2008/01/15

PINTSOA EZIN IRENTSI!

Joan zen aste-bukaeran jokatu genuen partiduak ezohiko ezaugarriak zituen: bezperan egindako talde afaria, bi astetako geldialdia, gabonetako gehiegikeriak, e.a.. beraz,, ezin zitekeen jakin gure talde izaeraren zein Alberdi poliedriko erakutsiko genuen.

Larunbat gaueko afarian oso gustura egon ginen, futbol zelaiaz haratago zerbait badagoela erakutsi genuen, gaur egungo gizartean ez da gutxi. Sukaldariaren lana goraipatzekoa da, hemen ere lanean ia betikoak, eta sabela ederki bete genuen, nola nabaritzen da Argiñano jaunaren itzalpean lan egiten duela!! Bejondeizula Popes! Bada aipatu gabe utzi nahi ez nukeen gai bat emakumeena. Gonbidapenak luzatu genituen eta bakarra etorri zen, zer pentsarazi eman beharko liguke.

Zein erreza den ordenagailu batek eskaintzen duen urrutasunaz baliatu eta benetako garaia iristen denean Lazkaoko barraskilo peto peto bezala burua etxean sartzea?

Oso ederki afaldu ostean, bakan batzuk apurka apurka etxeratzen hasi ginen. Batzuk, betiko ardi beltzak eta noizean behin belzten direnak gauaren iluntasunaren argi bila aritu ziren. Harritzekoa da baina txinatar baten inguruko ez dakit ze kalentura edo berotasun gertatu zen eta Popes ez zegoen tartean… Egia al da emakumeek diotena, zerarekin pentsatzen dugula eta ez buruarekin ?

Partidua igande goizeko 9tan izan zen eta gauak belardiengan duen eraginaz jakitun beldur ginen gertatu zitekeenaz. Gauaren ardiek lehenengo ardi burusoila irentsi zuten. Beste ezaugarri berezi bat Arkaitz eta Garik aspaldiko partez elkarrekin jokatu zutela. Beno jokatu gehiegi esatea da. Kopia eta fotokopia! Oseis ere berragertu zen.

Zelairatutako taldea : falop atepean Kike Oseis Astudillo atzean Popes eta Gari euskarri bikoitzean eta Gazta aurrelari. Barrilete, Arkaitz eta Oier beeeeeere aukera noiz iritsiko zai zeuden.

Partiduak ez zuen ezer aipagarririk izan… azken aldian bezala irabazi beharreko partidua galdu genuen. Horixe al da gure patua? Gure aurkariek sartu zuten lehenengo gola horren isla da, Falopen irteera desegoki bati Oseisen gerri arina eransten badiogu ba.. Hala ere Gaztaren gol batek berdinketa igoarazi zuen markagailura.

Beste behin ez genuen logikaz jokatu, aldaketak ez ziren egokiena izan, gura kalitate eskasa.. Estanko Mendizábal futbol taldearen izaerara iristen gara. Aurkaria gu bezala zegoen, atezainik gabe, nekatuta baina gabonetako oparia egitea erabaki genuen. HOnela 1-1 gindoazela eta minutu baten faltan ezkerreko bandan Baltasar errege beltza agertu zen, baloia aurkariari eman eta 2-1 iritsi zen.

Futbol zelai gainean eskainitako itxura ez zen bat ere ona izan, eskerrak gero Alde Zaharrera joan ginela gure penak eta ezintasunak hamaiketako on batekin leuntzera.

Bi aste-bukaera barru, datorrenean jai dugu, hasiera faseko azkeneko partidua izango dugu, ea zapore gozoagoarekin amaitzen dugun Liga.



Nor Baino Nor:

Falop (2.5) AHUL “Las segundas partes nunca fueron buenas…” lehengo partiduko zapore gozoa gazitu zenuen. Lehenengo golean akats larria egin zuen.

Astudillo (2.5) BELTZ Bezperako iluntasunean jarraitzen zuen nahiz eta eguzkiak zebaitordu zeramatzan zeruan. Guztia bota zuen!

Oseis (3) ASTUN Formaz kanpo, erritmoa falta zaio, hala ere duen jarrera eskertzekoa da. Erabaki bat hartu behar dugu, zirt ala zart!

Quintana(-3) ILUN Oraindik noiz agertuko zain gauzka. ¿te da cuint?

Oier (2.5) LARRI Ilun, ardi beltz,baldar.. defentsan larri! Atzean ezin dira horrelako akatsak egin.

Kike (2.5) KLONATUTA Atepetik ikusten nuen eta gurekin azken aldian jokatzen zuen beste baten irudia etortzen zitzaidan burura.

Arakaitz (3) KOPIA Asko egin zuen etortze hutsarekin, nabaritzen da taldetik kanpo dagoela..

Gari (3) FOTOKOPIA Jokalaria indartsua baina anarkiaren errege al da?

Migel (2.5) TXIKITU Barrilete izatetik kupela izatera pasa zen handi egin baitzen baina igandean petaka edo sato bihurtu zen. Baldar! Ezin duzu ardura osoa zuregain hartu!

Popes (3) GOXO Pena da baina arrazoia eman zenion bezperako bertsoari. “mek !llama la segurata!”

Gazta(5) GOLEGILE Bilatzen zenbiltzana aurkitu duzu azkenean, ikusten duzu bilatu aurkitzen dela bestela nekez…

P.D: Lainoak laino lurrean bizi naiz!

14 comentarios:

Anónimo dijo...

q pasa??
estais enfadaus??
q paso en esa cena pues??
jajaja..
veo q si david no juega no hay movimiento en el ekipo!!
es normal!! ;)

Trole dijo...

komo se nota ke no hay cena esta semana e?

Anónimo dijo...

Eup!

Guztiak danborra jotzen ari al zarete? Bloga lasai dabil... Aioooo!

P.D: Baten bat seguru kanapai jotzen ari dela ...

Gorka dijo...

Despues de otro "partidazo" poco mas se puede decir...menos mal q hubo almuerzo guapo q si no el chine hubiese sido d larga duracion..jeje

Ba bai lop danborada jotzen ari gea batzuk behintzat..ta hurrengo astean kaldereroak...es un sin parar esto...

Ondo pasa asteburu hontan

lapantonera dijo...

falop jauna...........ui ui ui.........a ze labankada ez!! ba jakin ezazu Lazkaon ez dagoela barraskilorik, gehien bat astoak daude.
ez didazue inolako lotsik ez beldurrik ematen, bueno lotsa bai futbol zelai gainean ematen didazute...baina beldurra ez. Etxean gelditu nintzen nere lagunekin goxo gooxo afaltzen eta mutilal gaizki jartzen...

Hala cahvales...que este blog esta muerto

Anónimo dijo...

Epa Koadrila!

Lier(ni) esaten nuen nik, asto itxura zerbaitegatik zenuela... Beno taldekide maiteok partidua Larunbatean 20:00tan Martin goxotegian, gogoratu Kikek hartu zuela poltsa. Aste bukera honetan kale egingo dut... Agur urrezko Falopari! Zorte on! Dale Estankoooo, dale, dale....

P.D: Badiolak deitu dit, Ayestaranen postua bete nahi ote dudan eta nik ezetz Estankorekin aski baitaukat....

Anónimo dijo...

Ieup!
Kintana jauna partidura juteko asmoa daka.
Oraingo hontan bai.
R&R

Spirou dijo...

Ni seguraski joango naiz partidura... Amara Berri'ko partida ere badaukagu larunbateko bostetan baina handikan zuzen joango naiz Martin Goxotegiko futbol zelaira.

O´seis ezin da etorri. Lan egin behar du gabian.

Apa Extanku!

Anónimo dijo...

kike
Yo al partido no puedo ir por el curro, la maleta del equipo ya se la pasare a Kintana.

Trole dijo...

ni ere banoa!!

Bigol's return!!

Gorka dijo...

Baaaa ni gaueko 9tan zerbait dakat ta ez dit denbora hemango partidura juteko...

hurrengo astean izango da

Anónimo dijo...

Si no va Gorka.... ganais seguro.

Trole dijo...

Gari ez dator

ez dakit jende nahikoa dagoen.

Anónimo dijo...

Yo kiero 7 puntos marca...:(

me siento infravalorado en el FALOP DE ORO jajajaja