Ni prest larunbaterako!

Joan lista betetzen...

1- Trole
2-
3-
4-
5-
6-
7-
8-

Aranburu, si el corta-pega es demasiada informatica para ti, solo di si vienes o no y ya te lo haré yo!!

;)

Trole dijo...

Ah FALOP!!

Gaur gauean bidaliko dizut URREZKO FALOP Adulteratuaren taula!!

jeje

Anónimo dijo...

Yo no se si puedo irrrrr a las 7 es hora dura para un hombre tan ocupado como yo. Vaya rebote que me pille en el gol...pa un tiro decente que me exan...en fin que recuerdos de Amara Berri cuando nos tiraban 4 tiros y nos metían 3.

Nostalgias aparte, hasta el viernes no se si puedo ir. Un abrazo gende, aupa Komando Estanko (nukleo duro).

Anónimo dijo...

Aki Kintana.
El fisio del club me ha dicho que tengo que parar 2 weeks al congelador. Je. Ya le he dicho que mucho tampoco es que haga, pero bueno... Tendinitis en el talón de aquiles.
Por lo menos suena a lesión de futbolista.
R&R

Gorka dijo...

A mi me ha dicho el fisio q no has aparecido...yo creo q esa tendinitis ha sido producida en alguna fiestuki mientras te lo montabas con alguna jabata de pie contra la pared...y ya se sabe q es una postura q carga mucho los gemelos y algun otro musculo (de la pierna)...Oliver menos fiestas y mas entreno!!

Anónimo dijo...

Antropos

Epa! Aste bukaera honetarako ere bajak badira: Oier kili kolo dabil eta ez koikili.... Miguel kanpora doa astebete, Gaztak Erregionalekin partidua, Quintana min.... Eneeeeeeeeee!

1- Trole
2- Falop
3- Popes
4- Aranburu
5- David
6- Astudillo
7-
8-

Gorka dijo...

Ba...sentitzen det...baina nik lana dakat...larunabatan ta igandean arratsaldez..ta ezin det aldatu...
Orduan...jendea behar da ezta¿ pos nos vamos moviendo y no el sabado a la mañana..Gari doa? Kike? Valde?
Biharko mesedez jendea konfirmatu dezala...
Lop esta vez ni ingenieros ni obreros jeje

Anónimo dijo...

kike
yo este finde si que puedo ir, alli nos veremos

Trole dijo...

Oraingoz orduan...


1- Trole
2- Falop
3- Kike
4- Aranburu
5- David
6- Astudillo
7-
8-

Spirou dijo...

Aupa chavales!!!

Como bien ha dicho Lop, yo me escapo unos 9 días, así que me pierdo los dos partidos siguientes...

Volveré con más ganas!!!

Aupa Estanko!!!

Anónimo dijo...

Aki Aran!! Agradezko sinceramente al k aya puesto mi nombre en la lista, xk stá klaro k no iba aser kapaz!!
Me han llamado Jabo Irureta, Klemente y Maguregi; k se han emocionau kn el nuevo sistema 1-3-3 o 1-6, según, pero estoy de akuerdo, la casa se mpieza por las zutabes y no x el tejau, beraz, egin gaitezen sendo atzekaldean!!!
Jendearena, gaur gauen hitzegiten dugu, ados???

Benga Kin, animo, ekipoak behar zaituela!!!

Anónimo dijo...

Antropos

Epa!

Proposamen bat, jende kopuruz larri gabiltza eta agian ez dugu atezainik eta lesionaturen bat badator atea zaintzeko? Aiooooooo!

Anónimo dijo...

Ezin naiz joan!!!Partidua dakat Azpeitian!!!

Ya se que no paro mucho pero se que mi atractivo fisico se echara de menos en el partido.

Gora estanko caguendiez!!