Gabonetako atsedenaldira iritsi aurretik jokatzen genuen azkeneko partidua izan zen larunbatekoa. San Tomas egunak utzitako txistorra usaia antzematen zen ; ez zen bat ere erraza jakitea Estanko Mendizabalel zein nolako irudia eskainiko zuen…
Nahiko goiz elkartu ginen Zubietako aldageletan 3:30tarako ia gehienak geunden, hala ere, belardi guztietan daude ardi beltzak. Bertan ikus zitezkeen aurpegiei erreparatuta , egun polita zetorrela zirudien. Olentzerok garaipen batekin sarituko ote zuen gure urte osoko jarduna?
Joan zen astean ezarritako oinarria sendotu egin zen; taldea atzetik sendo eraiki nahi izan genuen, lortu genuen ala ez, ez da garrantzitsuena egin nahi izan genuena baizik. Aritz jarri zen atepean, Astudillo, Gazta eta Gari defentsan, Miguel eta Quintana euskarri bikoitzean eta nola ez Trole aurrelari. Falop aulkian geratu zen norgehiagoka hobeto ikusteko eta horrela gertatzen zena aztertu, biharamunean kritika goxoa goxoa egiteko… Partidua hasi eta 5 edo 10 minututara ardien Beeeee hotsak entzuten ziren … pixka bat beranduago galduta ibili zen Piguin-a agertu zen.
Taktikoki zein teknikoki ongi ekin genion partiduari. Baloiaren jabetza gurea zen ; honela lehenengo gol aukerak iritsi ziren. Aspaldiko partez markagailuan aurretik jartzea lortu genuen eta aurtengo denboraldian miraria da horrelakoak gertatzea. Aldaketak egiten hasi ginen eta taldearen itsura ez zen gehiegi aldatu. Beste behin, partidua erotzeko bidean jarri zen.Ate batetik bestera oso erraz iristen zen baloia eta zurrunbilo horretan sarri galtzaile ateratzen gara. Barkatuko didazue baina sentsazio dut artikulua hau beste noizbait idatzi dudala…
Gure akatsek ahalbidetu zituzten euren gol aukerak. Aurretik jarri ziren eta hasierako poza gazitzen hasi zen. Azkenaldian bada kezkatzen nauen gauza bat, taldearen alderdi psikologikoa. Azken partiduetan gol bat jaso eta berehala burumakur jartzen zen. Gure entzefalograma era bat laua zen , ez zen bihotz taupadarik sentitzen. Ez genuen geuregan sinisten!!! Futbolean sasoi fisikoa garrantzitsua bada, buruaren erabilpena beste horren beste.
Larunbatekoa ezberdina izan zen, partidu honi beste zerbait zerion. Estanko Mendizabal ez zen inoiz errenditu, nahiz eta zenbait gertaerek horra bideratu, gure hanka zein burutan zegoen guztia eman genuen aldioro; pozik egoteko jarrera azaldu genuen eta zailtasunak zailtasun gure burua izarretatik gertuago zegoen lurretik baino.
Idatzitako azken artikuluan Gorkak egiten duen lan ezkutuaz aritu nintzen, ba badira eskertzeko den beste jarrera asko, ia guztiona !! 2007 urtean egindako lanarengatik bejondeizuela! baina ez ahaztu gehiago ere egin daitekeela.
Larunbatean berriro ere lemazain bat agertu zen. Miguelek hartu oi du taldearen lidertza eta erabakiak hartzeko duen ausardia eskertzekoa da, asmatzen duen ala ez beste baterako utziko dugu. Hobeto da erabaki bat gaizki hartzea ez hartzea baino. Hala ere kapitain batek ezin du ontzia zuzen eraman azpilemazainik gabe.
Azkenean 5-5 adierazi zuen Zubietako markagailuak. Edozein gauza gerta zitekeen eta gutxienez berdintzea lortu genuen. Etengabe entzun nuen komentario bat helarazi nahi dizuet: Garena gara eta Kitto!.
2008ko urtarrilean bi partidu geratzen zaizkigu lehenengo fase honi amaiera emateko. Horren ostean bigarren faseari ekingo diogu, ilusioz beteta baina errealistak izanda. Ez dakit kasualitatea izango den ala ez, baina artikulua idatzi aurreko zirri borrarako kolore berdea erabili dut idazteko, badakizue berdea …
Nor Baino Nor:
Julen APAIZGAI (3) Belardietan galduta zetorren eta konturatzerako Arantzazuri begira jarri zen. Ahalegina eskertzekoa da baina…
David GALDUTA (5) Berandu iritsi zen, kasu horretan norgehiagokan sartzea asko kostatzen da. Minutu gutxi jokatu zituen, zergatik?...
Gazta LANGILE (6) Atzean txukun aritzen da, talde izaera indartzen du eta talde guztiek bera bezalako jokalariak behar dituzte, umil umil taldearentzat lanean.
Oier BERANDU (4.5) Ez naiz ausartu 4.75 jartzen bestela… Zaila da egindakoa zenbaki hotz batez islatzea. Berandu iritsi zen belarditik, 2. zatian minutu batzuk jokatu zituen..
Gari INDARTSU (6) Oi duen bezala gogotsu ekin zuen partidua; indarrak neurtu behar dira, gauzei zentzu handiagoz ekiteko.
Aranburu: HOTZBERO (5.5) Aurrera begira hobeto aritu zen defentsa lanetan baino. Azken pase hori badu eta zenbait adibide eman zituen larunbatean. Zergatik atzeko lanetan utzi?
Astudillo SERIO (5,5) Atzean sendo aurrera begira jarri zen. Partiduetan eta taldean oso ondo egokitzen ari da.
Miguel KUPELA (7.5) Barrilete txikia kupel handi bilakatu zen, aginte makila hartu eta taldearen mesedetan agintzen hasi zen. Bi gol sartu zituen baina gogoratu erregate bat soberan izaten duzula eta “Migel hemen!!!” oihuei noizean behin kasu egin behar diezula.Txu…..!
Quintana GIRS (5.5) Agian bere izaera izango da baina gehiago eman dezake, atzo nahiko dezente aritu zen eta inguruan nor duen ere oso garrantzitsua da. Batzutan gauzak zail egiten ditu…
Falop POZIK (4,75) Aurrelari lanetan gehiago gozatzen du, alabaina azken metrotan zerbait esanguratsua egiteko kalitatea behar da eta Falopek ez du soberan
Iosu NAHIKO (5) Aurrelari bati golak eskatzen zaizkio lehenengo mailan baina Futbol7 horrekin soilik balio al du?

P.D: Olentzerori idatzi nion eta hurrengo artikuluan jakingo duzue zer utzi dizuen Falopen Blogean. Gabon zoriontsuak opa dizkizuet!
22 comentarios:
Epa! Larunbatean 11-13 Hondarribin partidua gogoratzen? joan behar zaretenak konfirmatu.. Quint, Popes, Arnburu...
No contesteis todos a la vez eh!! No vaya a ser q petemos el campo de hondarribi chavales..
Pero tú vas o no vas, Popes?
A los anonimos egurra eman!!
ni printzipioz banoa...
ke olentzero me ha traido una botas nuevitas!!! muy guapas portzierto! y hay que estrenar.
Konfirmatu ordua mesedez, mi tengo ke kuadrar mi apretada agenda.
Aio
11etan da partida. Ikusten dudanez gende gutxi gaude jolasteko:
Popes
Trole
Kint
3 gea. Yo creo que no ganamos. Sino fitxajes extracomunitarios.
Gora Bosman!
A esos 3 hay q sumarles:
Lop
Aran
Y falta por confirmar Astu,Gari David...
Kike puede?
Ha meri le aviso y q entre y confirme q no tendra q pitar este finde...
Tanto partido tanta ostia para jugar jutnos y casi viernes y nadie habia entrado...desde luego...
He YO JUEGOOOOOOOOOOOOOOOOOOOOOOOOOOOOOOOOOOOOOOOOOOOOO
Q TENGO UNAS ANSIAS....ESTOY DE LOS EXAMENS HASTA LOS WEBOS...
A ZE NOLAKO "OPORRAK"!!!!
GORA ESTANKO
Yo aún no puedo confirmar (manda cojones estando a viernes) dependo de un montoncito sexuarllll de marrones.
Creo que ya sabiaís que yo no puedo ir...
Sábado a la mañana curro (por lo general, bastante, además) y si no, el Regional tamnién tenía amistoso.
Aupa Estanco!!!
Fdo.: Kupela de sidra.
P.D.: He subido de nivel... El siguiente es Kamioa Garagardozkoa

kike
yo no puedo curro. Ya le dije a kintana
Aupa Koadrila!
Oraingoz larunbaterako:
1.-Merino
2.-Popes
3.-Quintana
4.-Julen
5.-Oier
6.-Aranburu
7.-Trole
8.-Falop?
9.-Gazta?
10.-David?
11.-Astudillo? (Agian lan egin behar du...)
12.-Kike (Ezin du)
13.-MIguelek (Ezin du)
14.- Gari?
P.D: Atzo Gasteizen egon nintzen eta KAKAGUEEEEEEEEEEE! Ze hotza...
...
Ze Lop?! Ez zara agertuko bihar? 2 ordu jolasteko artapenean gaude ta jendea beharra dakagu...jeje
Bueno, guztioi EGUBERRION eta URTEBERRION!!!!!!!!!!
Besarkada handi bat guztioi.
Eta muxu handi bat Lierni eta Ametsentzat.
Por zierto.... jende bila bazabiltzate, nik goiza libre daukat.... oraindik bihotzak garbi badituzue.... zuen esanetara.
HORI BAI DELA FUTBOLEAN JOKATZEA:
Larunbat polita futbolean jokatzeko. Tenperatura egokia eta bazidurien euriak partudua amaitzeraino itsaron behar zuela. Jendea ere puntual agertu zen (agertu zirenak.... oraindik batzuen zain gaude). Giroa polita zen aldageletan. Kanpotar batzuk ere genituen gurekin, lagun zaharrak, beraz laister egin ziren gure jokatzeko erara.
Zelaia primeran zegoen. partidua hasi bezain pronto, Erlantzek kriston GOLAZOA sartu zuen, eta laister ikusi zen, aurkariak ez zirela gu baino obeagoak.
Baina taldeak sendo eutsi zuen, eta naiz eta oriz jantzitako Hondarribitarrak gogor saiatu, gure kalidadea nabarmendu zen, eta piskanaka markagailuan goraka jun ginen, azkenean distantzia nahikoa genuen piskat jokoan lasaitzeko eta hain beste gustatzen zaigun jogo-bonito martxan jartzeko. Zuzendari bikaina izan genuen erdialdean, erlantzek baloi guztiei zentzua ematen dio, eta asko eskertzen da jokuaren ikustaldian.
Lastima da urrengo partidutan jende berdina ez garen egongo.
Arka Agirre (SENDO) 7: arazorik gabe aritu zen defentsan. Beraien jokaldi arriskutsu guztiak moztu zituen.
Popes (ausart) 7: gustora egon zen zelaian, konfiantzarekin, eta gauza zailekin ere saiatu zen.
Astudillo (azkarra) 7: bere abiadurak min handia egin zuen aurkarien defentsan.
Quintana (langile) 7:beti bezela, dena eman zuen aurkarien jokoa desegiten, ala ere, uste dugu piskat gehiago egin dezakela baloiaren jabetza daukanean.
Erlantz (partiduko izarra) 9: Zentzua ematen dio bere botetatik pasatzen diren baloi guztiei. Besteak ere hobeagoak egiten gaitu. Gainera izan zituen aukera guztiak sartu zituen. Zorionak, bejon dizula.
Aranburu (antolatzailea) 7: areaz kanpotik ere gola sartu zuen...izugarria. Akeneko pasean ere ondo asmatu zuen. Asko eskertu genuen erlantzekin duen konexioa.
Harri (zipoton) 7: A ze zakila puska duen tipo honek, benetan izugarria. Honek ondo merezi du jarri diodan 7a.
Josu (diesel) 6: bere ezaugarri ezagunena piskat galdu du, hau da, abiadura. Ez dauka Lengokoaken zeukan sprinta, baina behintzat gogor saiatu zen. defentsa lanetan bikain.
Jajajaja a ze nolako putakumeee!!!
zorionak erlantz, vaya risas km etxau!!! mu bueno, egitan, solo 1 fallo, tras lo visto en la dutxa Harri se merece un 26cm.. digo 10!!!
Aupa!
Ondo erlantz ez nuen gutxiago espero...Nabaritzen da astero astero "Jakin Ezazu" irakutzen duzula. Beno ikusten ez bagara URTE BERRI ON GUZTIOI! ETA GORA ESTANKO MENDIZABAL! BESRAKADA HANDI BANA!
Oso polita Erli!!
Egia esan oso dibertigarria aste honetako kronika. Unas risas!!
Penagarriena da zure buruari buruz esandakoa zuk zeuk sinisten duzula. Baietz? Nos suele pasar a los que nos vamos al LENGO. Ongietorri Klubera!!
Nere buruari buruz esan nahi nukeena da oso gustora gelditu nintzela partiduan gertatutakoaz.
Nahiz eta espektakulu tamalgarria eman, batez ere nere egoera fisikoari esker, eskertzekoa da taldekideen komentario batzuek ematen dituzten animoak.
Adibidez: "komprate un balon y juega solo", "gordo", beste bati esaten "no le pases! tira tu!" eta beste motatako txine batzuk...
Agian garaia da besteei exijitzen dioguna gure buruari exijitzen asteko, ezta?
Eskerrik asko denoi!
Muxuak.
Publicar un comentario