2007/10/30

URPERATZEN ARI GARA

Joan zen mende hasieran 1910. urte inguruan ingelesek itsasontzi erraldoi bat egitea erabaki zuten Londres eta New York arteko bidea egiteko. Handik 2 urtetara 1912ko apirilean , lehengo aldiz urtean jarri zuten eta handik 5 egunetara Iceberg batekin topo egin eta urperatu egin zen...

Larunbat arratsaldean, Errealaren partidua hasi eta ordu erdira, Estanko Mendizabalek aukera ederra galdu zuen azken aldiko bolada txarra eteteko. Ohiturari jarraituz, taldekideak denboraz nahiko larri iritsi ziren, asko partidua hasi baina 15 minutu lehenago.Larunbat arratsaldeko partiduetan 30 minutu lehenago iristeko ez luke arazorik egon behar.

Aritzek eta bere inguruko batzuk sistema aldaketa bat proposatu genuen baina bi arazorekin topatu ginen: alde batetik 3-2-1 sistema 3-1-2 bihurtu nahi genuen eta horretarako oinarri garrantzitsu bat zena, Migel , lesionatuta agertu zen. Bestalde, partidua hasteko 5 minutu faltan jokalari gutxi geunden zelaiaren gainean... Hala ere, sistema aldaketa burutu genuen, ez guk nahi genuena baina bai taldeari zelai erditik aurrera feskura eta sakontasun apur bat ekarriko liokeena.Azkenean 2-3-1 jokatzeko era aukeratu genuen, baina pelikula honetan parte hartu behar zuten aktoreak ez ziren egokienak.

Lehenengo zatia oso orekatua izan zen eta NORMALA DENEZ, aldaketek hasieran zenbait zalantza sortzen dituzte eta partiduan sartzea eta kokatzea kosta egin zitzaigun. Piskanaka piskanaka taldea sendotzen joan zen eta taldeak bi aukera garbi izan zituen. Kronometroak 25. minutua adierazi behar zuenean Oierrek penaltia egin zion aurkarien aurrelari bati. Askok orduan burua makurtu genuen... Gure pozerako, gure atezainak Gaztak geldiketa on bat egin zuen eta berdinketarekin amaitu zen lehehengo zatia.

Deskantsuarekin batera taldearen zalantzak areagotu egin ziren. Askok ez zuten egindako sistema aldaketa ongi ikusten eta beti bezela jokatzea proposatu zuten. Horrela egin genuen! Okerrera egin genuela ezin da zantzan jarri 4-0 argi erakusten baitu zerbaitetan hanka sartu genuela edo kasu batzutan hankarik sartu ez genuela...Beste behin ez genuen atezainik eta drama horretan zozketa egin eta taldearen kalterako Quintanari tokatu zitzaion atezaintza. Okerrena ez da atezain txarra dela, geldiketa on batzuk egin zituen, zelai erdian umezurtz uzten gintuela eta bere perfila duen jokalaririk ez genuela, nor aritu zitekeen lemazain?

Beste behin deskantsuan hartutako erabakiak galbidera eraman gintuen eta azken emaitzak hori islatu zuen. Bigarren zatian betiko anarkia eta kaosa ikusi zen. Sarri ahaztu egiten zaigu futbol talde bateko partideak garela eta bakoitzak bere rola duela. Golak jasotzen hasi ginen ,noizean behin aukertxoren bat sortzen bagenuen ere, gure aurkariak oso lasai aritu ziren nahi zuten guztia egin baitzezaketen.

Tamalez honelaxe gabiltza! Estanko Mendizabal futbol7 taldeak Congelados Igartzarekin tupust egin eta Titanic itsasontzia bezela urpera goaz! Gure itsasontzia noraezean dabil, toki askotatik ura sartzen zaigu eta ez dakigu azaltzen zaizkigun zailtasuenai aurre egiten.


Every night in my dreams
I see you. I feel you.
That is how I know you go on…”

Nor bain Nor:

Gazta (3) NORAEZEAN Atea zaindu zuenean penaltia gelditu zuen eta bejondeizula! Alabaina bigarren zatian galduta ibili zen. Bi aste geldirik eta bezpera potenete batekin....

Quintana (5) BARTHEZ Lehen zati txukuna. Bigarren zatian nahiz eta 4 gol jaso geldiketa onak egin zituen. Arazoa ez da atepean zer jartzen dugun baizik eta beste guztia nola desorekatzen dugun. Itzalak argiz beteta daude....Bejondeizula!

Popes (3) BAIKOR Bere jarrera aldaketaren isla aldagelan azaldutako jarrera baikorra. “aterako dugu!!”. Ez zuen egun onena izan

David (3) ERREN Taldekide batek aitortu bezala egokitzapen prozesuan gehiago lagundu beharko genioke, gure babesa azaldu.... saiatzen da, ilusio handia du eta berriro idatziko dut jarrera horrek emaitza onak ekarriko dizkiola.

Kike (3) BIZKARZAIN Defentsan partidu txukuna egiten ari zen aurrelariak bizkarra harrapatu zion arte. Baloia hanketan duenean...

Oier (2) BERANDU Partidua hasita iritsi zen. Ez da lehenengo aldia ezta azkena izango. Defentsa lanetan ere berandu.

Gari (3) LEHIKOR Ausardia eta ahalegina ez duenik ezin da esan, esfortzuei etekin handiagoa atera behar die.

Aranburu (4) SASILIDERTZA Saiatzen da taldearen mesedetan aldaketak proposatzen... Zein ezberdinak diren 7 baba txuri eta gure taldea ezta?

Iosu (3) GALDUTA Taldeak baloirik ez duenean presio non egiten hasi ez daki. Aurrelariei golak soilik eskatu behar al zaizkie?


Falop: (3) BEHERUNTZ Norgehiagoka txukun hasi zuen baina taldearen azken pasea eta sorkuntza ezin da jokalari honen baitan utzi.

P.D: Disfruta hoy. Es más tarde de lo que crees.

13 comentarios:

david dijo...

El Titanic se hundió el 12 de Abril, yo nací el 13... tiempo al tiempo, "Los cuquis de Mendi" darán que hablar.
Un partido sin tres amarillas no es un partido.

Spirou dijo...

A pesar de todos los males que asolan al equipo... Tenemos vías de agua por muchas partes -Falop dixit-, aprecio un mayor compromiso por parte de la plantilla en comparación con años anteriores.

Nos falta paciencia y consistencia en el campo. He jugado en equipos mucho peores que este a Fútbol 7, pero teníamos paciencia para esperar nuestras oportunidades -pocas, por cierto-.

De todas formas, y como he dicho al principio, se nota un cambio positivo y con un poco de tranquilidad los resultados van a mejorar -cosa que tampoco es muy difícil-.

¡¡Ánimo, Lierni!! Como los grandes seguidores... criticamos al equipo porque nos gustaría ver algo mucho mejor, pero siempre estamos allí.

Anónimo dijo...

guztiz ados nago, pixkanaka hobetuz joango gara eta jarrera aldetik, izugarri ondo ari gara!
Talde afari batek egoera aldatuko luke.....

Anónimo dijo...

No me quiero extender..estoy basicamente de acuerdo con el articulo...pero utilizemos el blog si queremos juntarnos y hablar de algo como un cambio de sistema y no 5 min antes de empezar en el campo (por mucho que sea culpa de los q llegamos justos)..soy d los q pienso que en el vestuario se deben hablar las cosas y no malamente en la banda de un campo de futbol7. Estoy de acuerdo con Lop cuando dice q si jugamos en sabado q minimo q estemos con tiempo,ok, pero si tenemos q debatir algo, avisemos para q la gente lo sepa.Y al q no le interese vendra 10 min antes de empezar pero a los q si nos interesa, no nos pillara de sorpresa ni con caras largas por llegar tarde...
No se si kedar alguna vez para entrenar y poder corregirnos algunos aspectos tacticos(que los necesitamos urgentemente) o para probar cosas y no improvisar en un partido, podria ser la solucion pero mal no nos vendria.
Yo le daba importancia a este ultimo partido para no caer en el desanimo...porq llevamos pocos partidos y tal..
Ahora toca salir de este pequeño hundimiento antes de ahogarnos y hay que nadar mas fuerte que nunca todos en la misma direccion...
Cuando las cosas parecen q van mal es mejor no sacar conclusiones definitivas...
Una cena podria ser positivo..aqui esta el blog para poner fecha/hora/lugar
VENGA ESTANKOOOOOOOOO!!

Anónimo dijo...

Epa Kuadrila!

Ni afariarekin ados nago baina ,agian, ez da tokirik egokiena gauzak sakonki hitz egiteko. 4 egun festa datoz, batzuentzat, eta partiduren bat antola dezakegu ezta? eta f7 ez bada futbol aretoan ibil gintezke, zer iruditzen zaizue?

Atzo Tabakaleran Ukan birusaren kanpinaren aurkezpenean egon ginen; kanpainak dioen bezala "pixka bat es mucho.." Beraz, euskaraz idazteko gonbidapena luzatzen dizuet...

lapantonera dijo...

Nere ustez zuen futbol taldea sekta batean bihurtzen ari da...ez al dakazute nahikoa asteburu guztietan elkar ikustearekin? orain zubietan ere partidua antolatu behar duzue? Perdona la gente tiene familia y vida social eh!!!!!!
Os estais convirtiendo en un matrimonio pero compuesto por mucha gente...
Por lo que al futbol respecta...solo dire que estabais más perdidos que un hijoputa el día del padre...
AIO

Anónimo dijo...

No comparto el comentario arriba expuesto...para no hacer el ridiculo los fines d semana hay que entrenar algo

Anónimo dijo...

Spirou, has jugado en equipos "mucho" peores que este??????? de veras????? en cual????? estoy intrigado...

Anónimo dijo...

Eup!!!
Yo creo que no pase nada x perder 2 partidos seguidos. Parece que tengamos que ir a la Txampions. Obeto jolastu ezkero zoriontsuagoak izango gara, hori argi dago. Pero no vamos a dramatizar.
Hitzegin behar dugu. Taktikas y movidas. Ta nola elkartu gaitezke afari batean ez bada? La que hicimos al principio de la temporada no estuvo mal y se aclararon muchas cosas. Me ofrezco para ayudar al cheff.
Lier, te gustaria ser chico y pasartelo chupiguay con nosotros en la sekta, eh? Y en las duchassssss.....
Rockanroll!!!

Spirou dijo...

Erlantz... Durante 3 temporadas formaba parte de un equipo llamado "Elkano Kirolak"... Si no te crees que eramos mucho peores, preguntale a Gazta, que también jugaba y te lo confirmara. Pregúntale por un tal "Josemari"...

Anónimo dijo...

Mira desertor...q entres por aki a decirnos q somos una banda no te lo consiento...no te pases

Trole dijo...
Este comentario ha sido eliminado por el autor.
Anónimo dijo...

Epa!

Igande honetan Behobia dut eta hori dela eta larunbatean jokatzeko eskaera luzatu nahi diet futbol zazpiko arduradunei... Norabitek arazorik bal al du larunbatean aritzeko?