2007/12/11

HITZETATIK EKINTZETARA

Asteak daramatzagu gure kirol jardunaren inguruko hausnarketan. Gauza asko esan eta idatzi dira , eta benetan aberasgarria izan da taldekide gehienek azaldutako jarrera. Hala ere, urrats bat aurrera emateko garaia dela uste dut. Hori dela eta hitzetatik ekintzetara igaro behar dugu.

Gabonetako geldiunea baino lehen bi norgehiagoka dauzkagu: astebukaera honetan Naturcal FC taldearen aurka jokatuko dugu, 3. postuan doaz 19 punturekin, eta gabon gauren bezperan Bar Urdaneta Zarautz taldearen aurka, gure liga jokatzen ari dena eta guk baino puntu bat gehiago duena. Urtea ahalik eta diunen bukatzen saiatu beharko genuke eta honi emaitza onak eransten badizkiogu ba askoz hobeto.

Guztiok barneratuta daukagu futbol7 hirugarren mailan dabilen talde bat garela, baina sarri norberak barruan daraman entrenatzailea ateratzen dugu eta badakizue, hainbat buru... Ez da txarra bakoitzak bere iritzia ematea baina debateak eta barne zauriak ezin dira beti zabalik eduki, berau ixten indar asko galtzen baitugu.

Gaur egun taldeak 3-2-1 sistemaren aldeko apostua egin du, norberak badaki non jokatzen duen, edo gutxienez zelaiaren zein zatitan ibiltzen den... Norbanakotik hasita talde izaeran dago gure indarra. Goitik behera edo behetik gora gure lerroek gertuago egon beharko lukete eta gure talde izaera bloke indartsu bat bezela azaldu, honela norbaitek tokia edo burua galtzen badu besteak gertu egoteak taldeari mesede handia egiten dio. Gol gutxi sartzen ditugu eta ez da aurrelarien arazoa, guaza bera esan diteke defentsaz, gol asko jasotzen ditugu eta ez da atzekoen errua, talde izaeran dago indarra...

Badakizue ere Urrezko Falopa dela eta zenbait gora behera egon direla, penaz hartzen dut niregana iristen diren zenbait iritzi, funtsean Nor Baino Nor atalak zuen izaera eta jokatzeko era uztartzen ahalegintzen bainaiz eta garrantzia gutxien duena izenen ondoan agertzen diren zenbakiak dira. Niri gehien gustatzen zaidana Oierren balantza, Migelen Barrilete de Ron, Popese Txinarako bidaiak e.a dira... Oraindik batzuek ez dakite jokoa eta jolasaren arteko diferentzia zein den.

Momentuz Falopkraziak dirau, eta urtea bukatu arte bere horretan jarraituko dut, gogoko baitut hitzekin jolastea eta zuen barnean zirraratxo bat edo beste eragitea. Urtarriletik aurrera Urrezko falopak beste norabide bat hartuko du, zenbaki hutsarena, baina jakin ezazue nire kronikak Nor Baino Nor atalak jarraituko duela, hitza eta taldea sendotzea baita nire xede nagusiena. Urtarriletik aurrera zenbait berrikuntza gehituko dizkiogu gure blogari, denborak esango du asnatzen dugun ala ez.

Beno, gogora ezaue hausnarketarako bide txiki bat zabalik daukazuela eta nahi duzuenean bertan ibiltzeko gonbidatuak zudetela, azken finean arrastoak eta prozesuak dira garrantzitsuak eta ez helburuak. Alabaina aurrera egiteko garaia da! guztion artean lortuko dugu!



P.D: Aste bukaera honetan G puntuaren bila arituko dira Ilunbeko zezen plazan, guk aurkitu al dugu gurea?

22 comentarios:

Anónimo dijo...

Zer da G puntua? Dutxa garaian aurkitu behar aldezue?

Gorka dijo...

Lop nahi badezu jarraitu Urrezko falopekin ez det uste hori dala arazoa..ulertzen dizut baina helduak gara jakiteko zertarako den hori...nire ustez noski

Ostegunean DV Kirolak irakurri

p.d: anonimo jun zaitez porkulo hartzera anda...

Spirou dijo...

Kaixo mutilak!!!

Usurbil-en; Larunbata 15; 18:30h.

Nik oraindik ezin dut jokatu, baina atezaina moduz agian... Denok ados ba zaudete eta Julen-ek nahi badu, noski!!

Anónimo dijo...

Juteko asmoa dakat.
R&R

Antropos dijo...

Aupa Koadrila!

Astebukaera honetan zeintzuk joan gaitezke partidura?, batzuk iada esan dute ezin direla etorri:

1.-Merino ( Ordua del eta ez dut uste)

2.-David
3.-Popes
4.-Falop
5.-Gari ?
6.-Astudillo
7.-Trole
8.-Aranburu
9.-Kike?
10.-Astudillo
11.-Barrilete do Ron

Ezin dute:
12.-Gazta (erregionalek partidua)
13.-Oier (ezin da joan)
14.-Julen (ezin da joan)

P.D: Julen ez dator, beraz, barrilete do Ron etortzen bazara pozik hartuko zaitugu... Aiooooo!

Anónimo dijo...

bai...g puntua...kanpoan zaudetenean ere haren bila zabiltzatela dirudi egia esan...bakaoitza bere aldetik korrika eta defentsan...g puntua topatu nahian agian?
baino lasaia egunen batean azalduko da, agian argia duen gezi bateki "hemen nago, mutilak" esanez...
jejeje

Anónimo dijo...

Anonimoari bi ohar!

Aurpegia ez ematea bere ausardia faltaren isla da eta G puntuari buruz ezer ez jakiteak argi adierazten du bakotzaren kltur maila non kokatzen den... Tronpeta jotzera beste norbaiti! Aluuuuua....

P.D: Pepeeeee atezaian dugu iganderako, O Barri, O Barri, nik jarriko dut Rona...

Anónimo dijo...

kike: Este sabado no puedo ir a jugar...

Spirou dijo...

Ze pena!!!
Gustatuko litzaidake Amara Berri´ko partidua ikustea, baina...
Eta ea Patxiri ez zaio gaizki iruditzen atezain bezala jokatzea...

Trole dijo...

Sentitzen det, baina ni ezin naiz partidura jun.

compromisos familiares.

YA ME JODEEEEE!! jejejeje

A ver ke haceis sin BIGOL (gainera en mi kampo talisman).

Ah LOP! Nik anonimo bezala idazteko aukera kenduko nuke.

Anónimo dijo...

Aupa kaixo denoi. Gauza bat garbi utzi nahi dut, NI EZ NAIZ ANONIMOA. Berak baino estilo gehiago daukat zuek zirikatzen, eta gainera bertsolaritza gozatu eta jarraitzen dut (g puntua badakit nonndagoen...). uste dut honekin dena garbi dagoela. Animo asteburu honetan.

Anónimo dijo...

Que show Popes....vaya cara seriote que tienes en el DV ajajajjajaja.

Noiz da partidua?

Spirou dijo...

Qué calladito lo tenías, Popes!!!
Esa publicidad para el Estanco...

Gorka dijo...

El periodista me pidio q le hiciese el favor y bueno...a un amigo no le puedes decir q no...esta claro q yo no hablo asi tal y como esta escrito y q el titular no lo dije no de coña pero ya sabeis la labor de los redactores y lo ponen a su gusto para q quede "bonito" jejeje...no soy el mas representativo del equipo pero lo hize orgulloso del equipo donde estoy...
GORA ESTANKEROS!!

Gorka dijo...

Por cierto q eso de mediapunta es una ida d olla del journalist porq evidentemente le dije q jugaba atras para q no influir en la creacion del ekipo jeje

Anónimo dijo...

soy aran ,konfirmau, he andau kili kolo, pero me infiltraré y jugaré.tutto per el ekipo.
Miguelon, atzo esan nizun bezala, lasai ibili, no fuerces, y el klausura a sako!!
Creo k llegams a 7, pues, eso!!
A ponerse el buzo de trabajo, k estos tienen pinta de k juegan!!!

lapantonera dijo...

menudo titular "DAREMOS QUE HABLAR" jejeje
"Muchos equipos empiezan la liga con ilu´sión pero se dan de bruces con la realidad" bua bua bua hasta el periodista se ha dado cuenta del percal que hay en este equipo jeje
Animo larunbaterako que lo necesitareis...

Anónimo dijo...

Aupa Koadrila!

Azkenean: Aranburu, David, Popes, Quintana, Gari?, Astudillo, Falop eta aurrelari peto peto bat??!! Trole Gari ba al dator?

P.D: Dale estanko!...

Anónimo dijo...

Después afari???

Anónimo dijo...

Después afari???

Trole dijo...

Pentsatzen der Gari jungo dala
Bestela abisatzen du.

pablo dijo...

Pablo baita ere dijoa,
ea erakusten didazuen G puntua non dagoen... jajaja

Hori ez al da Lamiak eta basajauna bezala? Mitoa?

Larunbatean Usurbilen gatazka!
Ea baloia kentzen ez didaten oraingoan :-)