2007/12/17

G puntuaren bila!

Igaro berri dugun astebukaera nahiko berezia izan da. Era guztietako ekitaldiz betea egon da: ostiralean Bruesak jokatutako saski baloi partidua, larunbatean Estanko Mendizabalen norgehiagoka, Errealaren garaipena eta azkenik Illunbeko zezen plazan ospatu zen gipuzkoako bertsolarien finala. Egun hauetan G puntuaren alde ezberdinak bizi izan ditut: poza, nahigabea, negarra, irrifarra.... Sentimenduen koktel honetan sartu behar da gure larunbateko partiduak utzitako arrastoa.

Jakin bagenekien partidua ez zela bat ere erraza izango, jokalari kopuru aldetik nahiko larri baikenbiltzan eta aurkaria ez zen nolanahikoa. Gure xedea ahalik eta partidu duinena jokatzea zen eta emaitzak bestelakorik dioen arren nahiko txukun aritu ginen.
Ezaugarri berezi bat izan zuen gure taldeak; Amara Berri K.eko jubeniletako bi jokalari etorri zirela, Borja Izaskunek atea zaintzeko ardura hartu zuen, hirugarren atezaina daramagu Merino eta Julen kontuan hartzen baditugu eta Ander Iglesias erdilari trebea. Benetan eskertzekoa da bi jokalari hauek azaldutako jarrera eta eskerrik beroenak luzatu nahi dizkiet. Bejondeizuela!

Partiduari dagokionez taldeak nahiko ongi hasi zuen partidua, gainera hemendik aurrera jarraitu beharreko ildoaren oinarri garrantzitsu bat jarri zen. Lehenik defentsa sendotu behar dugu, horretarako jokalari egokiak zelairatu behar ditugu eta horren inguruan beste guztia eraiki. Zelairatutako zazpikoa: Borja Izankun atepean, David, Astudillo eta Aran defentsan, Quintana eta Ander euskarri bikoitzean eta Falop aurrelari, Popes lo geratu zen eta aulkia berotzen geratu zen.

Gorka Arostegik, beste gainontzekoak bezala futbol zelai gainean asko sufritzen du, agian gehiegi.Baina partiduetatik kanpo egiten duen lan isila goraipatu beharrekoa da, honen guztiaren isla joan zen astebuekaerakoa da. Bera arduratu zen aurreko astebukaeran taldearen maleta eramaten, bigarren aldia du eta batzuk oraindik ez dute eraman, jokalari falta antzeman eta buru belarri aritzen da jendea bilatzen eta bi jubenilak berari esker etorri ziren, ea... Iaz egin genuen bilera batean taldearen lanak banatzea aipatu genuen, ba futbol zelaian gertatzen zaigun bezala lehengo lepotik burua! Guztiek edo gehienek Popesek duen ardura izango/erakutsiko bagenu...

Ezer gutxi idatzi daiteke larunbatekoaz (6-1), aurkariak gu baino hobeak ziren eta baloia oso ondo mugitzen zuten. Zelaiaren gainean islatu zuten hirugarren postuaren zergatia. Guk ahal genuena egiten saiatu ginen eta jakin baikenekien lehen golak jaso ostean norgehiagoko erabakiko zela.

Bigarren zatian markagailuak adierazten zuen aldea ikusita partidua era bat ireki zen. Bi atezainek lan dezente egin zuten eta ate aurrean gehiago asmatu izan bagenu emaitza hobea izango zatekeen. Gogoan ditut Anderrek eta Aritzek izandako zenbait aukera. Hala ere, balitz ala balu beti baldintzan ari gara...

Asteburu honetan urtea ondo bukatzeko partidu interesgarri bat dugu. Sailkapenean beheko zuloan dagoen beste batzuen aurka jokatzen dugu, ea gabon bezperak opari ederren bat ekartzen digun.



Nor Baino nor:

Borja: LANGILE (6) Atezain batentzat ez zen jokatzeko partidu erraza, nahiz eta 6 gol jaso lan txukuna burutu zuen. Bejondeola!

David: ARDURATSU (4) Badoa bere bidea egiten baina baloia hanketan duenean asko sufritzen du. Postu aldaketa?

Popes EZKORRA (3,5) Hasieratik asko kostatu zitzaion partiduan sartzea. Oinarrizko gauzak egitea beharrezkoa da, tokia ondo hartu, baloiarekin gehiegi ez konpliktu...

Astudillo ZUZEN (4) Defentsa lanetan aritu zen eta beraien aurrelariekin etengabeko borrokan . Forma hartu artean balio anitzeko jokalaria izan daiteke.

Aranburu TXUKUN (5) Defentsan zein aurrean ondo aritu zen, hala ere, gol aukerak aprobetsatu behar dira....

Quintana AZPILEMAZAIN (4) Aurtengo denboraldian ez da agertu joan zen urteko jokalari interesgarri hura. Bere onenak eman gabe Urrezko Falopean lehen postuan doa, horrek dena adierazten du...

Ander: ERRALDOI (6) Zein gaztea den eta bigarren zatian partidua zabalik egonda zein ondo irakurri zuen norgehiagoka. Oso jokalari interesgarria.

Falop: GOGOTSU (3) Gogoak soilik ez du balio, kalitate apur bat eduki behar da eta bizkarra zaintzen jakin behar da. Agur Urrezko Falopari....
P.D: Zorionik beroenak Aitor Mendiluzeri igandean bera izan baitzen abilena G puntua aurkitzen. Añorgako zezentxoa ere gertu ibili zen!

12 comentarios:

Anónimo dijo...

bueno estanko, ANIMO!!! neskak ere horrela hasi ginan, ta bira orain!! jeje.. pasatu genuen hotza pena merezi izan zun haritzen golari esker!! mila esker haritz!!! ;)
muxusssss ta ea ondo bukatzen dezuen urte hontako azken partida!!

Anónimo dijo...

Joder, pero que pasa???? esto es una crisis???miercoles y no ha escrito nadie????solo mi hermana???? pero que os pasa??? ni Popes ha escrito.... esto parece grave!!! animo chicos, no perdais el buen humor ....ni ese pedazo de espiritu de equipo envidiable que teneis... Aio.

P.d: Mai, a estos creo que les va a costar un poco mas que a vosotras.... muxu.

Gorka dijo...

Los q estuvimos realmente del equipo fuimos 6 asi q si Lop ha escrito y yo ahora solo quedan 4 para comentar lo del sabado pasado...nos metieron 6 porq para mi son un buen ekipo en todos los aspectos...y nostros hicimos unas cuantas jugadas d merito jeje..
A ver si acabamos el año con un buen resultado...yo no estare en Zubieta y solo por eso teneis mas opciones..
GOAZEN ESTANKEROS!!
p.d: eskerrik asko Lop
p.d2: ta mila esker gazteei

Spirou dijo...

Aupa mutilak!

Creo que me apunto a la segunda y última victoria del año...

¡¡¡Es porque se acaba el año, joder!!! jejejeje!

Trole dijo...

Yo tambien me apunto!!

Vuelve BiGol!!

Erne!!

Anónimo dijo...

bigol=bigoldo

Anónimo dijo...

Aupa!

Osteguna da iada eta nortzuk gaude partidurako? Larunbatean DENAK 3:30 tan Zubietan (partidua lauretan da)

1.-Julen?
2.-Oier
3.-David
4.-Gazta
5.-Aranburu
6.-Trole
7.-Astudillo
8.-Gari?
9.-Kike?
10.-Falop
11.-Qintana?
12.-Barrilete do Ron



Ezin dute:

-Merino
-Popes

P.D: Aurrera Estankooooo!

Anónimo dijo...

Kint partidura juteko prest egongo dala espero det.
No os quiero ver a ninguno más tarde de las 3 en las tabernas! Ke luego se averían las lavadoras.
Koleman
R&R

lapantonera dijo...

dios mio! que ven mis ojos...a erlatz diciendo algo bueno de este equipo...estos estarán en crisis porque no escriben, pero creo que tu también lo estas...para llegar a ese punto!!!

animo mutilak que yo con las campanadas pedire como deseo ir a ver un partido del estanco Mendizabal y no aburrirme como una ostra...

Anónimo dijo...

Epa!

David ez dator, Migel zalantza... Besteak?

Anónimo dijo...

kike
Otra vez que no puedo ir, toy de baja por gastroenteritis
Este ultimo partido es nuestro, lo veo....

Spirou dijo...

Ni seguru noa...
Atezain arropa eramango dut badaezpada...